(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Europako Parlamentuaren Garraio Batzordeak Kantauri-Mediterraneoko korridoreko Sagunto- Zaragoza- Iruña zatiari laguntza ematen jarraituko du asteartea, 2013.eko maiatzak 14


Europak 31.700 milioi euro erabiliko ditu 2014-2020 artean Europa arteko korridoreak eraikitzeko eta hirugarren hariaren kostuaren % 40 kofinantzatzea eztabaidatzen ari da


Europako Parlamentuaren Garraio Batzordeak Mediterraneo-Kantauriko korridoreko Sagunto-Zaragoza-Iruña zatiari laguntza ematen jarraituko du, Europako Parlamentuak Garraioaren Europa arteko Sare Plana (2014-2020) aurkezteko Valentzian antolatu duen mintegi batean gaur jakinarazi duenez. Hitzorduan aditu eta arduradun politikoak izan dira, ondoren foro horretara eraman ahal diren ideiak jasotzeko helburuarekin, haiek onartu aurretik.

Bilkura horretan jakinarazi denez, Europak 31.700 milioi euro jarriko ditu 2014-2020 aldian Europa arteko korridoreak eraikitzeko (korridore hitza azpiegituren eta logistika eta garraioko zerbitzuen batuketaz ari da) eta treneko hirugarren haria kofinantzatzea eztabaidatzen ari da, haren kostuaren % 40a arte. Horri dagokionez, Ines Ayala eurodiputatu sozialistak adierazi du "hirugarren hariaren, edo eredu alemanaren, irtenbidea defendatzen dugula". "Jada existitzen diren mugetara atera behar dugu eta Europako sareekin lotzea dagoeneko. Hori da lehentasuna. Horrek ez du baztertzen etorkizunean konpromiso eta ekintza berriei aurre egitea", gaineratu du.

Bilkuratik ondoriozta daitekeenez, Espainiako tren-korridoreak, Europakoak bezala, mistoak izango dira, hiru erraileko zati batzuekin eta abiadura handiko beste zenbaitekin. Alde horretatik, Valentziako Komunitateko Azpiegitura, Lurralde eta Ingurumeneko kontseilari Isabel Boning-ek adierazi du "hirugarren errailak Mediterraneoko Korridorearen eraikuntza 10 urte aurreratzea ekarriko duela". Boning-ek ere aurreratu du proposatzen dena eredu-aldaketa bat dela Iparraldea-Hegoaldea fluxuetan, eta bertan Espainia Hegoaldeko plataforma logistiko handia izango dela.

Aldiz, ADIFeko lehendakari Gonzalo Ferrek Europako herrialdeen artean administrazio-koordinazioan egin beharreko ahaleginak bideratzeko beharra azpimarratu du, salgaiek mugak arinago gaindi ditzaten.

Mintegia Valentziako Kongresuen Jauregian burutu da. Nafarroako Gobernuaren aldetik, bertan izan dira, Lurralde Antolamendu, Mugikortasun eta Etxebizitzako zuzendari nagusi José Antonio Marcén eta ANL-Iruñeko Garraioaren Hiria Ataleko zuzendari Javier Echarte.

Bertaratu direnen artean zeuden: Europako Parlamentuak Espainian duen Bulegoaren zuzendari Ignacio Samper; Corts Valencianas-ko lehendakari Juan Gabriel Cotino Ferrer; Luis de Grandes eurodiputatu popularra; Europako Talde Liberatuetako Izaskun Bilbao eurodiputatua eta Europako Batzordeko Garraioetako Zuzendaritza Nagusiko ordezkari Carlos de Grandis.

Garraioaren Europako eztabaida

Europako Parlamentuaren Garraioaren Batzordeak garraioaren Europa arteko korridoreak eraikitzeko Erkidegoko Gobernuak proposatutako 50.000 milioi euroei babesa ematea onartu zuen 2012ko abenduan (izaera intermodalarekin, nahiz eta korridore horiek batez ere tren-garraioaz ari diren), kontuan hatuz sektore horretan egindako edozein murrizketak eskualde isolatuenak kaltetuko zituela. Proposamen horrek, gainera, Mediterraneoko eta Atlantikoko korridoreak hartzen zituen barnean garraioaren Europa arteko lehentasunezko hamar proiektuen zerrendan. Batzorde horrek oinarrizko sarea 2030. urte amaierako amaituta izatea espero du.

Proposamen horretan, Europako Parlamentuaren Garraioaren Batzordeak Kantauri-Mediterraneoko korridoreko Sagunto-Zaragoza-Iruña zatiari laguntza ematen jarraitu zuen.

Gaur egun, eztabaida baldintza beretan dago eta, Espainiako emendakinei esker, hirugarren haria kofinantzatzea aztertzen ari da (trenbidea Europako zabalerari egokitzeko) aurrekontuaren % 40 arte (gainerako % 60 Sustapen Ministerioak hartuko zuen bere gain).

Europako Baztordeak korridore horietan duen interesa honako era honetan justifikatzen du: kide diren herrialdeetako garraioaren sinkronizazioren alde egiten dutela, bat-etortze ezak eraginkortasun artekoa zailtzen duena eta gaur egun negoziorako hainbat aukerari etekinik ez ateratzen laguntzen diona.

Garraioaren Europa arteko lehentasunezko proiektuak:

Mintegian baieztatu denez, Europak gaur egun ondorengo Europa arteko korridoreak lehenesten ditu:

1. Korridore Baltiko- Adriatikoa
2. Varsovia- Berlin- Amsterdam/ Rotterdam- Felixstowe- Midlands
3. Mediterraneoko korridorea, eta haren ibilbidea honako hau da: 
    Algeciras- Madril- Zaragoza- Tarragona 
    Sevilla-Valentzia- Tarragona 
    Tarragona- Bartzelona- Perpignan- Marsella-Lyon- Turin- Milan- Venezia- Lubiana- Budapest- Ukrainarekin muga eginez
4. Hamburgo- Rostock- Burgas/Tr Border-Pireo- Lefkosia
5. Helsinki- Valleta
6. Genoa- Rotterdam
7. Lisboa- Estrasburgo, , eta haren ibilbidea honako hau da: 
    Sines/ Lisboa- Madril- Valladolid 
    Lisboa- Aveiro- Oporto 
    Aveiro- Valladolid- Gasteiz- Bordele- Paris- Mannheim/Strasbourg 
    Toulouse- Bordele- Paris- Mannheim/Estrasburgo 
    Le Havre- Rouen- Paris
8. Dublin- Londres- Paris- Brusela
9. Amsterdam-Basilea/Lyon- Marsella
10. Estrasburgo- Danubioko korridorea


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa