(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 10,47 milioi euroko obrak sustatu ditu Estellerrian, eta kopuru horretatik 6, 74 milioi euro Gobernuak berak jarriko ditu

osteguna, 2013.eko maiatzak 2


Esparza kontseilariak zonaldeko udal-ordezkariei jarduketen inguruko informazioa eman die gaur, Foru Komunitateko Toki Azpiegituren Planaren % 16 baino gehiago osatzen dutenak


Nafarroako Gobernua Estellerriko toki-azpiegituren obrak sustatzen ari da 10.478.991,17 euroan, eta kopuru horretatik 6.741.998 euro Gobernuak berak jarri ditu (% 64,3). Zenbateko horretatik, 5.168.111 euro Toki Azpiegituren Planean dauden obrei dagokie eta 1.573.887 euro Nilsa enpresa publikoak gauzatu eta finantzatu behar dituen bi obrei: Irantzuko eta Vianako Las Cañas merkataritza-poligonoko bide ertainetako hondakin-uren araztegia.

Horrela azaldu die gaur Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparzak 25 toki-erakundeetako ordezkariei. Esparza kontseilariak adierazi du Nafarroako Gobernuak Toki Azpiegituren Planera bideratuko duenaren kopuru guztiaren % 16,21 jasoko duela Estellerriak, eta gogorarazi du 2012an portzentaje hori % 16,30ekoa izan zela. Gainera, aipatu du urte horretan Planean sartu ziren obra berriak soilik kontuan hartzen badira, portzentajea % 31,84an kokatzen dela.

Esparza kontseilariak ere azaldu du, gaur egun Nafarroa osoan premiazkoak diren obrei dagokien ekarpen guztitik, 14.054.777,65 eurokoa dena, Estellerriari dagokion zatia 4.004.817,58 eurokoa dela, hau da, kopuru guztiaren % 28,5. Zifra horiek ikusita, eta Estellerriko biztanleria Foru Komunitate biztanleria guztiaren % 9,91 dela aintzat hartuta, José Javier Esparzak Nafarroako Gobernuak zonalde horretako toki-erakundeekin duen konpromisoa azpimarratu du.

Nafarroako Ubideko lehen fasearen zabalkundea

José Javier Esparza ere Nafarroako Ubideko lehen faseko zabalkundearen obraei buruz aritu da; haiei esker, Arga eta Egako erriberetan 15.275 hektarea gehiago izango dira. 21,4 metro luze den Arga-Ega adarraren eraikuntza-kostua 42,5 milioi eurokoa dela kalkulatzen da

Kontseilariak aipatu du Gobernuaren nahia Arga-Ega adarreko obrak urte honetan bertan lizitatzea dela, 2015ean amai daitezen.

1. faseko zabalkundearen zonalde ureztagarriari dagozkion inbertsioei dagokienez, 175 milioi eurokoak dira. Haietatik, 128 milioi interes orokorreko obrei dagokie eta 47 milioi ureztatzaileek lursailean jarritako instalazioa diruz laguntzeko.

Lizarrako udaletxean egindako bilkuran parte hartu dute honako leku hauetako alkateek edo ordezkariek: Aguilar Kodeskoa, Allo, Alloz, Ameskoabarren, Armañantzas, Arroitz, Artabia, Bargota, Busto, Lizarra, Genevilla, Lapoblación, Elizagorria, Montejurrako Mankomunitatea, Marañón, San Adrian, Torralba del Río, Villatuerta, Abartzuza, Azuelo, Santsol, Sesma, Viana, Andosilla eta Cabredo.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa