(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Nafarroako Unibertsitate Publikoko 2012-2013 ikasturtea inauguratu du ostirala, 2012.eko irailak 7


Bere agerraldian hezkuntza "hedapen eta garapen ekonomiko eta soziala finkatzeko eta oinarritzeko muina" izango dela aipatu du


Barcinaren agerraldia

Barcina Lehendakariaren agerraldia NUPko ekitaldian. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak gaur aipatu duenez, hezkuntza da "inbertsiorik onena Nafarroaren etorkizuna diseinatzeko orduan"; izan ere, "hedapen eta garapen ekonomiko eta soziala finkatzeko eta oinarritzeko muina" da. "Eta konfiantza hori islatzen da –adierazi du–, Nafarroako gizarteak ikasle bakoitzak prestatzeko behar duen gastuaren % 85i eustean eta erantzutean".

Yolanda Barcinak adierazpen horiek egin ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) 2012-2013 ikasturtearen irekiera ofizialaren ekitaldian. Bertan izan dira, unibertsitateko errektore Julio Lafuente, eta Hezkuntza nahiz Osasuneko kontseilari José Iribas eta Marta Vera, hurrenez hurren, beste agintari politiko, sozial, ekonomiko eta akademikoen artean.

Bestalde, Lehendakariak egungo egoera ekonomikoa " ez dela erraza" aipatu du, "eta gizarte osoak era solidario batean aurre egin behar diola; egoera horretatik irten gaitezke eta irten behar dugu gure oraina bideratuko duten arrazoizko neurriak aplikatuz, eta gure etorkizunaren diseinuari eragin gabe".


Ekitaldira bertaratutakoak

NUPen ekitaldira bertaratutakoak. ( irudia handitu )

NUPeko ikasturtearen irekiera

El Sarioko eraikineko Fernando Remacha ikasgelan egin den irekiera-ekitaldia segizio akademikoaren desfilearekin eman zaio hasiera, aurretik Miguel Pagola banderaduna zuela. Ondoren, iragan urteko oroitidazkia irakurri du unibertsitateko idazkari nagusi Javier Etxeberriak.

Inaugurazioko irakurketa Zuzenbidearen Historiako katedratiko emeritu Gregorio Monreal-ek eman du, eta "Las Cortes y la Constitución de Cadiz" ("Gorteak eta Kadizko Konstituzioa") izan du hizpide, haren bigarren urteurrena ospatzen dela eta. Ekitaldia Julio Lafuente errektorearen eta Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinaren agerraldiekin amaitu da; Lehendakariak 2012-2013 ikasturtea ofizialki inauguratu du.

Ekitaldian musika entzuteko aukera ere izan da Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko oboe-taldearen eskutik, Juan Mari Ruizen zuzendaritzapean. Arturo Goldarazenak zuzendutako Unibertsitateko Abesbatzak ere abestu du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa