(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Premiazkotzat jo da Bidasoako hondakin-urak tratatzeko proiektuak Oronoz-Mugairin eta Oieregin ukitzen dituen ondasun eta eskubideen okupazioa asteazkena, 2013.eko maiatzak 8


Udalerri horietako isuriak Narbarteko kolektoreari lotzeko lanak dira, ondoren Legasako araztegi berrian tratatu ahal izateko


Nafarroako Gobernuak premiazkotzat jo du "Bidasoa ibaiaren bide ertaineko hondakin-uren tratamendua. Oronoz Mugairi-Oieregi" proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako. Lan horiekin, batez ere Oronoz Mugari eta Oieregi udalerrietako isuriak Narbarteko kolektoreari lotu nahi dira, ondoren Legasan eraikitzen ari den hondakin-uren araztegi berrian tratatu ahal izateko.

Premiazkotzat jotzea desjabetze-izapideak arintzeko beharragatik dator, obrak ahalik eta bizkorren has daitezen.

Proiektuak 872.383 euroko aurrekontua du, saneamenduko kanonak finantzatzen du osorik eta bi ponpatze-estazio eraikitzea aurreikusten da Oronoz Mugairitik (425 biztanle) eta Oieregitik (102 biztanle) datozen hondakin-urak garraiatzeko hustubide baten bidez Narbarteko hustubide nagusiraino. Oronoz-Mugairitik etorritako hondakin-uraren emaria 1,23 litro segundoko dela kalkulatzen da, eta 0,45 litrokoa segundoko Oieregirako (Narbarteko Tipulatze auzoarekin batera).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa