(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak familia ugarien titulu berri bat emango du ostirala, 2012.eko abuztuak 31


Berritzeak lau urtean behin egiten direnez, aldi horretan zehar bi ereduak batera izango dira


Familia ugariaren titulu berriaren irudia.

Nafarroako Gobernua irailaren 3an, astelehena, familia ugarien titulu berria ematen hasiko da; haren abantailen artean erabilera errazagoa dago, eguneroko erabilerako beste txartel batzuekin homologatutako formatua du, eta titulu berria eskatzeko nahiz hura berritzeko kudeaketa errazagoa du, postaz edo telematikoki egin ahal izango dena. Emango duen administrazioarentzat ere haren kudeaketa egitea errazagoa eta azkarragoa izango da.

Titulu berri hori gaur goizean aurkeztu dute prentsaurrekoan Familia eta Berdintasunerako Nafarroako Institutuko zuzendari Teresa Nagore-k eta Familia eta Nerabeentzako Arretako zuzendariorde Agustín Oyarra-k.

Hasiera batean, bi titulu emango dira familiako, baina lau ere eman ahal izango dira justifikatuta badago. Eta berritzeak lau urtean behin egiten direnez, aldi horretan bi ereduak batera izango dira.

Hartzaileak

Familia ugariak dira hiru seme-alaba edo gehiago dituzten, elkarrekin izandakoak edo ez, aurreko ahaide batek edo bik osatutakoa, 21 urte baino gutxiagokoak edo 25etik beherakoak, ikasten ari badira.

Familia ugariarekin erkatzen dira honako hauek osatutako familiek:

- Bi seme-alaba dituzten aurreko ahaide bat edo bi, baldin eta haietako bat lanerako ezgaitua bada.
- Aurreko bi ahaide, biak ezinduak direnean (% 33), edo, gutxienez haietako batek % 65eko edo gehiagoko ezintasun-maila duenean, edo lanerako ezgaituta daudenean (ezintasun absolutuaren erkidea), bi seme-alabekin, elkarrekin izandakoak edo ez.

- Bananduta edo dibortziatutako aita edo ama, hiru seme-alabarekin edo gehiagorekin, elkarrekin izandakoak edo ez, nahiz eta familia-unitate ezberdinetan egon, baldin eta haren mendekotasun ekonomikoaren pean badaude.
- Tutorearekin, hartzailearekin edo zaintzailearekin bizitzen ari diren eta tutoretzan, harreran edo zaintzan dauden aita eta amarik gabeko bi edo hiru anai-arreba, baina haien mende ez daudenak.
- Aita eta amarik gabeko hiru edo anai-arreba gehiago, 18 urte baino gehiagokoak, edo bi, haietako bat ezindua bada, elkarrekin bizi direnak eta haien arteko mendekotasuna ekonomikoa dutenak.
- Alarguna den aurreko ahaidea 21 urte baino gutxiagoko bi seme-alabarekin edo 25etik beherakoak ikasten ari badira.

Familia ugarien mailak

Bi familia ugari mota daude: orokorra eta berezia. Berezia bost edo seme-alaba gehiagorena da eta lau seme-alabarena, azken horretatik hiru gutxienez etengabeko erditze, adopzio edo harreratik badatoz edo adopzio aurre anitzetik. Lau seme-alaba dituzten familiak maila horretan sailkatuko dira haien urteko diru-sarrerak familiako kide-kopuruaren artean zatitu ondoren lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75 gainditzen ez badu.

Maila orokorrak gainerako familia-unitateak hartzen ditu barnean.

Familia ugarien tituluak eskaintzen dituen onurak

Tituluak estatu-izaera duten onura batzuk eskaintzen ditu:

- Gizarte Segurantza: hobariak zaintzaileengatik.
- Hobariak tarifa elektrikoetan.
- Hobariak hezkuntzan, tarifetan murrizketak izanik eta baita baremoen puntuazioan ere.
- Garraioak: hobariak hainbat garraio-motatan.
- Deskontuak auto berria matrikulatzeko zergetan..
- Hobariak ohiko etxebizitza izateko.
- Errentaren gaineko zergak.

Gainera, Foru Komunitateko Departamentuek familia horiei aplikatzen dizkieten hobariak honako hauek dira:

- Hezkuntza Departamentua: bekak eta laguntzak, lehentasunezko eskubideak eta hobari-sistemak.
- Gizarte Politiken Departamentua:
- kenkariak kirolgune eta aisialdi-zentroetako tasetan eta gazteentzako udako jardueren tasetan.
- Familientzako laguntzak laugarren eta hortik gorako seme-alabengatik.
- Ekonomia eta Ogasun Departamentua:
- Matrikulazio Zergaren zerga-oinarriaren % 50eko salbuespena.
- Ohiko etxebizitza erosteko edo birgaitzeko inbertitutako kopuruen % 30eko kenkaria (% 35 arte zenbait kasutan)
- Ondare Transmisioen Zerga ohiko etxebizitza erosteagatik, zerga-tipoa % 6tik % 5era murriztea.
- Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentua: hobariak museoetan, museoko bildumetan eta museoetan. – Beste zenbait zerbitzu: deskontuan familia-eskoletan eta gaitasun profesionalaren akreditazioan
- Sustapen eta Mugikortasun Departamentua
- Babestutako familien % 3 familia ugarientzat gordetzea.
- Diru-laguntzak etxebizitza erosteagatik, handiagoak familia ugarien kasuan..
- Tamainaren arrazoia dela eta, babestuko etxebizitza desegokiaren aldaketa-eskaerarako aukera.
- Iruñerriko Mankomunitatea: tarifa soziala hiri-garraioan.
- Iruñeko Udala: laguntzak eskolako jangelarako, Joaquín Maya musika-eskolako tasetan, deskontuak eta sartzeko erraztasunak Civivox-en.
- Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioa: enpresa-kuotaren % 45eko hobaria etxeko langileak kontratatzean.

Titulu berriak eskatu eta berritzeko prozedura

Familia ugarien titulu berriak lortzeko aurkeztu behar den dokumentazioa honako hau da: berariazko eskaera-formularioa, gurasoen NAN fotokopia, familia ugariaren fotokopia eta familiakide guztien egungo errolda-ziurtagiria. Berritzeetarako, berritzeko eskaera bat bete beharko da, familiakide guztien egungo errolda-ziurtagiria eta araudian ezarritako baldintzei eragiten dieten aldaketen frogagiria.

9.517 familia ugari Nafarroan

2012ko abuztuaren 28an, 9.517 familiak dute familia ugarien titulua. 48.695 pertsona dira titulu horren onuradunak.

(2007-2011 artean familia ugarien titulu-emateen bilakaeraren koadroa eransten da).



Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa