Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Iruñeko Miravalles-Redin ikastetxean, Tuterako Benjamin de Tudela BHI Ikastetxean eta Sarrigurengo Santa Maria la Real Ikastetxean (Eguesibar) ikasten dute, hurrenez hurren.
Bi gazte.
Nafarroako Gobernuak 2011-2012 ikasturteko batxilergoko aparteko sariak eman dizkie Iruñeko Miravalles-Redin ikastetxeko Miriam Diez Cubillo ikasleari, Tuterako Benjamin de Tudela BHI Ikastetxeko Juan Carlos Gil Berrozp ikasleari eta Sarrigurengo Santa Maria la Real Ikastetxeko (Eguesibar) Guillermo San Vicente Frias ikasleari. Horrela jasotzen da Hezkuntza, Lanbide-Heziketa eta Unibertsitateko zuzendari nagusiak emandako ebazpenean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean gaur ostirala, abuztuak 10ean, argitaratu denean.
Ikasle horiek lortu dituzte espediente akademikorik onenak dituzten (8,75 puntu edo hortik gora) ikasle nafarren artean egindako berariazko probatan notarik onenak.
Sari gisa, Nafarroako Gobernuak diploma egiaztatzaile bat emango diete eta haien espediente akademikoan saria lortu dutela jasota geratuko da. Halaber, zentro publiko batean gauzaturiko goi-mailako ikasketetako lehen ikasturteko matrikulan salbuespenak egingo zaizkie eta aukera izango dute 2011-2012 ikasturteko batxilergoko sari nazionala lortzeko.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen