(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2012-2016 Osasun Mentaleko Plan Estrategikoak alor horretan ikuspegi integrala izateko estrategiak zehaztu ditu ostirala, 2012.eko abuztuak 31


Vera kontseilariak haur-gazteen arreta lehenetsiko duen dokumentua aurkeztu du


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 2012-2016 Osasun Mentaleko Plan Estrategikoa onetsi zuen iragan asteazkeneko ohiko bilkuran. Dokumentu horrek buru-nahasmenduak dituzten pertsonentzako laguntza-prozesua hobetzeko oinarriak finkatzen ditu eta, aldi berean, laguntzan oinarritutako arreta gainditzen ahalegintzeaz gain osasun mentalaren ikuspegi integralago batera aurrera egin nahi da, honako alderdi hauek indartuko dituena: osasun mentala sustatzea; buru-nahasmenduak eta haien ezintasuna prebenitzea eta kaltetutako pertsonen laguntza normalizatzea.

2012-2016 Osasun Mentaleko Plan Estrategikoaren azala

2012-2016 Osasun Mentaleko Plan Estrategikoaren azala.

Nafarroako Gobernuak 2012-2016 Osasun Mentaleko Plan Estrategikoa onetsi zuen iragan asteazkeneko ohiko bilkuran. Dokumentu horrek buru-nahasmenduak dituzten pertsonentzako laguntza-prozesua hobetzeko oinarriak finkatzen ditu eta, aldi berean, laguntzan oinarritutako arreta gainditzen ahalegintzeaz gain osasun mentalaren ikuspegi integralago batera aurrera egin nahi da, honako alderdi hauek indartuko dituena: osasun mentala sustatzea; buru-nahasmenduak eta haien ezintasuna prebenitzea eta kaltetutako pertsonen laguntza normalizatzea.

Osasun kontseilari Marta Vera-k, Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari-gerente Ángel Sanz Barea-k eta Osasun Mentaleko zuzendari Víctor Peralta-k plangintza horren xehetasunen berri eman dute prentsaurrekoan. Plangintza hori Nafarroako Osasun Mentaleko bigarren erreforma da, 1986an egin zenaren ondotik; azken horrekin laguntza-paradigma aldatu zen, ospitale psikiatrikoan oinarritutako arreta alde batera utzi eta komunitate-baliabideetan oinarritzeko (osasun mentaleko zentroak, eguneko ospitaleak edo ospitale orokorretako akutuen unitateak).

Plan Estrategikoak 2010eko Osasun Mentaleko Legea garatzen du, eta Nafarroako Parlamentura bidaliko da onar dezaten. Haren helburuak lau mailatan era hierarkiko batean egituratuta daude: 6 lerro estrategiko, 16 xede orokor, 77 xede zehatz eta 326 jarduera-lerro.

Laguntza-eremuan, Planaren helburua osasun mentaleko sarean (RSM) arreta jasotako pertsona-kopurua handitzea da laguntza-eskaeraren igoerari erantzuna emateko (sareak 2011n 19.800 gaixori arreta eman zien, 2005ean baino 1.700 bat gehiago eta 104.800 banako kontsulta eskaini zituen, 17.400 gehiago). Gainera, Osasun Departamentuaren arabera, tarte handia dago buru-nahasmenduen benetako prebalentziaren (biztanleriaren % 9) eta laguntza-prebalentziaren artean (Nafarroako biztanleriaren % 3), zenbait pertsonak duten kontzientziazio-ezagatik tratamendu-beharraren inguruan, gaixotasun mentalaren edo infradiagnostikoaren inguruan eragina duen estigma.

Osasun kontseilari Marta Vera-k Plana Nafarroako osasun-arretaren eredu berrian kokatu du eta azpimarratu duenez, "jarduera klinikoan dagoen nolabaiteko aldakortasunaren aurrean eta botiketan gehiegi oinarritutako tratamenduaren aurrean", "aurrera egiten ari da "ebidentzia zientifikoan oinarritutako eredu batera, kalitate integrala duena eta emaitzei bideratutako ebaluazio-sistema batekin".

Espezializazioa eta haur-gazteen arreta

Osasun mentalaren sustapenaz, buru-nahasmenduen prebentzioaz eta estigmaren desagerpenaz gain (1. helburua), planaren helburua buru-nahasmenduei emandako arreta hobetzea da (2. helburua).

Horretarako, RSMk arreta espezializatua indartuko du garrantzi handieneko hamar prozesu klinikoetan (sareko jardueraren % 90). Haietako bat haur-gazteena da. Sareak haurren arreta helduen arretatik bereiziko du, baita espazioen erabileran ere. Sarriguren-ek (Eguesko ibarra) erreferentziazko haur-gazteentzako Osasun Mentaleko Zentro bat (OMZ) izango du Nafarroako nahasmendu larrietarako eta Iruñea nahiz Tafallako aldeko haur-gazteen nahasmendu guztietarako (osasun mental orokorren zentroetan helduak bakarrik tratatuko dituzte).

Haur-gazteen arretaren eta biztanleria-talde horretako laguntza-baliabideen errefortzuaren arteko bereizketak garrantzi berezia du Planean; izan ere, adin horretan hartzen dute garrantzi handiena osasun mentalaren sustapenak, buru-nahasmenduen prebentzioak, diagnostiko goiztiarrak eta ezintasunaren prebentzioak. Adin-segmentuen arabera, haur-gazteen biztanleei emandako arreta da gehien gora egin duena osasun mentaleko zentroetan: 2000. urtean % 7a zen, eta 2011n arreta jasotako gaixoen % 13,5a.

Laguntza ere espezializatuko da, profesional nahiz zerbitzuen mailan, ondorengo laguntza-prozesuetan: buru-nahasmendu larria, arrunta, pertsonalitate larriarena, elikadurarekiko jokabidearen nahasmendua, errehabilitazioa nahasmendu larrian, psikogeriatria, adikziozko nahasmenduak eta patologia duala, espetxeko osasun mentala eta auzitegikoa eta erikortasuna duen patologia konplexuak. Horrekin batera, profesional espezializatu gehiago izango da (50 psikiatra, psikologo kliniko eta erizain espezializatu kontratatuko dira) eta zerbitzu nahiz azpiegitura berriak sortuko dira. Egun, osasun mentalaren sareak 607 enplegatu ditu.

Gainera, Planak kalitatezko eta eraginkortasunezko estrategia berriak zehazten ditu, erakundeen arteko eta erakunde barneko koordinaziokoa –adibidez, osasunaren Lehen Mailako Arretarekin elkarlan handiagoa nahasmendu arrunten tratamendurako (3. helburua) –, garapen profesionalekoa eta ikerketa sustatzekoa (4. eta 5. helburuak) eta antolaketa nahiz kudeaketa hobetzekoa (6. helburua). Hala, helburuen araberako kudeaketa sartzen da etengabeko hobekuntzarako tresna gisa, laguntza-ahalmenaren eta zerbitzuen ebazpenaren hobekuntza bultzatzen da, eta arreta eraginkorra, koordinatua eta integrala errazten duten zerbitzuen berrantolaketa sustatzen da. Halaber, profesionalen etengabeko prestakuntza sustatzen da eta Irakaskuntza Unitate Multiprofesional baten sorrera.

Planak dituen helburu gehienek, Osasun Mentaleko Zuzendaritzari egun emandakoaz gain (31 milioi euro inguru 2012rako), ez dute finantzaketa osagarririk behar, nahiz eta guztira 27,3 milioi gehiago beharko diren 2016ra arte, eta kopuru horretatik 22 azpiegiturak hobetzeko. Gainerakoa, funtsean, langile espezializatuan erabiliko da.

Azpiegitura berriak

Laguntza-ahalmena handitzen laguntzeko, profesionalen kopurua handitzeaz gain, baliabideak zabaldu eta berriz ordenatuko dira eta azpiegitura berriak sortu, arretan irisgarritasun-irizpideak izanik Foru Komunitaeko osasun-arlo guztietan.

Tutera aldean, Reina Sofía ospitalean akutuak ospitaleratzeko ohe-kopurua handituko da (egungo 4etatik 10era pasako da); zentro horrek Eguneko Ospitalea ere hartuko du (OMZan egun dagoena berriz zehaztuz gaixo larrienei era koordinatuan ospitalizazio-unitatearekin arreta emateko); eta OMZan haur-gazteentzako eremu zehatz bat prestatuko da.

Gainera, Lizarrako OMZa García Orcoyen ospitalera eramango da, funtzio berrian erantsiko dira (larrialdi psikiatrikoko kasuei arreta eta ospitalean sartutako gaixoak) eta helduen eta haurren guneak bereiziko dira.

Halaber, Planak OMZ berri bat eraikitzea aurreikusten du 2015-2016an, Iruñeko Txantrea auzoan; laguntza anbulatorioko eta eguneko ospitaleko programak hartuko dira bertan.

Azkenik, San Francisco Javier zentroak buru-nahasmendu larria duten gaixoentzako zerbitzuak eskainiko ditu. Hala, bi unitate eraikiko dira, bata egonaldi ertainekoa eta bestea luzekoa (urte eta erdikoa, gehienez ere), eta pixkanaka egungo bizitoki-jarduera kenduko da eta gaixoak Gizarte Politikako baliabideetan sartuko dira. Gainera, eguneko zentro psikogeriatrikoa eguneko zentro bihurtuko da buru-nahasmendu larria duten gaixoentzat.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
2012-2016 Osasun Mentaleko Plan Estrategikoaren prentsa-dossierra
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa