(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Foru Komunitatearen informazio geografiko desberdina duten 500 geruza baino gehiago ikusteko aukera eskaintzen du Interneten ostirala, 2013.eko otsailak 15


Morrás kontseilaria SITNAren koordinazio-batzordeko bilkuraren buru izan da


Bilkuraren irudia

Morrás kontseilaria (eskuinetik hirugarrena), SITNAren koordinazio-batzordeko bilkuran. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Datu Berezien Azpiegitura (IDENA) bidez, Foru Komunitatearen informazio geografiko desberdina duten 504 geruza ikusteko aukera eskaintzen du gaur egun.

2012an zehar 98 geruza berri erantsi dira eta beste batzuk eguneratu egin dira. Iaz erantsitako geruzen artean laborantza eta aprobetxamenduen sorta historikoa nabarmentzen dira, 2012ko berria barne, ortoargazki bizkorra eta behin betikoa 2012koa; 2012ko SIGPAC; sateliteko hainbat irudi (LANDSAT eta DEIMOS); fosen mapa; 2012rako baliozkoak ziren ehiza-barrutiak; arrain-hazkuntzaren tramifikazioa eta erregimen bereziko urak; ortoargazkien hegaldien datak 2006tik aurrera; eta hondakin guneak nahiz degradatutako espazioak, garrantzitsuenetako zenbait aipatzearren.

Hala ondorioztatzen da 2012ko SITNAren jarduera jasotzen duen memoriatik (Nafarroako Lurralde Informazio Sistema), eta aste honetan onartu dena Nafarroako Jauregian haren koordinazio-batzordeak egindako bilkuran. Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari Javier Morrás izan da ekitaldiaren buru, eta honako erakunde hauetako ordezkarien parte-hartzea izan da: Nafarroako Gobernuko Departamentu guztiak, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa, Iruñako Udala, Iruñerriko Mankomunitatea eta Tracasa enpresa publikoa.

Azpimarratu behar da ere 2012an SITNAren barruko bi webguneek (Nafarroako Geoataria eta IDENA) 70 milioi datu-eskaera baino gehiago jaso zutela, aurreko urtean baino % 45 gehiago, eta 3,5 megabyte transferitu zirela, 2011. urtearekin alderatuz % 40 gehiago.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak SITNA, Sustapen Departamentua eta Tracasa enpresa publikoaren bidez, Madrilen iragan urrian ospatu ziren informazio geografikoari buruzko bost ekitalditan parte hartu zuen; haien artean nabarmendu behar dira Topcart 2012 eta datu berezien azpiegituren jardunaldi iberiarrak.

2013rako jarduketa-plana

Koordinazio-batzordeak erabakitakoaren arabera, Nafarroako Gobernuak informazio geografikoaren arloan 2013an garatuko dituen jarduketa-lerro nagusien artean, SITNAren iraunkortasun ekonomikoaren azterketa azpimarratu behar da. Horretarako, sortzen duen aurreztea kontuan hartuko da eta hura ez existitzearen ondorioz sortutako kostua, egindako inbertsioaren itzulkinak eta aurrekontuz kanpoko finantzaketa-iturriak lortzea ekarriko duen negozio-eredua.

Gainera, aurten Nafarroako lurralde-informazioa estreinakoz arautuko duen foru-lege baten aurreproiektua landuko da eta beharrezko antolakuntza finkatuko INSPIRE Europako zuzentaraua hedatzeko; arau horrek behartzen du 30 gai nagusi baino gehiagoren informazio geografikoa Internet-ez eskaintzea Europar Batasun guztirako normalizatutako datuen ereduaren arabera.

2013an SITNAk ere Nafarroako helbideen kudeatzailea zabalduko du (postalak, bide-sarearena, toponimiarena eta interes-puntuena) eta dispositibo mugikorretarako aplikazioak garatzeko lanean aurrera jarraituko du. Halaber, Nafarroako Gobernuak eskaintzen duen informazio geografikoari buruzko prestakuntza-eskaintza zabalduko da era presentzialean, enplegatu publikoentzat, nahiz formatu telematikoan interesa duen edozein herritarrentzat.

Azkenik, SITNAren koordinazio-batzordeak ETRS89 erreferentziazko sistemarako migrazioa ere onartu du, Europar Batasunak eskatzen duen gai teknikoa informazio geografikoa homogeneizatzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa