(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 200.000 euro aurreztuko ditu Hezkuntza Departamentuko egitura berrikusita asteazkena, 2012.eko urriak 10


Legealdi honetan Gobernuak Foru Administrazioa arintzeko hartzen duen seigarren ekimena da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartu du Hezkuntza Departamentuaren egitura berrikustea, funtzioen berrantolaketa bat egitea, eta haren helburua txikitzea eta funtzionamenduko kostuak aurreztea da, legealdi honetan xede horretarako hartutako beste ekimen batzuekin bat etorriz.

Hezkuntza Departamentuaren egoitza.

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartu du Hezkuntza Departamentuaren egitura berrikustea, funtzioen berrantolaketa bat egitea, eta haren helburua txikitzea eta funtzionamenduko kostuak aurreztea da, legealdi honetan xede horretarako hartutako beste ekimen batzuekin bat etorriz.

Aldaketek bere zi zuzendaritza nagusiei eragiten diete –Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari eta Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiari–, eta urtean 202.000 euro aurreztea ekarriko dute.

Gaur egun dauden zerbitzu-kopuruari, –Zuzendaritza Nagusiaren azpiko unitatea– eutsi egingo zaio (bederatzi), nahiz eta haietako seiren funtzioak aldatzen diren (Hezkuntza Antolaketa eta Berrikuntza; Hizkuntza eta Irakaskuntza Artistikoena; Unibertsitateak; Lanbide Heziketa; Hezkuntza Ikuskaritza; eta Aukera Berdintasuna, Hezkuntza Partaidetza eta Irakasleentzako Arreta).

Berrantolaketaren ondorioz, bost atal desagertzen dira (zerbitzua baino maila txikiagoko unitatea) honako arrazoi hauengatik: funtzioak beste unitate batzuetan banatzen direlako (Hobekuntza Planen eta Berrikuntza Programen atala); atal berri baten barnean sartzen direlako, beste atal batzuetako eskumenekin (Azterketa eta Proiektuen atala IKTei gehitzen zaizkie); atalak antzeko eskumenak dituzten esparruekin bat-egiten dutelako (bi atal Unibertsitateekin lotuta eta beste bi Aniztasunari ematen zaion Arretarekin); edo maila gutxiagoko unitateak negoziatuetara murriztuko direlako, Nafarroako Kualifikazioen Institutuaren kasua, esaterako.

Horrenbestez, bi zuzendaritza nagusien atal-kopurua 38tik 33ra jaitsiko da. Gainera, berrantolaketa horren eremuan, guztira bost negoziatu sortuko dira (aipatutakoaz gain, Lanbide Heziketako bat, Prestakuntzari buruzko hiru eta Idazkaritza Nagusi Teknikoko Informazio Sistemak Modernizatzeko Laguntzarako beste bat).

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiak hiru zerbitzu zituen orain arte (Giza Baliabideak, Ekonomikoak, Hezkuntza Azpiegiturak). Gaur onartutako foru-dekretuarekin, Partaidetza, Irakasleentzako Arreta eta IKTen laugarren zerbitzu bat jasotzen da, eta lehen Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiari atxikitako funtzioak jasotzen ditu. Bost zerbitzu izango ditu, egun baino bat gutxiago: Aukeren Antolaketa eta Berdintasuna; Hizkuntza eta Irakaskuntza Artistikoak; Unibertsitateak, Kalitatea eta Prestakuntza; Lanbide Heziketa eta Hezkuntza Ikuskaritza. Aipatu behar da 2011ko uztailean Departamentuko hiru zuzendaritza nagusitik bira murriztu zirela.

Unitate organikoen murrizketa

Hezkuntza Departamentuko egituraren berrikuste hori legealdi honen hasieran Nafarroako Foru Administrazioa arintzeko proiektuaren barnean dago.

2011ko foru-hauteskundeen ondoren, Foru Gobernu berriak uztailaren 18an goi-karguen eta konfiantzazko postuen % 23,7 kentzea erabaki zuen oinarrizko egituraren onespena zela eta (organigramak, zuzendaritza nagusiaren mailarekin), 900.000 bat euro aurreztuz. Hilabete bat geroago gutxi gorabehera, abuztuaren 24an egitura organikoa onartu zuenean (zuzendaritza nagusien zerbitzuak eta atalak garatzen ditu), buruzagitzen % 8,24 kentzeko erabakia hartu zuen, langileen gastua urtean 2 milioi euro baino gehiago murriztuz, guztira.

Era berean eta UPN-PSN ituna hautsi ondoren Nafarroako Gobernuaren birmoldaketa zela eta, iragan uztailaren 2an oinarrizko egitura berrikusi zen eta Foru Administrazioaren zuzendaritza nagusi bat eta hiru erakunde kentzea erabaki zen. Halaber, uztailaren 18an, Gobernuak Osasun Departamentuko egituraren % 5,75 kentzea erabaki zuen, 12 administrazio-unitate kenduz eta urtean 308.500 euro aurreztuz; eta uztailaren 25ean, egitura organikoa garatuz, Ekonomia, Lehendakaritza eta Gizarte Politiken departamentuetako berregituratzean zerbitzu-mailako lau administrazio-unitate kentzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa