(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak jarduketen hasiera onartu du Ubidearen lehen fasea zabaltzeko zonalde ureztagarrian asteazkena, 2013.eko urtarrilak 16


Finantzaketa-formula 2013ko uztailean lizitatuko dira eta lehen lursailen ureztatzea 2015eko erdialdera hasiko dela kalkulatzen da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak asteazken honetako bilkuran onartu du jarduketei hasiera ematea Nafarroako Ubidearen lehen fasea zabaltzeko zonalde ureztagarria garatzeko. INTIA sozietate publikoaren bidez egingo diren jarduketei esker, interes orokorreko eraikuntza esleitu eta azpiegiturak ustiatuko dira Arga eta Egaren ibaiertzetan dauden 15.275 hektarea berriak ureztatzeko.

Nafarroako Ubidea

Nafarroako Ubidea.

Nafarroako Gobernuak asteazken honetako bilkuran onartu du jarduketei hasiera ematea Nafarroako Ubidearen lehen fasea zabaltzeko zonalde ureztagarria garatzeko. INTIA sozietate publikoaren bidez egingo diren jarduketei esker, interes orokorreko eraikuntza esleitu eta azpiegiturak ustiatuko dira Arga eta Egaren ibaiertzetan dauden 15.275 hektarea berriak ureztatzeko.

Aurreikuspenen arabera, lanak finantzatzeko formula 2013ko uztailean lizitatuko dira –aukeraketarako, INTIAk bideragarritasuneko azterketa egingo du–, eta kontratua abenduan sinatuko da. Lehen lursailak 2015ko erdialdera ureztatuko direla kalkulatzen da.

Proiektu honekin 15 udalerri baliatuko dira: Andosilla (1.422 hektarea), Azagra (1.245), Berbintzana (338), Carcar (1.404), Faltzes (872), Funes (1.602), Larraga (2.300), Lerin (1.085), Lodosa (254), Mendigorria (302), Miranda-Arga (1.056), Oteitza (298), Azkoien (1.441), San Adrian (767) eta Sesma (889).

Finantzaketa publiko-pribatua

Gogoratuko denez, Nafarroako Ubidearen zonalde ureztagarria Arga eta Egaren ibaiertzetara zabaltzea Nafarroa-Estatua jarraipen-batzordeak erabaki zuen 2012ko uztailean. Zabaltze hori, bigarren faseko diseinuan sartutako aldaketekin batera, % 11,4an handitzen dute guztira, 59.160 hektarea arte, zonalde ureztagarria (jatorrizko proiektuaren 53.125 hektarea), emakida-emaria handitzeko beharrik gabe, 340 hektometro kubikotan ezarritakoa, ureztatzeko teknika modernoek dakartzaten ur-kontsumoaren aurrezteagatik.

Lehen faseko zabaltze hori bi proiektu osagarrirekin zehazten da. Alde batetik, Canasa Estatuko sozietate publikoak 21,4 kilometrotako Arga-Ega adarra eraikiko du; zonalde ureztagarria hornituko du, eta kalkulatzen da 42,5 inbertsioa egingo dela 2013 eta 2015 artean. Hodiak Artaxonako udalerrian hasi, Larraga zeharkatu eta Lerinen amaitzen dira.

Bestalde, gaurko erabakiak aipatzen duen zonalde ureztagarria garatu behar da. Haren barnean, lehen faseko zabaltzearen interes orokorreko obrei dagokien inbertsio-kostua –% 90ean Foru Administrazioak finantzatutakoak eta gainerako % 10a ureztatzaileek– 128 milioi eurokoa da. Gainera, Nafarroako Gobernuak 47 milioi jarriko du ureztatzaileek lursailean jarritako instalaziorako.

Gobernuak onartutako jarduketen arabera, INTIAk zonalde ureztagarri horren eraikuntza eta ustiapeneko lizitazioa kudeatuko du (sektoreko eta zonaldeko hodiak, lursailen kontzentrazioa eta ingurumen-eraginaren neurri zuzentzaileak).

Xede horretarako, lanak egikaritzeko finantzaketa-formula publiko-pribatu egokiena aztertuko duen bideragarritasun-azterketa egingo du, 20 urteko ustiapena izan daitekeena. Horretarako bi formula aztertzen dira: emakida-sistema eta ekonomia mistoko sozietatea sortzea. Formula horiek Europako legeriak markatzen duen bide bakarra dira egungo egoera ekonomiko berriari aurre egiteko azpiegitura publikoak eraikitze aldera.

Halaber, INTIAk ere interes orokorreko azpiegiturak eraikitzeko aurreproiektua idatziko du, eta obrak eraikitzeko nahiz ustiatzeko baldintza-agiri teknikoak egingo ditu. Gainera, lursailak kontzentratzeko lanak bere gain hartuko ditu.

Nafarroako Gobernuak INTIArekin sinatu beharko duen hitzarmenak ere ondorengoa jasotzen du: Foru Administrazioko ordezkari bat izendatzea esleipendun erakundean obrak ikuskatzeko.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak lehen faseko zabaltzearen Udalaz Gaineko Eragina duen Proiektu Sektoriala jorratu beharko du aurten, eta dagokion ingurumen-eraginaren deklarazioa, haien izapidea jada hasita dagoena bi kasuetan.

Obren eraikuntza amaituta, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuak ureztatzeko deklarazioa egingo du. Ustiatzeko epea amaitzean, obrak erabiltzaileak diren komunitate ureztatzaileei emango zaizkie.

Inbertsioa optimizatzea Nafarroako Ubidean

Lehen fasea 15.275 hektareatan zabaltzeko erabakia hartu zen Ebro ibaiaren eskuineko eta ezkerreko aldeetan inbertsioa optimizatzeko beharraren aurrean (aurreztea ureztatze-teknika modernoekin hasieran aurreikusitako balioekiko, energia-kostuak handitzea, Lodosako Ubideak ureztatutako eremuak gainezartzea edo hektareak kentzea kota altuetan onartu ezin diren ponpaketa-kostuekin). Jarduketari esker, Gobernuaren planen arabera, nekazaritzako ustiapenen lehiakortasuna handituko da eta nekazaritza-industrian sartzea.

Udalen eta komunitate ureztatzaileen laguntza-adierazpenak dituen zabaltzea iragan irailaren 5ean gauzatu zen, Nafarroako Gobernuak erabaki zuenean bere zonalde ureztagarria sartzea Nafarroako Foru Komunitateko Sail Ureztatuen Planeko jarduketa-zerrendan, eta jarduketa erabilgarritasun publikokoa eta interes orokorrekoa deklaratu zuen.

Orain arte, Ubideko lehen fasearen eraikuntza amaitu da –Ubideko hasierako zentral hidroelektrikoa amaitzea baino ez da falta– eta bertako zonalde ureztagarria 22.363 hektarea ureztatzen jartzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa