(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ogasun Ministerioak ziurtatu du Nafarroak 2012rako defizitaren helburua bete zuela, BPGaren % 1,34arekin osteguna, 2013.eko otsailak 28


Barcina Lehendakariak helburu hori estreinakoz bete izana baloratu du eta zorpetzeari nahiz defizit publikoei eusteko politikekin jarraitzearen alde agertu da ekonomia hobetu ahal izateko


Transcripción textual del video

Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioak gaur baieztatu du Nafarroak 2012ean autonomia erkidegoei ezarritako BPGaren % 1,5eko defizitaren helburua bete zuela. 2012ko aurrekontu-ekitaldiko itxiera-datuen arabera eta kontabilitate nazionaleko irizpideak aplikatuta, Foru Komunitatearen iazko defizita bere BPGaren % 1,34 izan zen. Datu horiek Nafarroako Gobernuak egindako aurreikuspena hobetzen dute, % 1,47koa egin zuen, IGAEk zenbatutako kontabilitate nazionaleko doikuntzei esker, batez ere.

Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioak gaur baieztatu du Nafarroak 2012ean autonomia erkidegoei ezarritako BPGaren % 1,5eko defizitaren helburua bete zuela. 2012ko aurrekontu-ekitaldiko itxiera-datuen arabera eta kontabilitate nazionaleko irizpideak aplikatuta, Foru Komunitatearen iazko defizita bere BPGaren % 1,34 izan zen. Datu horiek Nafarroako Gobernuak egindako aurreikuspena hobetzen dute, % 1,47koa egin zuen, IGAEk zenbatutako kontabilitate nazionaleko doikuntzei esker, batez ere.

Nafarroak jarritako helburua betetzen duen lehen aldia da, eta autonomia erkidegoen batez bestekoaren oso azpitik kokatzen da; defizitaren batez besteko hori - % 1,73 izan da 2012an. Zehazki, Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioak argitaratutako datuen arabera, 111 autonomia erkidegok lortu dute urtea defizitaren % 1,5aren azpitik ixtea.

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak prentsaurrekoa eskaini du datu horien balorazioa egiteko, eta iritzi du Gobernuak hartutako prebentziozko neurriei esker (54 eta 132 milioiko gastuaren doikuntza), diru-sarrera eta gastuen etengabeko berraztertzean oinarrituz eta makrozifra horien proiekzioan, Estatuak finkatutako BPGaren % 1,5eko defizitaren helburuari lotutako bere betebeharrak bete dituela. Horri guztiari esker, Nafarroak ez du Estatuaren Hornitzaileen Funtsaren eta Likidezia Funtsaren beharrik izan.

Gainera, Nafarroaren kokapena berriz ere sendotuta geratu da Estatuko ekonomia publiko guztien barnean, Lehendakariak defendatu duenez; gogoratu du Nafarroa hornitzaileei ordaintzeko epe txikienak dituen autonomia erkidegoetako bat dela, aipatuz, halaber, Foru Komunitateko kreditu-kalifikazioa Estatuko onenetarikoa izatea lortu dela, bi maila goitik, eta, horren ondorioz, 2013rako Nafarroari baimendutako zorra gainerako autonomia erkidegoena baino baldintza askoz onuragarri nahiz hobeagoetan jartzea erdietsi dela.

Nolanahi ere, Nafarroako Gobernuak uste du egoera oso konplikatua izaten jarraitzen duela eta epe laburreko itxaropenak ez direla onak. Alde horretatik, Barcinak defendatu du defizita eta zorpetze publikoak kontrolatzea beharrezkoa izaten jarraitzen duela, ahal den neurrian jarduera ekonomikorako gero eta zama handiagoak bihur ez daitezen.

Datuak, xehatuta

Ekitaldiaren itxiera-datuen arabera, 2012ko diru-bilketa 3.184,057 milioi eurokoa izan zen (aitortutako eskubide garbiak). Iragan urterako hasierako aurrekontuak 3.407,940 milioi euroko diru-sarrerak jasotzen zituen, eta horrek adierazten du % 6,57 gutxiago bildu dela.

Zifra horiek Nafarroako Gobernuak 2012ko lehen seihilekoaren amaieran egin zituen kalkuluekin bat datoz. Haien arabera, diru-sarrerak % 6,5 murriztea aurreikusten zen eta, horren ondorioz, gastuari eusteko neurriak hartu behar izan ziren diru-sarrerei egokitzeko: lehenengoa 54 milioikoa eta 132 milioi euroko bigarren bat.

Aurrekontua egikaritzeari dagokionez, Nafarroako Gobernuak 3.496,759 milioi euro egikaritu du, 3.711 milioi euroko hasierako aurrekontuarekiko, % 94,23; hau da, % 5,77 gutxiago egin da.

Datu horiek, kontabilitate nazionaleko dagozkion doikuntzak egin ondoren, defizita 245 milioi euroan jartzen dute, hots, Nafarroako BPGaren % 1,34, 2012rako 18.248 milioi euroan kalkulatutakoa. 2008. urtetik Nafarroako defizitaren helburua betetzen duen lehen aldia da. Urte horretan, aurreikusitako helburuaren gaineko desbideratzea % 4,7koa izan zen; 2009an, % 2,38koa; 2010ean, % 0,63koa; 2011n, % 0,67koa. 2012an, aipatu denez, desbideraztea % 0,16koa da, baina finkatutako defizitaren azpitik dago.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Aurkezpena Nafarroak 2012ko defizit publikoaren helburua bete izanaren datuekin
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa