(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunbideak 2012an kirurgia-jarduera arruntari eutsi zion 2011arekin alderatuz
osteguna, 2013.eko otsailak 28


Ospitale-zentroetako profesionalak kudeaketako unitate bakar batean zentralizatzeak giza baliabideak eta baliabide materialak optimizatzea ekarri du


Osasunbideak 2012an 35.194 ebakuntza arrunt egin zituen guztira, 2011n baino 221 gehiago. Horrek adierazten du, Osasun Departamentuak nabarmendu duenez, "kirurgia-jarduerari eusten zaiola nahiz eta Kirurgia eremuan langileak gutxitu, zati handi batean erretiroa hartu dutelako".

Nafarroako ospitale Guneko kirurgia-kontsulten jarduerari ere eutsi egin zaio eta ohiko jardueraren barnean, 2011ko berberak egin dira, 7.500.

Hori egin ahal izan da, azken hilabeteotan lehengo Virgen del Camino nahiz Nafarroako ospitaletako eta Ubarmin klinikako zerbitzuak Nafarroako Ospitale Gunean bateratzeko prozesuaren barnean azken hilabeteotan egindako kudeaketa-hobekuntzei esker. Kirurgiako profesionalak eta baliabideak integratzeak profesionalen eta ebakuntza-gelen lan-ordutegia optimizatzea ekarri du, eta herritarrei zerbitzu bera ematea, 2011rekiko programatutako ebakuntzetan aipatutako % 0,6ko igoera hori izan arren.

Osasun Departamentuak jakinarazi du abenduaren 31n ebakuntza egiteko zain zeudenen zerrendan 10.500 bat paziente zeudela, 2011n baino 900 gehiago; igoera aparteko ebakuntzak kendu izanagatik dator (2,435 peonada 2011n). Egoera hori datozen hilabeteotan konponduko da Ubarmin klinikan martxan jarriko diren ebakuntza-gela berriekin eta Itxarote Zerrenden Kudeaketa Plana abian jartzen denean.

Gainera, Osasun Departamentuak aipatu du itxarote-zerrendak larri dauden pazienteen ebakuntzak lehenesten dituela. Adibidez, bihotzeko kirurgian ez dago itxarote-zerrendarik –0 egun– eta ezta kirurgia torazikoan ere. Onkologian 10 egunekoa da. Handitzen joan den itxarote-zerrenda garrantzi txikiagoko kirurgiari dagokio (abdomeneko paretako kirurgia eta proktologiakoa).

Aipatu beharra dago CHNko Kirurgia eremuan sei unitate daudela: abdomeneko paretarena, bularrena, kolon eta ondestekoa, hepatobiliarra, hestegorri gastrikoarena eta besikula-larrialdia. Haiek guztiak bateratuak izan ziren bularretakoa eta kolon nahiz ondestekoa izan ezik. Kirurgia-eremu berria abian jartzearekin batera, bi unitate horiek ere bakar batean bihurtuko dira eta, bularretako unitatearen kasuan, bularretako minbiziaren elkarteek eta kaltetuek aspalditik eskatzen zuten hori.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa