(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak tokiko azpiegituretan 5,9 milioi euroko inbertsioak egitea onartu du asteartea, 2012.eko irailak 18


Foru Gobernuak 4,1 milioi euro emango ditu Tokiko Azpiegitura Planen bidez


Fachada del Palacio de Navarra.

Nafarroako Gobernuak zenbait udalerriren tokiko azpiegiturak hobetzeko inbertsioak onartu ditu 5,9 milioi euroan. Kopuru horretatik Foru Gobernuak 4,1 milioi euro emango du. Orain onartutako jarduerak 2009-201 aldirako Tokiko Inbertsio Planaren barnean daude, martxoaren 14ko 3/2012 Foru Legeak luzatutakoa.

Jarraian zehazten dira, alfabetikoki ordenatuta, udalerri eta mankomunitate onuradunak eta dagozkien obrak, onartutako zenbatekoa eta emandako diru-laguntza adieraziz:

Arrniz: euri-uren kolektoreak San Andres eta Lavadero kaleetan. Guztira 91.880 euroko inbertsioa onartu da, eta kopuru horretatik Nafarroako Gobernuak 64.316 jarriko ditu.

Arruazu: zeharbidearen egokitzapena eta hobekuntza. Onartutako inbertsioa 468.558 eurokoa da, eta diru-laguntza, 326.488 eurokoa.

Añezkar (Berriobeiti): hilerrira joateko bidea. 97.890,76 euroko inbertsioa onartu da, 68.523 euroko diru-laguntzarekin.

Azoz (Ezkabarte): zolaketari atxikia San Lorenzo kalearen zatian. Onartutako inbertsioa 32.019 eurokoa da, eta diru-laguntza 22.413 eurokoa.

Elkoatz (Urraulgoiti): berrikuntza, bilketa eta eroatea: Onartutako jarduera 148.460 eurokoa da, 113.232ko diru-laguntzarekin.

Irurita (Baztan): Irurita Soluzioa (2. fasea): bilketa berriak Iruritari eta egun soluzio horretan dauden udalerriei ur-hornidura handitzeko xedearekin, Lekarozi, esaterako, eta etorkizunean izango direnei, adibidez: Gartzain, Ziga, Zigako Zigaurre eta Arraioz-i. 365.194 euroko inbertsioa da, eta kopuru horretatik Nafarroako Gobernuak 278.538 euro jarriko ditu

.

Iturgoien (Gesalatz): herriko argiak (2. fasea). Onartutako proiektua 98.757 eurokoa eta Nafarroako Gobernuak 69.130 euro jarriko ditu.

Leitza: edateko ura tratatzeko lekua. 770.000 euroko inbertsioa onartu da eta 587.542 euroko diru-laguntza.

Loza (Berriobeiti): hilerriko bideko zolaketa, 36.720 euroko inbertsioarekin eta Foru Gobernuak 25.704 euro emanez.

Milagro: San Juan etorbidean eta inguruetan zolaketa eta hornidura-sareak berritzea, guztira 409.372 eta 245.299 euroko inbertsioekin hurrenez hurren, eta Foru Gobernuak 286.561 eta 145.516 euroko diru-laguntzak emanez.

Sesma: udalerriko zenbait kale zolatzea. 583.190 euroko inbertsioa onartu da, eta kopuru horretatik Nafarroako Gobernuak 444.687 euro jarriko du.

Tafalla: barneko urbanizazioa eta hilerriko horma berreraikitzea. 178.172 euroko inbertsioa da eta diru-laguntza, 116.994 eurokoa.

Ultzama: udaletxeko erakina barnetik berritzea. 372.854 euroko inbertsioa onartu da, eta kopuru horretatik Nafarroako Gobernuak 222.448 euro jarriko du.

Urrotz: goiko sarea konpontzea. Goi-eroatearen zati bat berritzea (iturria-tanga) 2.100 metroko zati batean, guztira 107.507 euroko inbertsioarekin eta, horretarako, Nafarroako Gobernuak 72.886 euro jarriko du.

Viana: udal-hilerriko itxiturak berriztatzeko obrak 139.995 eurotan, eta Gobernuak 72.860 euro jarriz.

Iruñerriko Mankomunitatea: horniduraren zati bat berritzea Iruñeko Irunlarrea kalean. 63.302 euroko inbertsioa onartu da, eta Foru Gobernuak 38.199 euroko diru-laguntza eman du.

Mairaga-Erdialdeko Mankomunitatea, Peralta: sareak berritzea Carnicería, Tienda, Méndez Núñez, Alta, Poyo, Tejedores, Nueva eta Pamplona kaleetan. 662.332 euroko inbertsioa onartu da, eta kopuru horretatik Nafarroako Gobernuak 394.081 euro jarriko du.

Montejurrako Mankomunitatea, Vianako hornidura eta Erribera 2. fasea. Jasotzen du, Mankomunitateko goi-hornidurako sarea berritzeko obren 2. fasea Erribera aldera, eta goi-sare horretako Viana, Azagra eta San Andres barnean hartzea. 1.094.266 euroko inbertsioa onartu da, eta 750.608ko diru-laguntza.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa