(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Astelehenean, urtarrilak 21, euskara-ikastaroetarako matrikula zabalduko da 2012-2013 ikasturteko 2. lauhileko helduentzat Zubiarte (Huarte) euskaltegi publikoan ostirala, 2013.eko urtarrilak 18


Unibertsitatekoak ez diren irakasleentzako autoikasketa-ikastaroak ere eskaintzen dira


Astelehen honetan, urtarrilak 21, matrikula-epea zabalduko da helduentzako euskara ikasteko ikastaroetarako. 2012-2013 ikasturteko bigarren lauhilekoari dagokio eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mende dagoen Zubiarte (Huarte) euskaltegi publikoak ematen ditu.

Epea ostiralean, urtarrilak 25, amaituko da eta ikastaroak aurtengo otsailaren 6tik ekainaren 11a bitarte emango dira. Eskaintza maila guztietara zabalduko da: A1, A2, B1, B2 eta C1, zenbait modalitatetan: ikastaro presentzialak, erdi presentzialak, autoikasketakoa, urrutikoa tutoretza presentzialekin, EGA titulua lortzeko prestakuntzako erdi presentzialak, elkarrizketako berariazko ikastaroak, bai eta txandaka lan egiten duten pertsonentzat eta ikastetxeetako ikasleen gurasoentzat ere.

Eskaintza osoa eta matrikula egiteko jarraibideak Zubiarte euskaltegiko webgunean edo 948 36 10 91 telefono-zenbakira deituta kontsulta daitezke.

Unibertsitatekoak ez diren irakasleentzako euskarazko autoikasketa-ikastaroak

Gainera, Hezkuntza Departamentuak ere unibertsitatekoak ez diren irakasleentzako euskarazko autoikasketako berariazko ikastaroen matrikula zabalduko du urtarrilaren 21etik 25a bitarte, eta haiek ere Zubiarte euskaltegian emango dira otsailetik ekainera.

Astean online bidezko banakako lau orduko lana izango da gutxienez informatika-programa bat erabiliz, ariketa osagarriekin, eta ikastaroko tutorearekin taldekako elkarrizketako bi orduko saio

Matrikula doan da lanean dauden irakasleentzat eta Zubiarte euskaltegian bertan egin behar da, irakasle-izaera adieraziz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa