(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Merkataritza Behatokiak saltokien irekiera hamar egunetan finkatzea erabaki du igande eta jaiegunetan ostirala, 2012.eko azaroak 16


Hala jasotzen da Nafarroako Gobernuak egindako Foru Legearen aurreproiektuan, merkatariekin adostutakoa


La Morea merkataritza-gunearen irudia.

Txikizkako Merkataritza Aholkatzen duen Nafarroako Behatokiak gaur eguerdian erabaki du merkataritza arautzen duen legea aldatzeko Foru Legearen aurreproiektuaren aldeko txostena egitea igande eta jaiegunetako ordutegi- eta irekiera-arloari dagokionez. Nafarroako araudia uztailaren 13an Gobernuak onartutako Errege Dekretu Legegileari egokitzeko beharraz hartutako akordioak ondorengoa finkatzen du: Foru Komunitateko merkataritza-ordutegia astean 72 ordutik 90 ordura pasa dadin (lanegunetan) eta urtean 8 egunetik 10era pasa dadin igande eta jaiegunetan. Aipagarria da 10 egun direla oinarrizko araudiak baimendu eta ezarritako gutxienekoa. Akordioa hartu da Behatokiko 16 ordezkariren aldeko botoarekin eta sindikatuetako hiru ordezkariak aurka agertuz.

Behatokiaren saioaren buru bigarren lehendakariorde eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilari  Juan Luis Sánchez de Muniáin izan da.

Nafarroako Gobernuak 2013rako igandetan eta eta jaiegunetan irekitzeko aurkeztutako egutegiaren aldeko txostena egin da ere, Nafarroako Enpresarioen Konfederazioko Merkataritza Batzordeak egindako proposamenaren arabera, enpresa-sektore handiena ordezkatzen duena. Aurreikusitako egunak dira: urtarrilak 7 eta 13, martxoak 28, irailak 1, urriak 12, azaroak 1, abenduak 3, 6 eta 22rekin batera. Iruñearen kasuan, bertako jaieguna azaroaren 29a izango da.

Behatokiak ebatzi du ere Gobernuari eskaera egitea Legea nahiz egutegia ahal bezain bizkor izapidetu dezan, ikusita operadore ezberdinek egutegiak onartzeko zer premia duten.

 

Legearen aldaketa 

Aipatu denez, Merkataritza arautzen duen Legearen aldaketak jatorria du aurrekontuaren egonkortasuna eta lehiakortasunaren sustapena bermatzeko hartutako neurrien Errege Dekretu Legegile nazionalean. Errege Dekretu Legegile horrek, uztailaren 13an onartua, merkataritzako zenbait liberalizazio-neurri jaso zuen arloa arautzen duen Estatuko araudiaren aldaketaren bidez.

Zehazki, Errege Dekretuak astean 90 ordu sartzea ezarri zuen eta igande nahiz jaiegunetan gutxienez 16 orduz irekitzea, eta Autonomia Erkidegoek kopuru horiek handitu edo txikitu ahalko dute, baina ezingo da inoiz 10 ordutik behera mugatu.

Oinarrizko araua izateagatik, Nafarroak uztailaren 12ko 17/2001 Foru Legea egokitu behar du, Nafarroako merkataritza arautzen duen foru-araudia. 

Behatokiak jakinarazitako testuaren arabera, merkataritzako establezimenduek irekitzeko eta ixteko ordutegia lanegunetan, gehienez ere hamabost orduko merkataritza-jarduera batekin, merkatari bakoitzak askatasun osoz finkatuko du, lan-erregimenean langileei aitortutako eskubideei kalterik egin gabe. Saltokiek beren jarduera egingo ahalko duten ordutegi orokorra asteko lanegun guztietan zehar ezingo da 90 ordu baino gehiagokoa izan.

Igande eta jaiegunei dagokienez, gaineratzen da balioduntzat jotzen den kopurua 10ekoa izango dela eta gehienez ere hamabost orduko jardunaldia izango dutela, merkatari bakoitzak askatasun osoz finkatuko duena, lan-erregimenean langileei aitortutako eskubideei kalterik egin gabe. Urtero Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak hurrengo urtea zuzenduko duen egutegia ezarriko du, Nafarroako Merkataritza Kontseiluaren entzunaldiaren ondoren.

Merkataritza Batzordearen proposamena 

Nafarroako Gobernuak aurrez CENen Merkataritza Batzordearen ahobatezko akordioa jaso zuen aurrez, eta bertan gehiengo osoz ordezkatuta dago merkataritzaren enpresa-sektorea.

Batzordekide diren operadore bakoitzaren enpresa-interes legitimoak aintzat hartu ondoren, bai eta lan-legerian dauden errealitate ezberdinak ere, eta alderdi guztiek duten interes partekatuak aintzat hartu ondoren, hau da, familia-bizitza eta lanekoa bateragarria egitea sektorean lan egiten duten pertsonen kasuan, erakunde sinatzaileek honako hau adostu dute: hurrengo hiru urteetan zenbait irizpide aplikatzea irekierako 10 egunak erabakitzeko igande eta jaiegunetan

Haietako lehena, hilabeteko igande edo jaiegun batean irekitzea da, urtarrilean eta abenduan salbu; azken bi hilabete horietan, bitan. Bigarren irizpidea urtean gehienez ere hiru igandetan irekitzea da, nahiz eta era ez ohikoan, baldin eta Mahaiko kide guztien arteko adostasuna badago, egun-kopuru hori laura igo ahal izango den. Hirugarren irizpidea da, bi igandetan jarraian ezin ireki ahal izatea. Laugarren irizpidea da dagokion tokiko jaian irekitzea, edo ordezko egunean (hilabete berean bi egun irekita egokitzeko aukerarekin). Azkenik, finkatzen da, era ez ohikoan, baldin eta Mahaiko kide guztien arteko adostasuna badago, proposamena hirura handitu ahal izatea abenduan irekitzeko.

Akordio berean, Gobernuari 2013rako egutegia proposatzea erabaki dute, jada adierazitakoarekin bat datorrena.

Azkenik, CENen akordioak eskatzen du Txikizkako Merkataritza Aholkatzen duen Behatokiaren osaketa aldatzea, hau da, Administrazioko organoen ordezkaritzaren presentzia murriztea, aldi berean enpresa-ordezkaritza handituz; hala, erakunde horrek barnean hartu behar dituen interesen artean oreka lortuko da.

Gaur goizeko saioan, Behatokiak aurrez aipatutako 2013rako egutegiaren aldeko txostena egin da, Gobernuak onartuko duena Merkataritza arautzen duen Legearen aldaketa indarrean sartzen denean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa