(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari apurtutako dikeak konpontzeko eta ibilguetako oztopoak kentzeko eskatuko dio asteartea, 2013.eko otsailak 19


Esparza kontseilariak kaltetutako zonaldeetako 16 alkaterekin bildu da Nafarroak CHEra eramango dituen proposamenak bateratzeko


Eciolaza, Esparza, Echarte eta Pérez (zutik), ur-goraldiek kaltetutako zonaldeetako alkateekin egindako bilkuran. ( irudia handitu )

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparzak lan-bilkura bat izan du gaur Ebroko erdialdeko zatian dauden hamasei udalerritako alkateekin. Udalerri horiek kaltetuak izan dira azken hilabetean eurite gogor eta etengabeen ondorioz, ibai askok gainezka egin ondoren.

Bilkuraren helburua ekintzak eta proposamenak bateratzea izan da, udalerrien iritziz abiarazi beharko zirenak Ebro arroko ibaien ibilguan berriki izan diren kalteak berriz gerta ez daitezen. Duela zenbait aste, kalte gehien pairatutako udalerrietara egindako bisitetako batean, Esparza kontseilariak udalerrien ideia guztiak batu eta aztertzeko konpromisoa hartu zuen, ondoren, elkarrekin, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko lehendakariari helarazteko.

Departamentuko ekitaldi-aretoan egindako bilkuran izan dira: Castejon, Buñuel, Arguedas, Valtierra, Cabanillas, Cortes, Azkoien, Funes, Faltzes, Cadreita, Fustiñana, Berbintzana, Miranda de Arga, Milagro eta Villlafranca udaletako ordezkariak. Gainera, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Departamentutik Ingurumen eta Uraren zuzendari nagusi Andrés Eciolaza-k eta Uraren zerbitzuko zuzendari César Pérez-ek eta Nekazaritza Azpiegituren zuzendari José Javier Echarte-ek ere parte hartu dute.

Jasotako eskaerak, 16 udalerriek emandakoak, honako era honetan laburbiltzen dira: sastrakak kentzea (15 proposamen), dragatzeak (15), kalteak konpontzea apurtutako dikeak konponduz (12), lubetak handitzea (7), lubeta/ harri-lubeta berriak eraikitzea (3), euri-dinamikako azterketak (2), uholde kontrolatuko zonaldeak sortzea (1) eta beste zenbait, NA-5200 errepidea iragazkortzea, autopistaren azpiko tapoi artifizialak kentzea, edo harri-lubetak kentzea.

Horrekin guztiarekin, Nafarroako Ebroko Konfederazio Hidrografikoari proposatuko dizkion epe laburreko jarduketen artean, dikeetan dauden hausturak konpontzeko eskaera egingo dio, berehala eta behin-behineko izaerarekin lehen unean, eta ondoren haiek konpontzea erresistituko duten bermearekin ur-maila jaitsita eta lurra lehorra dagoenean; horrekin batera, gurutzatutako zuhaitzak garbitzea, adarrak, hildako landaretza eta zaborrak, ibilgurako oztopo direnak.

Epe ertain,luzean eskatzen diren jarduketei dagokienez, bi dira: lehenik eta behin, Ebro erdialdeko zatiko batzordeari eustea, CHEk eta Nafarroa, Errioxa eta Aragoiko Gobernuek osatutakoa, jarduketa-protokolo bat sortzeko xedearekin. Protokolo horretan ezarriko dira: erabilera antropiko bakoitzerako baleko arrisku-maila (hiriguneak, azpiegiturak, produktibitate handiko eta lehorreko ureztatzeak), emandako arrisku-maila betetzen ez duten zonaldeen identifikazioa eta haren arrazoiaren diagnostikoa, edo jarduketa-aukeren eta hobezinen hautaketarako proposamena ingurumeneko, kostu-etekin azterketako eta iraunkortasuneko baldintzen arabera.

Bigarren proposamena adostutako nahiz programatutako irtenbide eraginkorren azterketa bateratua egitea izango zen honako hauen inguruan: justifikatutako sastraka kentzea eta dragatzeak, dikeetako jarduketak (lubeten atzeraemangunea, handitzea…), kontrolatutako uholdeen zonaldeak edo urak hartutako zonaldeen hustubideko konportak, besteak beste.

Azkenik, bilkuran parte-hartzaileekin adostutako beste jarduketa bat da, Nafarroako Ebro erdialdeko zatiari buruzko lan-taldea sortzea. Hura Nafarroako Gobernuak eta udalek osatuko zuten, egoeraren eta egiten diren jarduketen gaineko jarraipen koordinatua egiteko xedearekin.

Gertatutakoaren diagnostiko teknikoa

Bilkuran ere berriki izan diren uholdeetan gertatukoaren diagnostiko teknikoa egin da, eta Castejón-en neurtu zen gehieneko emaria, segundoko 2.235 metro kubiko, beste uholde historiko batzuekin konparatu da: 2007ko apirilean izan zirenekin (2.825), 2003ko otsailekoekin (3.320) edo, duela urte gehiago, 1980ko abendukoekin (3.205), 1966ko azarokoekin (4.050), 1961eko urtarrilekoekin (4.950) edo baita 1952ko otsailekoekin ere (3.140).

Bestalde, diagnostiko teknikoak adierazten du, aztertutako zonaldean, azken urteotan euri-espazioaren murrizketa garrantzitsua gertatu dela; defentsak ibilgutik oso gertu daudela, eta horrek egiten du egonkortasun-arazo batzuk izatea urak sortutako kaltearen ondorioz; kasu zehatzak salbu, ez dagoela Ebroko ardatzean lohiz betetze (sedimentazioa) edo higaduraren frogarik; eta, egindako azterketa teknikoek erakusten dutenez, dragatzeak eta sastraka kentzeak ez dira eraginkorrak, kasu zehatz batzuetan izan ezik.

Esparza kontseilariak gogora ekarri du urak gainezka egiten hasi zirenetik, berak pertsonalki harreman handia izan duela Ebroko Konfederazio Hidrografikoko lehendakari Xabier de Pedrorekin. Eta erantsi du "Nafarroako Gobernuak CHEren aurrean errepikatzen jarraituko duela Nafarroako interesak eta proposamenak kontuan har daitezen eta irtenbide egokiak har daitezen epe labur, ertain eta luzean".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa