(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa ontzien gaikako bilketan buru da estatu-mailan 2012an ia 20.000 tona birziklatu ondoren  astelehena, 2013.eko maiatzak 20


Foru Gobernuak eta Ecoembesek beraien arteko hitzarmena berritu dute hondakinen gaikako bilketa sustatzeko, eta mankomunitateak ere barnean hartzen ditu


Transcripción textual del video

2012an zehar, Nafarroako herritar bakoitzak 20 bat kilo ontzi utzi zituen edukiontzi horietan (plastikoa, metalak eta brick-ak) eta 34,5 kilo urdinetan (papera eta kartoia); guztira, 19.528 tona ontzi birziklatu ziren Nafarroan. Zifra horiek Foru Komunitatea buru jartzen dute Espainiako gaikako bilketan. Hala jarri da agerian gaur goizean ontzi-hondakinen gaikako bilketa eta ondorengo birziklatzea sustatzeko Nafarroako Gobernuaren eta Ecoembesen arteko lankidetza-hitzarmena berritzeko egin den izenpetze-ekitaldian.

Hitzarmenaren helburu nagusien artean gaikako bilketa-sistemen sustapena dago, ingurumeneko informazio eta sentsibilizazioko kanpainak egitea eta hondakinen birziklatzea bermatuko duten mekanismo egokiak ezartzea.

2012an zehar, Nafarroako herritar bakoitzak 20 bat kilo ontzi utzi zituen edukiontzi horietan (plastikoa, metalak eta brick-ak) eta 34,5 kilo urdinetan (papera eta kartoia); guztira, 19.528 tona ontzi birziklatu ziren Nafarroan. Zifra horiek Foru Komunitatea buru jartzen dute Espainiako gaikako bilketan. Hala jarri da agerian gaur goizean ontzi-hondakinen gaikako bilketa eta ondorengo birziklatzea sustatzeko Nafarroako Gobernuaren eta Ecoembesen arteko lankidetza-hitzarmena berritzeko egin den izenpetze-ekitaldian.

Hitzarmenaren helburu nagusien artean gaikako bilketa-sistemen sustapena dago, ingurumeneko informazio eta sentsibilizazioko kanpainak egitea eta hondakinen birziklatzea bermatuko duten mekanismo egokiak ezartzea.

Dokumentua Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparzak eta Ecoembesko zuzendari nagusi Oscar Martínen izenpetu dute, eta bi erakundeek duten akordioa bost urterako berritzen den hirugarren aldia da.

Gainera, sei mankomunitatek ere dagokien atxikimendu-hitzarmena sinatu dute (Jurramendiko Mankomunitatea, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatea, Bidausi Hondakin Solidoen Mankomunitatea, Izarbeibarko Mankomunitatea, Eska-Zaraitzu Hondakin Solidoen Mankomunitatea eta Irati Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatea), eta datozen asteotan beste mankomunitate batzuek bat egin dezaten espero da. Horrenbestez, eta orain arte gertatzen zenaren aurka, hitzarmen guztiak bakar batean batuko dira, hau da, erakunde guztientzako gardentasun handiagoa izango da.

Testuak jasotzen duen berrikuntzen artean ontzi arinen bilketagatik egin beharreko ordainketa estaltzeko formula berri bat nabarmendu behar da, honako hauek barnean sartuz: biztanleria sortzailearen arabera hainbat aldagai eta parametro, biztanleriaren sakabanaketaren adierazleak, zati finkoarekin edukiontzi-kopuruaren eta bilketa-sistemaren arabera, eta zati aldagarria bildutako material-kopuruaren arabera. Ordainketa horiek langileen, eta edukiontzien erosketaren, garbiketaren eta kostuen zati bat estaltzen dute, bai eta ibilgailuena ere, besteak beste. 2012an, Ecoembesek mankomunitateeei 8,1 milioi euro ordaindu zien guztira, ezarritako hitzarmenetan jasota zegoena.

Ontzien gaikako bilketaren zifrak

644.000 biztanle nafarrek egunean 24 orduz eta urtean 365 egunez 5.882 edukiontzi hori dituzte erabilgarri (plastikoak, metala eta brik-ak) eta beste 7.173 urdin (papera eta kartoia). Azpiegitura horri esker, biztanle bakoitzak 20 kilo ontzi inguru uzten ditu edukiontzi horitan, eta 34,5 kilo urdinetan, Estatuko batez bestekoa halako bi. Zifra horiek Foru Komunitatea buru jartzen dute Espainian gaikako bilketan. 2012an, herritarren laguntzari eta Nafarroako administrazio publikoak egindako lanari esker, etxeko 19.528 ontzi baino gehiago birziklatu ahal izan ziren.

Gaikako bilketa-prozesuan, edukiontzi horiko ontziak gaika apartatzeko plantetara eramaten dira, eta bertan materialen arabera sailkatzen dira ondoren birziklatzaileei emateko; azken horiek hainbat produktu fabrikatzeko lehengai berri bihurtuko dituzte: ehun-arropak (jantzi polarrak), eraikuntzako materiala (hodiak eta moketak) hiriko altzariak (bankuak eta paperontziak) edo ontzi metaliko berriak, besteak beste.

Gaur egun, Nafarroan gaikako apartatzeko lau planta automatizatu daude Iruñerriko (Gongora) Jurramendiko (Carcar), Erriberako (Tutera) eta Goi Erriberako (Azkoien) mankomunitatekoak direnak. Erriberako Mankomunitateko planta, gainera, Aragoiko zenbait erakunderi zerbitzua ematen die.

Ecoembes

Ecoembes (www.ecoembes.com) irabazi-asmorik gabeko erakundea da eta honako hauen errekuperazioa eta birziklatzea kudeatzen du Espainia guztian: plastikozko ontziak, latak, brik-ak (edukiontzi horia) eta kartoizko nahiz paperezko ontziak (edukiontzi urdina).

1998. urtetik, Ecoembesen Hondakinak Kudeatzeko Sistema Integratua (SIG) funtzionatzen hasi zenean, atmosferara 11,5 milioi tona CO2 isurtzea ekidin da ontzien 11,7 milioi tona birziklatuz edo, gauza bera dena, ontziz betetako 880 futbol-estadio goraino beteta. Zifra horrekin 131,3 milioi megawatt aurreztea lortu da, Valentzia eta Bilboko biztanleek urtebetean kontsumitutako energiaren baliokidea dena, edo 5,5 milioi biztanlek urtean kontsumitutako uraren baliokidea (314 milioi m3). Halaber, zuzenean, Ecoembesen SIGak 9.000 lanpostu sortzen ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa