Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Aurrez izena emanda doakoa den ekimen horrekin, HAINk Hizkuntzen Europako Eguna ospatzen du
Hizkuntzen Europako Eguna dela-eta antolatu diren mintegiak iragartzen dituen kartela.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuak ostegun honetarako, irailak 27, eta ostiral honetarako, irailak 28, prestakuntzako hiru mintegi antolatu ditu ingelesez, frantsesez eta euskaraz hizkuntzen eta haien ikasketaren inguruan.
Doako jardunaldiak dira, aurrez yleonher@navarra.es helbide elektronikoan izena eman ondoren, eta Herri Administrazioaren Institutu Nazionalaren egoitzan (HAIN) ospatuko dira, Iruñeko Navarreria kalea, 39 kalean.
Mintegi horiekin HAINk asteazken honetan den Hizkuntzen Europako Eguna ospatzen du, eta mintegi horiek hizkuntzen esparruan interesa duten pertsona guztientzat da; bertako edukiak honako gai hauei buruzkoak izango dira: hizkuntzen eta teknologia berrien mundua, haien ikasketa, irakaskuntza, hizkuntz eta kultur aniztasuna, elebitasuna…
Era horretan, ostegun honetan, irailak 27, goizez "What’s is going on in the internet" ("Zer gertatzen ari da Interneten?") ingelesezko saioa emango du komunikazio-arduradun eta prestatzaile Ana Cortaire-k. Egun horretan bertan, arratsaldez, "Que se passe – t’ il sur internet?", mintegia eskainiko du frantsesez teknologia berrietan aditua den Francis Vaquero-k. Azkenik, ostiral honetan, irailak 28, "Internet, hizkuntzen garapen eta bizitasunaren jokalekua" izena duen euskarazko saioa emango du informazio eta komunikazioaren teknologietan aditua den Luistxo Fernandezek.Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen