(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Kirol Merezimenduaren Urrezko Domina eman dio Mateo Garraldari eskubaloiaren elitean 25 urte baino gehiago egin izanagatik asteazkena, 2012.eko azaroak 28


Barcina Lehendakariak ere Zilarrezko 16 Domina eman dizkie beste hainbeste pertsonari kirola sustatzen era desinteresatuan aritu izanagatik


Transcripción textual del video

2012ko Nafarroaren Egunaren esparruan, Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina Angulok Mateo Garralda Larunberi Kirol Merezimenduaren Urrezko Domina eman dio gaur eguerdian eskubaloiaren elitean 25 urte baino gehiago egin izanagatik.

Barcina Lehendakariak, gainera, Zilarrezko 16 Domina eman dizkie beste hainbeste pertsonari Foru Komunitatean, gutxienez 25 urtez, kirola sustatzen era desinteresatuan aritu izanagatik, lau Aipamen Berezi banatu ditu, halaber.

Alli, Barcina, Garralda, Catalán eta Induráin

Ezkerretik eskuinera: Alli kontseilaria, Garralda, Catalán eta Indurain. ( irudia handitu )

2012ko Nafarroaren Egunaren esparruan, Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina Angulok Mateo Garralda Larunberi Kirol Merezimenduaren Urrezko Domina eman dio gaur eguerdian eskubaloiaren elitean 25 urte baino gehiago egin izanagatik.

Barcina Lehendakariak, gainera, Zilarrezko 16 Domina eman dizkie beste hainbeste pertsonari Foru Komunitatean, gutxienez 25 urtez, kirola sustatzen era desinteresatuan aritu izanagatik, lau Aipamen Berezi banatu ditu, halaber.

Nafarroako jauregiko Tronuaren aretoan egindako ekitaldi horretan parte hartu dute ere, Gizarte Politiken kontseilari Íñigo Alli Martínezek; Nafarroako Parlamentuko lehendakari Alberto Catalán Higuerasek; eta Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari-gerente Pruden Induráin Larrayak.

Bere agerraldian, Barcina Lehendakariak sarituei aitortu die "nafarrok eskerrak eman nahi dizkizuegula gizarteari ematen diozuen guztiagatik, zuon modalitateetan ahalegintzeagatik eta ariketaren hazia ereiteagatik heldu nahiz haurrengan".

Aldiz, Mateo Garraldak onartu du sari honek "ilusio handia egiten diola eta eskerrak ematen dituela horregatik", eta adierazi du "guztiok dugula eredua eman eta ilusioa pizteko betebeharra zintzotasunez, etikarekin eta balioekin aurrera egin ahal izateko", egungo krisi-egoerari erreferentzia eginez.


Taldeko argazkia

Barcina Lehendakaria eta gainerako agintariak sarituekin. ( irudia handitu )

Garralda, "eskubaloiari duen guztia eman izanaren eredu"

Sari horrekin, Nafarroako Gobernuak aitortzen du Mateo Garralda "eskubaloiari duen guztia eman dion eredua izan dela bai kantxa barnean nahiz handik at", eta "une oro nafarra izatearen ohorea" berretsi duela. Gainera, "haren kirol-arrakasten palmares konparaezina" azpimarratu du.

Gogora ekarri behar da, Garraldak lau olinpiar jokoetan jokatu zuela Espainiako selekzioarekin, eta haietan brontzezko bi domina erdietsi zituela; Munduko zazpi txapelketetan aritu zen, eta behin urrezko domina lortu zuen eta bi alditan munduko jokalari onena izendatu bere postuan; Europako Txapelketetan, berriz, zilarrezko hiru domina eta brontzezko beste bat irabazi zituen.

Taldeetan izan duen parte-hartzeari dagokionez, Europako sei txapelketa irabazi ditu; Europako Errekopako bi titulu; Europako lau Superkopa; bederatzi aldiz irabazi du Liga Nazionala; hiru Errege Kopa; Asobal Kopako hiru txapelketa; eta sei aldiz Espainiako Superkopa eskuratu du.

Zilarrezko 16 Domina

Bestalde, Barcina Lehendakariak ere Kirol Merezimenduaren Zilarrezko 16 Domina eman dizkie beste hainbeste nafarri, gutxienez 25 urtez, kirola sustatzen era desinteresatuan aritu izanagatik, zuzendaritzako lanetan nahiz lan teknikoetan. Honako hauek dira, alfabetikoki ordenatuta:

  • Pedro Ansorena Remírez, Boscos Sariaren antolaketan zuzendaritzako lanetan 30 urte baino gehiago aritzeagatik.

  • Fernando Belzunce Belzunce, Nafarroako Aspaceko lehendakari 26 urtez biztanleen sektore horretan kirola sustatzen jarduteagatik.

  • Joseba Donamaría Azparren, Boscos Sarian zuzendaritzako lanetan 25 urtez aritzeagatik.

  • Juan José Echeverría Iriarte, Nafarroako Hipika Federazioan 26 urtez lanean jarduteagatik.

  • Luis Javier Echeverría Lecumberri, Beti Onak kirol-taldean eskubaloia sustatzen 25 urtez aritzeagatik.

  • Jesús Fernández García, Txantrea KKEko Saskibaloi eta Futbol ataletan 40 urtez lan egiteagatik.

  • Pedro Fernández-Lascoiti Paniagua, Iruña Rugby Club eta Nafarroako Errugbi Federazioan 30 urtez errugbia sustatzen aritzeagatik.

  • Tomás Gonzalo Cuadrado, Boscos Sarian zuzendaritzako lanetan 30 urtez jarduteagatik.

  • Mikel Larramendi Bengoetxea, minusbaliatuen artean kirola sustatzen eta Nafarroako Kirol Egokituen Federazioan 25 urtez lanean aritzeagatik..

  • José María Pombo Plá, 30 urtez saskibaloia sustatzen jarduteagatik Zizur Nagusian, Ardoi Saskibaloi Taldean eta gaur egun Ardoi Saskibaloiaren Nafarroako Fundazioan.

  • Francisco Javier Recasens León, Nafarroako txirrindularitzan 40 urtez lanean aritzeagatik, bereziki epaileen elkargoan.

  • Luis María Retegi Iturbide, 26 urtez pilota sustatzen jarduteagatik Beran

  • José Antonio Sanz Vega, Tafallako Cidacos Sarian eta Eskualdeko beste kirol-talde batzuetan 32 urtez lanean aritzeagatik.

  • José Javier Sobrino Pina, 31 urtez zenbait kiroletan lan egiteagatik Larraona-Claret taldean eta bereziki Basket Navarra taldeko saskibaloian.

  • Txema Urmeneta Jiranek, Nafarroan errugbia sustatzen egindako 29 urtetako lanagatik, La Única kirol-taldean nahiz Nafarroako Errugbi Federazioan.

  • María Ángeles Urmeneta Torres, Taekwondoa Nafarroan sustatzen egindako 25 urtetako lanagatik.

Ohorezko Lau Aipamen

Azkenik, Nafarroako Lehendakariak Kirol Merezimenduaren Ohorezko lau Aipamen eman die ere honako hauei: San Juan-Donibane Kirol Elkarteari, izan duen ibilbideagatik eta erdietsitako kirol-arrakastengatik; Nafarroako Diabetes Elkarteari (ANADI), diabetikoan diren pertsonen artean kirol-jarduera sustatzen izan duen inplikazioagatik; eta Juan Ignacio eta Raúl San Miguel Muñoz anaiei, pilota sustatzen egindako lanagatik.

 

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Lehendakariaren agerraldia
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa