(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak hurrengo hiru urteetako aparteko ordainsariak urtarrilaren eta uztailaren 3ra aurreratzea proposatu du
asteazkena, 2012.eko irailak 5


Gobernu Zentralak dekretatutako 2012ko abenduko aparteko ordainsaria kentzearen ondorioak txikiagotzen duen Foru Legearen Aurreproiektu bati oniritzia eman dio


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak langileria-arloko Foru Legearen Aurreproiektu bati oniritzia eman dio gaurko bilkuran eta, hari esker, Nafarroako funtzionarioek eta langile publikoek aparteko ordainsaria jaso ahal izango dute aurtengo Eguberrietan. Proposamena datozen hiru ekitaldietako (2013tik 2015era) aparteko ordainsariak aurreratzean datza, ekainean eta abenduan kobratu beharrean urtarrilaren eta uztailaren 3an kobratuko zirenak. Hala, praktikan gutxitu egin nahi da Estatuak Errege Lege Dekretuz Espainiako administrazio publiko guztientzat onartutako abenduko aparteko ordainsaria kentzeak dakartzan ondorioak.

Nafarroako jauregiaren fatxada, Foruen Monumentuaren atzean.

Nafarroako jauregiaren fatxada, Foruen Monumentuaren atzean.

Nafarroako Gobernuak langileria-arloko Foru Legearen Aurreproiektu bati oniritzia eman dio gaurko bilkuran eta, hari esker, Nafarroako funtzionarioek eta langile publikoek aparteko ordainsaria jaso ahal izango dute aurtengo Eguberrietan. Proposamena datozen hiru ekitaldietako (2013tik 2015era) aparteko ordainsariak aurreratzean datza, ekainean eta abenduan kobratu beharrean urtarrilaren eta uztailaren 3an kobratuko direnak. Hala, praktikan gutxitu egin nahi da Estatuak Errege Lege Dekretuz Espainiako administrazio publiko guztientzat onartutako abenduko aparteko ordainsaria kentzeak dakartzan ondorioak.

Legearen Aurreproiektua gaur goizean aurkeztu dute prentsaurrekoan Nafarroako Gobernuko kontseilari-eledun Juan Luis Sánchez de Muniáin-ek eta Lehendakaritzako, Justizia eta Barneko Javier Morrás Iturmendi-k. Funtzio Publikoko Mahai Orokorrean eta Toki Erregimeneko Batzordean datorren astean aztertuko den arau hori Nafarroako Parlamentura igorriko da irailean onar dezaten.

Arau propio horrekin Nafarroako Gobernuak bilatzen duen helburua da, estatuko arauaren betearazpena (Foru Gobernuaren zerbitzu juridikoek emandako irizpenagatik nahitaezkoa dena), marko propio baten diseinuarekin osagarri egitea Nafarroako autogobernuaren esparruan, aparteko ordainsaria kentzearen benetako inpaktua txikiagotzea ahalbidetuko duena.

Nafarroako Gobernuak aintzat hartzen du proposamen hori "errealista dela eta, hortaz, egin daitekeela, eta haren ondorioa izango da sektore publikoko Nafarroako langileek Gobernu Zentralak agindutako abenduko aparteko ordainsaria kentzearen ondoriorik ez izatea".

Aparteko ordainsarien egutegi berria

Aurreproiektuak jasotzen duenez, Nafarroako Gobernuaren proposamena aparteko ordainsariak ordaintzeko ohiko datak aldatzean datza; ekainaren 28an eta abenduaren 22an kobratzen ziren udako eta Eguberrietako bi aparteko ordainsariak urtarrilaren eta uztailaren 3an ordainduko lirateke.

Praktikan, kobratzeko egutegi berri horrekin, Nafarroako langile publikoek 5 edo 12 eguneko aldaketa bat izango dute bakarrik aparteko ordainsaria kobratzeko orduan eta, aldiz, ziurtatzen dute, Estatuak kendutako 2012ko abenduko aparteko ordainsaria jaso ez arren, egun batzuk geroago aparteko ordainsari bat kobratuko dutela, urtarrilaren 3an, zehazki.

Era horretan, Nafarroako Gobernutik legearen betearazpena bermatzea bilatzen da, baina baita funtzionario nahiz enplegatu publikoek diru-sarreren benetako murrizketa bat ez izatea eta, hala, Espainiako Gobernuak dekretatutako 2012ko aparteko ordainsaria nahitaez kentzearen ondorioak arintzea.

Proposamenak Nafarroako Gobernuaren eskumen-esparru guztiari eragiten dio: Administrazioko 25.000 funtzionarioei eta langileei, eta sektore publikoko enpresetako enplegatuei.

Legez abenduko aparteko ordainsaria kentzera ere behartuta dauden Nafarroako udalek, halaber, diseinatutako araudi-aldaketa horri heldu ahal izango diote, beti beraien erabakitzeko eremuan eta eta haien finantza-egoerak uzten badie.

Nafarroari atxikitako Justiziako langileen kasuan (haiei buruz Foru Gobernuak es du eskumenik ordainketa-sistema aldatzeko), borondatez berriz itzulgarriak diren aurrerakin-sistema bat erabakiko da, haien egoera Nafarroako gainerako funtzionarioen pare jartzen ahalegintzeko.

Aldaketa hori egin daiteke Nafarroak funtzionario publikoen erregimenaren arloan duen eskumenagatik, bera bakarrik dena; hark jasotzen du Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa (NFEBHLO). Hasiera batean, egutegi berriari 2013, 2014 eta 2015 urteetan zehar eutsiko zaiola aurreikusten da, Estatuak adierazi duenaren arabera, Espainiako Gobernuari 2012an kendutako zenbatekoagatik aukera ahalbidetuko dioten baldintza ekonomikoak izan daitezkeenean.

Proposamen "errealista eta egin daitekeena"

Lehendakaritzako kontseilariak Nafarroako Gobernuaren proposamena "errealista eta egin daitekeen proposamentzat" jo du. Morrás kontseilariak adierazi duenez, "Nafarroako Gobernuak diseinatutako proposamen horrekin, inolako lege-iruzurrean erori gabe Nazioaren Gobernuko Errege Dekretua betetzeko helburu bikoitza lortzen da, eta praktikan aparteko ordainsaria kentzeak Nafarroan izan ditzakeen ondorioak murriztea, 25.000 enplegatu publikoen familia-ekonomiarako nahiz eskualde guztiko ekonomiarako, 50 milioi euro inguruko kontsumoan eragin garrantzitsua izango zuena".

Gobernuaren arabera, formula horrek "enplegatu publikoei Nafarroako Parlamentuan beste zenbait taldek gaiaren inguruan aurkeztutako beste proposamen batzuek baino berme juridiko handiagoa eskaintzen die". Nafarroako Gobernuko zerbitzu juridikoen txostenen arabera, abenduko aparteko ordainsaria kentzea Nafarroan ere nahitaez betearazi behar den neurria da. Halaber, Auzitegi Konstituzionalaren doktrinak jasotzen duenez, Estatuak erabakitako sektore publikoko langileen ordainsarien izoztea edo mugatzea Nafarroan aplika daitezke, jarduera ekonomiko orokorraren ordenamenduko neurritzat jotzeagatik, eta Konstituzioaren babesa dutenak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Ordainketa-alorreko Foru Legearen Aurreproiektuaren aurkezpena
Foru Legearen Aurreproiektuaren gakoak
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa