(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 276.189 euro jarri du biomasa-fabrika baterako eta Ultzamako Udala birgaitzeko asteartea, 2013.eko otsailak 12


Barcina Lehendakariak energia-azpiegitura eta udaletxearen birmoldaketa bisitatu ditu


Barcina Lehendakaria, biomasa-fabrikara egindako bisitan. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina Ultzamara joan da gaur Copos Ultzama enpresak eraiki duen biomasa-fabrika berria bisitatzeko eta udaletxearen birmoldaketa-obrak inauguratzeko. Nafarroako Gobernuak 276.189 euro jarri du, guztira, bi jarduketarako: 60.000 euro energia-azpiegiturarako eta 216.189 euro ibarreko udaletxearen birmoldaketarako.

Yolanda Barcinak bi jarduketa horien balorazio positiboa egin du. Udaletxearen birgaitzeari dagokionez azpimarratu du birmoldaketari esker, herritarrei "zerbitzu hobea" eman ahalko zaiela. Eta biomasa-fabrikari dagokionez, energia-kontsumoa murrizteaz gain, ingurumena zaintzen lagunduko du eta lanpostuak sortzen, garapen iraunkorra bermatzen duten bi alderdi.

Bestalde, Barcina Lehendakariak aipatu duenez, Nafarroako Gobernua Foru Komunitateko biztanle guztiei zerbitzua emateko "kezkatuta eta lanpetuta" dago. Testuinguru horretan, Nafarroaren tokiko maparen berrantolaketa defendatu du "eraginkorragoa" izan dadin eta "zerbitzuak ematen direla bermatzeko".

Biomasa-fabrika

Barcina Lehendakariarekin batera izan dira: Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparza; Toki Administrazioko zuzendari nagusi Patxi Pérez; eta udalerriko alkate Patxi Tornaría. Lehendakariak Copos Ulzama eta Piensos Saioa enpresei energia ematen dien biomasa-fabrika bisitatu du lehenik; bi enpresa horiek animalien elikaduraz arduratzen dira eta lursail berean daude. Bertan Copos Ulzamako gerente Mikel Altunak egin dio harrera Lehendakariari.

Bi enpresen energia termikoaren kontsumoa 4.815.200 kWh/urtekoa da; lehen, gasolioarekin eta petrolioaren gas likidotuarekin sortzen zen, eta 327.400 euroko kostua zuen urtean. Fabrika martxan jarrita, ingurune hurbilenetik datorren biomasa erabiltzen duena, kostua 86.500 eurora jaisten da urtean, hau da, urte bakoitzean 241.000 euro aurrezten da.

Fabrikan erabiltzen den biomasa zonaldeko basoetatik dator, eta 62 euro/t-ko kostua du, eta urtean 1.395 t kontsumitzen dela kalkulatzen da. Erregai horrek % 30eko hezetasuna du eta haren berotzeko ahalmena 3,45 kWh/kg-koa da. Gainera, biomasa erregai gisa erabiltzeagatik atmosferara egindako CO2 isurketak 1.125 t-tan aurrezten dira.

Energia-azpiegitura hori eraikitzeko 60.000 euroko laguntza izan da; kopuru horren % 55 Europar Batasuneko funtsetatik dator eta, gainerakoa, Nafarroako Gobernutik.


Esparza kontseilaria, Patxi Tornaría, Barcina Lehendakaria eta Patxi Pérez, Ultzamako udaletxean. ( irudia handitu )

Udaletxearen birgaitzea

Ondoren, Barcina Lehendakaria, gainerako agintariekin batera, Larraintzarko (Ultzama) udalerrira jo dute, eta bertan Ultzamako udaletxearen birgaitze-obrak inauguratu ditu.

Lan horien barnean, udaletxeak dituen hiru ataletatik biren beheko solairuaren barneko egokitzapena egin da ondorengo aretoak bertan kokatzeko: instalazio-gela (7,83 metro koadro), idazkaritza (14,73 metro koadro), osoko bilkuren aretoa (30,24 metro koadro), administrazioa (59,63 metro koadro), atondoa-itxaroteko gunea (29,22 metro koadro), haize-babesa (7,11 metro koadro), komunak (7,47 metro koadro), alkatetzaren bulegoa (9,87 metro koadro), bigarren bulego bat (13,09 metro koadro) eta artxiboa (67,47 metro koadro). Guztira, 246,66 metro koadroko azalera erabilgarri baten gainean jardun da. Gainera, malda bat eraiki da oztopo arkitektonikoak kentzeko.

Obrak Nafarroako Gobernuaren ekarpena izan dute, 216.189 eurokoa, 2009-2012 eperako Toki Inbertsioen Planaren funtsen kargura eta, guztira, 366.840 euroko inbertsioa egin da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa