(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2012ko Nafarroaren Egunaren ospakizunak aurkeztu ditu ostirala, 2012.eko azaroak 9


2012rako 174.261 euroko aurrekontu murriztua aurreikusi da, 2011koa baino % 11,91 gutxiago, 197.829 eurokoa izan zena; eta 2010ekoa baino % 50 gutxiago


Transcripción textual del video

Abenduaren 3an, Xabierko San Frantziskoren jaia ospatzen den 2012ko Nafarroako Egunaren ospakizunen programa aurkeztu da. Egun horretan Foru Komunitateko Lehendakari Yolanda Barcinak Nafarroako Urrezko Domina emango dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Iazko edizioan bezala, Gobernuak herstura eta zorroztasuneko printzipioak gorde ditu programa egiteko orduan, eta jende guztiarentzako ekintzak sartzeaz gain, Nafarroa guztirako egin da. 2012rako 174.261 euroko aurrekontu murriztua aurreikusi da, 2011koa baino % 11,91 gutxiago, 197.829 eurokoa izan zena; eta 2010ekoa baino % 50 gutxiago.

Berrikuntza nagusia Tuterako Gaztambide antzokian Ganbera Abesbatzak eskainiko duen emanaldia izango da, "Musika Nafarroaren historiaren lau une nagusitan" izenburupean.


Nafarroaren Egunaren kartela.

Gazte Jaialdiaren kartela. ( irudia handitu )

Erakunde Harremanetako zuzendari nagusi Fátima Baigorrik eta Gazteriako zuzendariorde nagusi Angel Ansak abenduaren 3an, Xabierko San Frantziskoren jaia ospatzen den 2012ko Nafarroako Egunaren ospakizunen programa aurkeztu dute gaur goizean. Egun horretan Foru Komunitateko Lehendakari Yolanda Barcinak Nafarroako Urrezko Domina emango dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari.

Iazko edizioan bezala, Gobernuak herstura eta zorroztasuneko printzipioak gorde ditu programa egiteko orduan, eta jende guztiarentzako ekintzak sartzeaz gain, Nafarroa guztirako egin da. 2012rako 174.261 euroko aurrekontu murriztua aurreikusi da, 2011koa baino % 11,91 gutxiago, 197.829 eurokoa izan zena; eta 2010ekoa baino % 50 gutxiago.

Berrikuntza nagusia Tuterako Gaztambide antzokian Ganbera Abesbatzak eskainiko duen emanaldia izango da, "Musika Nafarroaren historiaren lau une nagusitan" izenburupean.

Jardunaldi nagusia abenduaren 3a izango bada ere, ekintzak azaroaren 24an hasiko dira "Nafarroako jauregiak ateak zabaltzen ditu" doako bisita gisatuen beste edizio batekin, eta abenduaren 2ra arte luzatuko da.

Larunbatean, abenduak 1, Gazte Jaialdia egingo da eta igandean, hilak 2, 12:00etan, Tuterako Gaztambide antzokian "Musika Nafarroaren historiaren lau une nagusitan" izenburua duen emanaldia eskainiko du Nafarroako Ganbera Abesbatzak.

Nafarroako Egunaren programa zenbait ekintza instituzionalek osatuko dute: Gazteriaren Sariak (azaroak 28) eta Kirol Merezimenduaren Zilarrezko Dominak (azaroak 30).

Nafarroako Egunaren ospakizunen barnean, Tutera Hiriaren V. Jota Lehiaketako Nafarroako Foru Komunitatearen Saria ematea ere aurreikusita dago (azaroak 25), bai eta trafikoko haurrentzako parke bat jartzea ere Los Arcosen azaroaren 28an, 15:00etatik aurrera. Gainera, Nafarroaren Eguna Madrilen ere ospatuko da; hala, azaroaren 10ean, Español antzokian, 20:00etan, Ganbera Abesbabtzak lehen aipatutako kontzertua errepikatuko du.

Abenduaren 3ko, astelehena, ekintzen programa 09:45ean hasiko da Xabierko Santutegian. Xabierko San Frantziskoren ohorez egindako elizkizunean parte hartuko dute agintariek. 12:00etan, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren klaustro isabeldarrean, Lehendakariak Foru Komunitateko agintariei harrera egingo die eta Nafafarroako Urrezko Domina emango dio NUPari.

12:30ean, Burlatako kultur etxean Nazioen Jaialdia ospatuko da, eta Nafarroan dauden beste herrialde batzuetako herritarren elkarteetako zazpi talde artistikoen emanaldiak ikusi ahalko dira. 13:00ean, aldi berean kontzertuak eskainiko dira 72 udalerritan, abesbatzen eta musika-banden eskutik, eta programen aurretik Nafarroako Ereserkia interpretatuko dute.

Doako bisita gidatuak Nafarroako jauregira  

Beste batzuetan bezala, Nafarroako Eguneko ospakizunak azaroaren 24an hasiko dira, "Nafarroako jauregiak ateak zabaltzen ditu" doako bisita gisatuen beste edizio batekin, eta abenduaren 2ra arte luzatuko da. 2.000 plaza eskaintzen dira hilaren 24tik abenduaren 2ra. Larunbat, igande eta jaiegunetan ibilbideak goiz eta arratsaldez egingo dira, 11:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 18:00etar, eta lanegunetan, arratsaldez, 17:00etatik 18:30era.

Interesa dutenek hitzordua erreserbatu beharko dute gaur ostiraletik, hilak 9, 012-Infolocal telefonoaren bidez (deia 0,34 euro) edo  948 217012 telefonoan. Bi zenbakietara deitzeko ordutegia astelehenetik ostiralera 08:00etatik 19:00ak arte da eta larunbatetan 09:30etik 13:30era.

Tuterako ekintzak 

Ospakizunek programa bat aukeratuta dute Tuterako Gaztambide antzokian. Hala, abenduaren 2an, igandea, 12:00etan, "Musika Nafarroaren historiaren lau une nagusitan (1212, 1512, 1812, 2012)" kontzertua egingo da. Nafarroako Ganbera Abesbatzaren programa horrek Foru Komunitatearen historiako data erabakigarriei lotutako errepertorioa du, eta une batean edo bestean Nafarroako Ganbera Abesbatzako talde guztiek interpretatzen dute: "Michael Navarrus kapera errenazentista", Formazio Klasikoa eta Jazzy Leap (ahozko jazz-aren atala).

Ikuskizuna lau zatitan antolatzen da: I. zatian (Tolosako Nabak, 1212), programak Teobaldo I.aren Gurutzadako Abestiak (1201-1253) jasotzen ditu, Antso Indartsuaren iloba, Tolosako Nabetan nabarmendu zen Nafarroako erregea. Kontserbatutako gurutzaden hiru abestiak eskaintzen dira eta beren maitasun-obren eta erlijio-obren lagin batzuk. 

II. zatiak (Nafarroako konkista gaztelarra 1512) Aragoiko eta Gaztelako Erreinuaren obrak jasotzen ditu   eta baita Nafarroako lehen konpositore ezagunarenak ere, Burgosen eta Frantzian kaperako maisua izan zena soldadu gaztelarrek erreinu zaharra konkistatu zuten unean, 1512an.

Hirugarren atal batek 1812ko Kadizko Gorteen ospakizuna, elizan nahiz kalean, inguratu zuen musika-giro frantses eta espainiarra gogora ekarriko du.

Amaitzeko, konpositore nafar ezaguna den Yolanda Campos Bergua-ren "Zauriak-Heridas" obraren estreinaldia interpretatuko da. Ganbera Abesbatzaren "Jazzy Leap"-ek, gainera, abesbatzaren jazz-ataleko zuzendari Andoni Arcilla-ren konponketa batzuk interpretatuko ditu.

Sarrerak 5 euro balioko du eta azaroaren 16tik aurrera salgai izango dira Castel Ruiz-ko bulegoetan, 09:30etik 13:30era, astelehenetik ostiralera, 948 825868 telefonoan eta www.castelruiz.es webgunean.

Halaber, ospakizun horren barnean, Tutera Hiriaren V. Jota Lehiaketako Nafarroako Foru Komunitatearen Saria ematea ere aurreikusita dago azaroaren 25ean. Castel Ruiz enpresako erakunde publikoak eta Tuterako jota-batzordeak Nafarroako Gobernuaren babesarekin antolatzen duten jaialdi hori benjamin, infantil, gazte, nagusi amateur eta nagusien mailan jokatzen da. Aurrez-kanporaketako fasea azaroaren 15 eta 16ean egingo da eta aukeratuek azaroaren 25ean Tuterako Gaztambide antzokian, 17:00etan egingo den finalean parte hartuko dute. Sarrerak 5 euroan izango dira. Aurretiaz eskura daitezke Udalaren BAZan, Lourdesko auzoko BAZan, Castel Ruiz-en, Halcon Viajes-en, Carrefour Bidaiak-en eta Fnac-en, besteak beste, edo honako webgune hauetan: www.castelruiz.es, www.teatrogaztambide.es eta www.ticketmaster.es

Bongo Botrako, Bebe, Rulo y la Contrabanda, Miss Caffeína eta Sonic Toys Gazte Jaialdian 

Bongo Botrako, Bebe, Rulo y la Contrabanda, Miss Caffeína eta Sonic Toys musika-taldeek Nafarroako Egunaren Gazte Jaialdian ariko dira aurten. Jaiegunaren bezperan jardungo dute, abenduak 2, 19:30ean. Iruñeko Anaitasuna pabiloian.

Ikuskizun horretara joateko 4.000 sarrerak 15 euroan jarriko dira salgai, 10 euroan gazte-txartela dutenentzat, astelehenetik, azaroak 12, aurrera. 

Aretoko ateak 19:30ean zabalduko dira eta emanaldiak 19:50ean hasiko dira Sonic Toys taldearen eskutik, 2012ko Artista Gazteen Topaketetako garailea. Jarraian, Miss Caffeína pop-talde madrildarra, Bebe Extremadurako bakarlaria eta Rulo y la Contrabanda igoko dira agertokira,  Jaialdia Bongo Botrako taldearen kontzertuarekin amaituko da.

Joan-etorriak errazteko, autobus-zerbitzu bat antolatu da, eta honako leku hauetatik irtengo da: Tutera, Azkoien, Tafalla eta Lizarratik. Erreserbak ondorengo webgunean egin daitezke: www.viajesdivertis.com.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
GAZTE JAIALDIA.doc
2012KO NAFARROAREN EGUNEKO EKINTZEN PROGRAMA.doc
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa