(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Institutuak iraulietarako segurtasun-arku bat garatu du traktoreetarako osteguna, 2013.eko martxoak 7


Vera kontseilariak egitura horren aurkezpen-jardunaldiak inauguratu ditu, NUParen laguntzaz garatutakoa


Kontseilaria,bere agerraldian.

Vera kontseilaria, jardunaldiaren aurkezpenean. Ezkerretik eskuinera, Antonio Morente, José Ignacio Arana, Carmelo Pérez de Larraya, Francisco Javier Vitriáin, José Ramón Alfaro eta José Luis Ponce hizlariak. ( irudia handitu )

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Institutuak (ISLPN), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) laguntzarekin, kabinarik gabeko traktoreen irauliei aurre egiteko babes-egitura bat garatu du; berrikuntza bat da merkatuan dauden beste batzuekin alderatuz, lurraren malda handitzen den tokien aurrean automatikoki aktibatzen baita.

Segurtasun-arku horren helburua arrazoi hori dela eta ezbeharretan hildakoen kopurua murrizten laguntzea da, urtean 80 eta 100 artean Espainian eta 42 Nafarroan 1991 eta 2011 urteen artean.

Osasun kontseilari Marta Verak prototipo hori aurkezteko jardunaldiak inauguratu ditu; prototipo hori 2002an diseinatzen hasi zen ISLPNko lan-arriskuen prebentziorako eta nekazaritzako teknikariek ekipo horien segurtasun-baldintzak hobetzeko zuten kezkaren aurrean.

Egitura, funtsean, erresistentzia handiko bi hodi bertikaletan oinarritzen da eta haiek beste hodi horizontal batekin lotuta daude; luzatu eta zabaldu egiten dira arriskua dagoen unean. Horretarako, malda detektatzeko sistema bat du eta baita `airbag´-ak aktibatzeko jartzen diren antzeko gailuak ere. Abantaila nagusiak babes aktiboa da (uneoro babesten du), lanak egiteko orduan ez du trabarik egiten, eta automatikoa da; beraz, ez du gidariaren borondatea behar aktibatzeko.

 
Segurtasun-arkua duen traktorea.

Segurtasun-arku automatiko zabalgarria duen traktorea. ( irudia handitu )

Bastidore zabalgarri automatiko horren sistemak edo "Segurtasun Arku Zabalgarri Automatikoak" zabalgarriak diren sistemei buruzko beste asmakizun batzuk hobetzen ditu. Hala, merkatuan iraulietarako arku eraisgarriak daude eta, gidariak erretiratzen baditu eta ez badira berriz jartzen erosoak ez izateagatik, ez dute babesik ematen istripuren bat gertatzen bada. Gainera, traktoreetan jarritako kabina guztiak ez dira iraulien aurrean erresistenteak (irauliaren aurkako babesteko egiturak - ROPS).

Izan ere, traktore eta makina askok ez dute babesteko egiturarik edo hura ez da behar bezala erabiltzen hainbat arrazoirengatik (aspaldikoa delako, laneko tokietara iristeko traba egiten dutelako, egitura tolesgarriak direlako, gehiegizko pisua dutelako…).

ISPLNko Laneko Segurtasun eta Higiene Zerbitzuko zuzendari Francisco Javier Vitriáinen arabera, eta nekazaritza eta abeltzaintza sektoreko unitateko buru eta ideiaren sustatzaile Carmelo Pérez de Larraya-ren arabera, arkua "praktikoa, erosoa eta eraginkorra da, erabiltzailearen segurtasun-espazioa hobetzen du iraulia gertatuz gero, ekipoaren karrozeriaren babesa hobetzen du eta, lurrarekiko tarte bat uztean, harrapatuta geratzea saihesten du zenbaitetan; lurrean sortutako inpaktua ere murrizten du". Beste lan-ekipo batzuetan jar daiteke (dumperrak, quad-ak…). Sistema hori ezartzeak eta zabaltzeak zauritu eta hildakoen kopurua nabarmen murriztuko luke.

Irtenbidea egiaztatu da eta behar bezala funtzionatzen duela frogatu Nafarroako Unibertsitate Publikoko Tuterako campusarekin elkarlanean (Ignacio Arana eta José Ramón Alfaro medikuak) egindako proiektu batekin. Sistemak Espainiako eta Komunitateko legeria betetzen du.

Uhalaren erabilera eta araudiaren aldaketa

`Segurtasun-arku zabalgarri automatiko´-aren erabilera segurtasun-uhalaren erabilerari lotuta dago; elementu horrek eragozten du erabiltzailea proiektatutako arkuak ematen duen babesteko bolumenetik nahigabe irtetea.

Halaber, irauliaren aurkako babesa lortzeko, ISPLNk ere beharrezkotzat jotzen du araudia aldatzea, traktoreei irauliaren aurka babesteko egiturak nahitaez jartzea mugatzen duena pisua (600 kg baino gehiagoko traktoreak)edo gidari-mota (soldatako langileak) bezalako alderdien arabera.

ISPLNk makinen fabrikatzaileak sistema horren ezaugarrien hobekuntzan sartu nahi ditu eta baita ekipoen instalazioan ere jatorritik abiatuta; horrek abantailak ekarriko zituen, fabrikazio errazagoa eta merkeagoa, esaterako.

Istripuak

Estatistika ofizialek adierazten badute ere traktoreetako erabiltzaileen heriotza-kopurua 16 eta 27 artekoa dela, Espainian bakarrik hildakoak eragin dituen 80 eta 100 ezbehar kalkulatzen dira urtean benetan, makina iraulita eragindako zapaltzeengatik eta asfixiagatik. Datuetan dagoen alde hori arrazoitzen da hildako asko ez zirelako lan-istripuen biktimatzat kontatu, lan-merkatutik at dauden pertsonak izateagatik edo ohikoa ez den lan bat egiten ari direlako (norberaren konturako nekazariak edo autonomoak, erretiratuak, familiartekoak eta ustiapeneko titularren senideak edo nekazari afizionatuak). Nafarroan, guztira, 42 hildako zenbatu dira traktorearen irauliaren ondorioz izandako istripuengatik 1991 eta 2011 artean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa