(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alex de la Iglesia zinegileak Fitur-en esan du “ez zuela uste herrialde honetan Zugarramurdi bezalako lekurik existitzen zenik” ostirala, 2013.eko otsailak 1


Nafarroako udalerri horretan filmatutako bere pelikula berria aurkeztu du azokako Foru Komunitateko stand-ean


Alex de la Iglesia, alboan Carlos Erce eta Ainhoa Agirre dituela, FITUR azokan egindako bere filmaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Alex de la Iglesia zinema-zuzendariak "Las brujas de Zugarramurdi" ("Zugarramurdiko sorginak") izeneko pelikularen filmazioa aurkeztu du gaur eguerdian Nafarroak Fitur-en duen stand-ean, eta lehen pertsonan kontatu du zer esperientzia izan den Zugarramurdi filmaziorako set bihurtzea; set horretan turistak, bertako biztanleak eta aktoreak elkarrekin bizi izan dira bi astez. Ekitaldian, zinegilearekin batera izan dira Sorginkeria museoko eta Zugarramurdiko kobetako gerente Ainhoa Aguirre eta Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusi Carlos Erce.

Zinegileak Zugarramurdi udalerria "estralurtarra den zerbait dela esan du, heldutako fruituaren espezie bat, baso bereziekin, eta herrialde honetan existitzen zela uste ez zenuen toki batera eramaten zaituztenak". Gainera, 700 figurante baino gehiagok esku-hartu duten filmazioko hainbat anekdotaren berri eman du. Bere esperientzia kontatu ondoren, Bilboko zuzendariak pintxo batzuk dastatu ahal izan ditu eta baita Foru Komunitateko patxarana eta ardoak ere Nafarroako stand barnean.


Ezkerretik eskuinera: Ainhoa Aguirre, Carmen Oroz, Alex de la Igleisa eta Carlos Erce, Nafarroako stand-ean. ( irudia handitu )

Bestalde, gaur, otsailak 1, Nafarroako stand-ean aurkezpenen programarekin jarraitu da. Hala, Paisaien Ibilbide berriaren inguruan eta 2013an hura nola abian jarri den, horren inguruan hitzaldi bat eman da zehaztasun guztiekin. Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusi Carlos Erce-k, Turismoko Marketinaren eta Produktuen Garapenerako zuzendari Carmen Oroz-ek eta Turismoko Produktuen Garapenerako Ataleko buru Estefanía Munárriz-ek Nafarroako hainbat zonalde batzen dituen zeharkako proiektua aurkeztu dute, eta datorren udaberrian hasiko dela aurreikusten da. Paisaien Ibilbidea bere sorrerako lehen fasean dago; urari eta turistarentzat irisgarriak eta erakargarriak diren behatokiei lotutako 18 mugarri hautatu dira.

Halaber, Faltzes, Funes, Martzilla eta Azkoiengo udalek "Ribera Alta: Esencia de Navarra" ("Erriberagoien: Nafarroaren muina") turismoko proiektua aurkeztu dute hitzaldi batean. Aurkezpenean sustapeneko bideo bat proiektatu da zonalde hori dinamizatzeko egin dena eta bertan Nafarroko Erriberagoieneko paisaiaren aberastasuna eta barietatea laburbiltzen da. Gainera, lau udalerrietako alkateek Nafarroako Erriberagoieneko turismoko erakargarritasunak zein diren azaldu dute. Informazio gehiagorako, honako webgune hau bisita daiteke: www.riberalatanavarra.es

Ostegun honetan, Nafarroaren Eguna FITUR azokan, turismoko hainbat produkturen aurkezpena egin da stand-ean

FITUR azokan Nafarroaren Eguna ospatu den ostegun honetan, Estellerriko Turismo Partzuergoak "El enoturismo en Tierra Estella" ("Enoturismoa Estellerrian") aurkeztu zen Nafarroako stand-ean. Zonaldeko turismo-jardueraren garapen iraunkorra sustatzen ahalegindu nahi den proiektua da, eta Estellerriko kultura, natura eta gastronomia islatzen ditu.

Ondoren, Nafarroako Nazioarteko Landa-turismoko IV. Kongresua eta Navartur Azoka aurkeztu ziren. Kongresu horren programa aurkeztu zuten, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusi Carlos Ercek; ANAPEHren idazkari nagusi Marisol Casadok; eta Nafarroako Azoken, Navartur Azokaren antolatzailea, arduradun Luis Cortések. Bi ekitaldiak Iruñan egingo dira otsailaren 21 eta 22an, Baluarten. Egun horietan, gainera, Turismoko zuzendarien mahaia egingo da, eta bertako buru izango da Turespañako zuzendari gerente Manuel Buttler; autonomia erkidegoetako Turismo arduradunak bertaratuko dira.

Jarraian, YourConcept komunikazio-enpresako arduradun Asier Berraondok Nafarroako Landa Turismoari buruz mugikorretarako sortutako lehen aplikazioa aurkeztu zuen, Landa Turismo eta Jatetxeen Nafarroako Elkartearen (ANARTUR) ekimena dena. Harekin, Smartphone-n erabiltzaileek Nafarroako landa-etxeek eskaintza jaso dezakete, jatetxe, aisialdiko jarduera eta bisita daitezkeen lekuena eta baita Nafarroako hainbat zonaldetan egin daitezkeen ibilbideen gida oso bat ere.

Gainera, Irantzuko Lurrak elkarteko gerente Charo Apesteguía-k, Lezaungo alkate Goretti Ochandorenarekin batera, bi proiektu aurkeztu zituen: "Sonidos de Iranzu" ("Irantzuko soinuak") eta "Ecoturismo, Turismo rural en Tierras de Iranzu" ("Ekoturismoa, Landa-turismoa Irantzuko Lurretan"). Aurkezpenean, Azanza Patxarana dastatu ahal izan zen, 2012ko sommelier-dastatzean irabazle suertatu zen eta patxaran nafar onena izendatu zuten. Horrekin batera, zonaldeko beste gastronomia-produktu tradizional batzuk dastatu ziren, "Nafarroako Toscana" izenarekin ezaguna dena.

Azkenik, Wikilur landa-turismoko kooperatibak –sektoreko 56 enpresari biltzen ditu– "Algo pasa, entérate" ("Zerbait ari da gertatzen da, egon hadi!") proposamena aurkeztu zuen. Hitzaldian, Wikilur-ek honako hau azaldu zuen: enpresaren berrikuntza-ezaugarriak, bazkideek produktuaren sorkuntza-prozesuetan zer partaidetza duten eta etengabeko berrikuntza kudeaketako tresna gisa.

Enpresak merkaturatzeko duen ataria aurkeztu zuen: www.wikilur.com .Esperientzien bilatzailea da, bertan iragartzen den oro atariaren jabe da, eta bezeroaren beharrak asetzeko bideratutako edukien jarioa du; eduki horiek bazkideek beraiek sortzen dituzte etengabe.

Amaitzeko, Nafarroako stand-ak bere espazioa utzi zuen Tolosako Naben Batailako Ibilbidea aurkezteko, borrokaldian parte hartutako armada kristauek jarraitutako ibilbidearen barnean. Ibilbide hori Gaztela-Mantxa eta Andaluziako udalerrietatik pasatzen da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa