(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sánchez de Muniáin lehendakariordeak turismoko enpresei animatu die nazioartekotzearen aldeko apustua egin dezaten ostirala, 2013.eko otsailak 22


Kontseilariak asteburu honetan Baluarten egingo den Navartur Turismo Azoka inauguratu du


Agintariak inaugurazioan

Sánchez de Muniáin lehendakariordea, Cortés eta Azpilicuetarekin, Navartur-en inaugurazioan. ( irudia handitu )

Bigarren lehendakariorde eta Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáinek Foru Komunitateko turismoko enpresei animatu die beren negozioen nazioartekotzearen aldeko apustua egin dezaten, "hor baitago Nafarroako turismoa hazteko ahala". 2012an Nafarroa bisitatu zuten atzerriko turisten kopurua % 13,2 igo zen aurreko urtearekin alderatuz; zifra hori % 60ra heltzen da landetxetako bezeroen kasuan.

Sánchez de Muniáinek iradokizun hori egin du Navartur Reyno de Navarra Nazioarteko Turismo Azokaren zortzigarren inaugurazioan. Azoka hori asteburu honetan burutuko da (otsailaren 22tik 24 bitarte) Iruñeko Baluarte Batzar Jauregian.

Bere agerraldian, lehendakariordeak azpimarratu du turismoko sektorea "krisi ekonomikoari hobeto eusten dion sektoreetako bat dela". Foru Komunitatera urtean 8,8 milioi bisitari inguru etortzen da (turista eta txangozaleen artean), eta 668 milioi euro baino gehiagoko diru-sarrerak uzten dituzte. Turismoa BPGaren % 5 eta % 6 artekoa da eta biztanleria aktiboaren 29.000 pertsonari lan ematen die.

Azokaren inaugurazioa Nafarroako stand-ean egin da; 50 metro koadroko erakustokia da, eta bertan Foru Komunitateko turismo-produktu nagusien berri emango da, liburuxkak, argazkiak, elementu argidunak eta bideoak erabiliz (‘Navarra desde el aire’ y ‘Navarra, pasión por el rojo’). Nafarroa sustatuko da landa-turismoko, kulturako,gastronomiako, naturako eta jarduerako leku gisa.

Irekiera-ekitaldian izan dira, gainera, Iruñeko Udaleko Turismoko zuzendari Silvia Azpilicueta eta Navartur-ko zuzendari Luis Cortés.

Navartur

Navartur Nazioarteko Turismo Azoka Espainia iparraldeko interes handienekotzat jotzen da. Iaz, 25.000 bisita baino gehiago jaso zituen.

Zortzigarren edizio honetan berrogeita hamar bat erakustoki daude. Nafarroako turismo-eskaintzaz gain, Espainiako beste autonomia erkidego batzuei buruzko informazioa topa daiteke, eta baita beste herrialde batzuei buruzkoa ere: Argentina, Austria, Txile, Frantzia, Israel, Norvegia, Polonia, Dominikar Errepublika edo Serbia, esaterako.

Azoka igandera, otsailak 24, bitarte zabalik izango da 11:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 20:30 arte. Sarrera doan da gonbidapena izanez gero, eta 2,5 eurokoa gonbidapenik gabe.

Azokaren esparruan, beste ekitaldi batzuk ere ospatuko dira: IV. Reyno de Navarra Landa Turismoko Nazioarteko Kongresua adibidez (‘Green Holidays’ leloarekin), landa-turismoa jardunbide iraunkorrago eta ekologikoago batzuetara bideratzea xede duena; II. Nazioarteko Kontratazio Merkatua, Frantziako eta Espainiako touroperadoreak eta agentziak batzen dituena; bidaien II. Blogger Topaketa; eta Gastrofestival izeneko jaialdia; azken horrek ‘Algo se está cociendo en Navartur’ du lelotzat, eta azokan dauden lekuen gastronomia sustatzen du.


Turismoko zuzendari nagusien mahaia

Turismoko zuzendari nagusien Mahaia. Hondoan, ezkerretik eskuinera, Elisa Sainz, Miguel Nombela eta Manuel Butler, guztiak ere Turespaña-koak, Sánchez de Muniáin lehendakariordea eta Alba ordezkaria. ( irudia handitu )

Turismo-bilkura

Navartur ospatzen dela baliatuz, hainbat autonomia erkidegotako Turismoko zuzendari nagusiak bildu dira gaur Nafarroako Gobernuko egoitzan lan-bilkura bat egiteko.

`Turismoko zuzendari nagusien Mahaia´ izenez ezagutzen den bilkuran bigarren lehendakariorde eta Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáinek parte hartu du eta baita Nafarroako Gobernuko ordezkari Carmen Albak ere.

Beste gai batzuen artean, gai-zerrendaren barnean zeuden: Turismo Plan Nazional eta Integrala egikaritzeko txostena, Merkatuko Arloen araberako Marketineko Plan Estrategikoaren aurkezpena, Estatuko errepideetan homologatutako turismo-seinaleztapeneko sistema, araudiaren homogeneizazioa landako, hoteletako eta kanpinetako ostatuak sailkatzeko arloan, eta FOMIT 2013 maileguak.

Bertan honako leku hauetako ordezkariek parte hartu dute: Andaluzia (Manuela González eta Andreas Hildebrand), Aragoi (Elena Allue), Asturias (Julio González), Kanariak (Rita Hernández), Kantabria (Elvira Pérez), Gaztela-Mantxa (Paloma Gutiérrez), Gaztela eta Leon (Javier Ramírez), Extremadura (Elisa Cruz), Galizia (Mari Carmen Pita), Balear Uharteak (Jaime Martínez), Errioxa (Mónica Figuerola), Madril (Joaquín Castillo), Murtzia (Enrique Ujaldón eta Ana Fructuoso), Nafarroa (Carlos Erce), Euskal Autonomia Erkidegoa (Itziar Epalza) eta Valentzia (Sebastián Fernández), bai eta Turespañako ordezkariek ere, haien artean, bertako zuzendari Manuel Butler-ek.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa