(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak hezkuntzak duen garrantzia azpimarratu du gazteen ohitura osasungarriak sustatzeko asteartea, 2012.eko azaroak 27


Hala adierazi du Eroskik antolatutako III. Osasun eta Nutrizio Topaketaren irekieran


Yolanda Barcina

Barcina Lehendakaria, Eroskik antolatutako III. Osasun eta Nutrizio Topaketan egindako agerraldian. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak gaur goizean azpimarratu du hezkuntzak garrantzia handia duela gazteen artean bizimodu osasungarriaren ohiturak sustatzeko. III. Osasun eta Nutrizio Topaketaren irekieran adierazi du, eta Iruñeko Baluarteko jauregian egin den topaketa horretan Osasun eta Nutrizioko adituak bildu dira, alde batetik, haur-obesitatearen prebentzioaren inguruan eztabaidatzeko, eta bestetik, haurtzaroan eta nerabezaroan bizimodu osasungarriaren ohiturak zabaltzeko.

Lehendakariak foro horretan nabarmendu du "funtsezkoa dela" hezkuntza-zentroetan gazteei bizimodu osasungarriaren ohiturak erakustea, beste ezagutza batzuk ematen diren moduan.

Goi-hezkuntzari dagokionez, azpimarratu du "unibertsitateko prestakuntza bikaina dugula nutrizio-arloan" eta ideia dela "arlo horretako ikerketa sustatzea". Horretarako, aipatu du "Gobernua laguntzen ari da ikerketa-zentro gehiago egon daitezen", Nafarroako Unibertsitateak egungo Donapea LHIaren instalazioetan proiektatutako nutrizio eta dietetikako zentroari erreferentzia eginez.

Jardunaldia Eroski taldeak antolatu du, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, eta `Nutrizio-hezkuntza haurtzarotik: etorkizuna osasungarriagoa eraikitzen´ izena jarri zaio.

Bertan nutrizio-hezkuntzaren zeregina aztertu da hazten ari den haur-obesitatea prebenitzeko. Osasun Ministerioak 2011n egindako azterketa baten arabera, Espainian nerabezaro aurreko biztanleen % 44,5k gainpisuaren arazoak ditu. Zehazki, % 26,2k gainpisua du eta % 18,3k obesitatea.

Programa

Topaketa Nafarroako Lehendakariak eta Eroskiren lehendakari Agustín Markaidek ireki dute, eta Osasuneko kontseilari Marta Verak emango dio amaiera gaur arratsaldean.

Programak Osasun Ministerioko Osasuna Sustatzeko Arloko buru Begoña Merinok emandako hitzaldia jasotzen du. Hitzaldi horretan administrazio publikoek elikadura osasungarriaren eta jarduera fisikoaren sustapenean zer funtzio duten aipatzen da, bai eta mahai-inguru bat ere Espainiako nerabezaro aurreko nutrizio-egoeraren inguruan eta elikadura-ohituren nahiz jarduera fisikoaren inguruan, bost adituren parte-hartzearekin.

Jardunaldia osatuko da, Gobernu britainiarraren erakunde publikoa den School Food Trust-en ikertzaile eta zuzendari Jo Nicholas-ek emandako hitzaldiarekin, eta Eroskiren Gizarte Erantzukizuneko zuzendari Alejandro Martínezek haur-obesitatea prebenitzeko garaian taldeak zer konpromiso dituen azaltzen duen hitzaldiarekin.

Gogora ekarri behar da, 2009an Madrilen ospatu zen Osasuna eta Nutrizioa lehen topaketa nutrizioko etiketatzeari buruzkoa izan zela. Bigarrena 2011n egin zen Madrilen ere, eta orduko gai nagusia trans koipeak izan ziren, partzialki hidrogenatutako koipeetatik datozenak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa