(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Esparza kontseilariak suteak kaltetutako zonaldearen birsorkuntza lortzeko aurreikusitako neurrien berri eman du Arasen osteguna, 2012.eko abuztuak 23


Suteak 966 hektareatako ingurua kaltetu zuen, eta hektarea horietatik 624 baso-lurrak dira eta 384 koniferoei dagozkie


Esparza kontseilaria Arasko sutea bisitatzen

Esparza kontseilaria, udalerrietako ordezkariekin. ( irudia handitu )

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparza gaur arratsaldean bildu da Arasko Udalean, udalerriko alkate Francisco Javier Murguiondo-rekin eta abuztuaren 22an piztutako suteak kaltetutako beste bi udalerrietako ordezkariekin, Bargotako alkate Gregorio García-rekin eta Vianako teniente-alkate Yolanda González-ekin.

Kontseilariak suteak sortutako kalteak zehaztu ditu, eta tokiko agintariei kaltetutako zonaldearen birsorkuntza lortzeko aurreikusitako neurrien berri eman die. Ondoren, Ingurumeneko zuzendari nagusi Andrés Eciolaza-ren laguntzarekin, suteak erretako eremuaren zati bat bisitatu sute.

Kontseilarik azaldu duenez, suteak guztira 966 bat hektareatako azalerako ingurua kaltetu zuen, nahiz eta lur guztia ez dagoen erreta edo kaltetuta; izan ere, sugarrak sakan batetik albokora pasatzen joan ziren kasu guztietan hondora iritsi gabe eta, gainera, suak zonalde batzuk inguratu zituen baina erretzera heldu gabe. 966 hektareatatik, 624k baso-lurrak dira: zehazki, 384 hektarea koniferoei dagozkie (112 pinudi helduei eta 272 pinudi gazteei), 9 hektarea hostotsuak dira eta 231 sasiak.

Suteak Aras, Bargota eta Vianako udalerrietako lurrak kaltetu ditu.

Egikaritu beharreko jarduerak

Kostuak optimizatu eta lanak arintzeko xedearekin, José Javier Esparzak adierazi du Basoak Kudeatzeko Atala, kaltetutako tokiko erakundeekin adostuta, suteak kaltetutako pinu-oinak aprobetxatzen interesa izan dezaketen baso-enpresekin harremanetan jarriko dela.

Pinudi helduan erretako oin guztiak moztuko dira eta, baten bat egongo balitz, haren adaburuaren % 50 baino gehiago bizirik dutenak errespetatuko dira; izan ere, hazi bihurtzeko iturri gerta daiteke eta birsorkuntza naturala lor dezake. Pinudi helduak mozteko jarduerak datozen hilabeteetan egingo direla aurreikusita dago izan daitekeen birsorkuntza naturala errazte aldera, sarritan gertatzen baita, helduak diren pinu-mota horri kaltetzen dioten baso-suteen ondoren, haren birsorkuntza naturala gertatzea.

Moztu ondoren, birsorkuntzaren bilakaeraren jarraipena egingo da. Udaberri bat edo bi pasa ondoren hura ez dela behar bestekoa ikusten denean soilik landatuko lirateke zuhaitz berriak


Esparza kontseilaria Arasko sutea bisitatzen

Ezkerretik eskuinera, Arasko alkatea, Vianako zinegotzi bat, kontseilaria, zuzendari nagusia, Vianako teniente-alkatea, Bargotako alkatea eta azken udalerri horretako zinegotzi bat. ( irudia handitu )

Pinudi gazteen masen kasuan, birsorkuntza naturala ez lortzea aurreikusten da; izan ere, zuhaiztia ez da oraindik behar duen heldutasunera iritsi hazi-ekoizpen on bat bermatzeko. Kasu horretan, egin beharreko jarduerak kaltetutako masa erabat mozten oinarrituko dira eta ondoren zuhaitz berriak landatzeko proiektu bat egikaritzen.

Kontseilariak zehaztu denez, kaltetutako azalerako zabalera kontuan hartuz, zonaldeak sektorizatzea aurreikusten da eta pixkanaka aurten eta hurrengo urteetan egurra ateratzeko lanak gauzatuko dira.

Era berean eta mozketa-jarduerak aurrera egin diren aldi berean, basoa lehengoratzeko proiektuak idatziko dira. Basoberritzerako zer espezie aukeratu, bai eta basoa lehengoratzeko proiektuaren barnean egindako beste edozein jarduera, kaltetutako tokiko erakundeekin adostuko da. Gauzatzeko unea kaltetutako pinudia moztu ondoren egingo da, lurraren erantzun naturalaren bilakaera ikusi ondoren.

Gainerako baso-espezieak, zuhaitzak, hostotsuak, zuhaixka-formakoak eta sasiak era naturalean 2013ko udaberrian kimatuko direla berriz aurreikusten da. Nolanahi ere -José Javier Esparzak zehaztu duenez-, egoeraren bilakaeraren jarraipena egingo da, eta jarduerak aurrez azaldutakoaren mende geratuko dira eta, beraz, ingurunearen erantzun naturalaren mende.

Zonaldean zuhaitz berriak sartuta daude, haiek guztiak lursail jabedunetan, nekazaritza-lurren basoberritzeari emandako laguntza-programatik sortutakoak. Espediente horiek 1997 eta 2009 urteen artean egikaritu ziren, eta une honetan beharrezkoa da, baso-suteak bertan eragindako kalte-maila zehatzagoa neurtuko duen azterketa bat egitea eta erantzun naturala izateko zer ahalmen duen jakitea.

Era berean, nabarmendu behar da Viana, Bargota eta Arasko udalerrietan baso-lurren erabilera-aldaketako espediente asko dagoela. Azken urteotan 25 izapidetu dira eta gehienek erabilera-aldaketarako baimena dute; nolanahi ere, baten bati ezezkoa eman zitzaion eta beste zenbaitetan baimena konpentsaziozko neurri-sorta bat egiteko baldintzarekin eman da; haien kasuan daude. zenbait kasutan, finkaren ezpondetan edo ertzetan landatze txikiak egitea.

Agerian geratu da baso-suteak zonalde horietako batzuk kaltetu dituela. Espediente bakoitzak behar duen azterketa alde batera utzita, Basoa Kudeatzeko Atalak egokitzat jotzen du Toki Erakundeei gogoraraztea ezin direla erabilera-aldaketak ukatu ziren erretako lurrak luberritu, eta ezta ildo horretan konpentsaziozko neurriak finkatu ziren zonaldeak ere. Era berean, gogora ekartzen da suteak kaltetutako zonaldeetan ezin dela bazka egin.

Azkenik, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilariak gogora ekarri du Santiago bideari ere eragin diola udalerri horietatik pasatzen den guneetan; beraz, azpiegitura horretan izandako kaltea zenbatekoa izan den baloratuko da laster.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa