(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2013an eta 2014an udalen finantzaketa bermatuko duen lege-proiektua onartzen du asteazkena, 2012.eko abuztuak 1


Testuak, Nafarroako Parlamentura igorriko denak, 2012rako aurreikusitako zenbatekoari KPIren eguneratzea gehituko dio Toki Ogasunek Nafarroako Zergetan Parte-Hartzeko Funtserako


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran 2013ko eta 2014ko aurrekontu-ekitaldietarako zenbatekoak eta toki-ogasunek Nafarroako zergetan parte-hartzeko funtsa transferentzia arrunten bidez banatzeko formulak ezartzen dituen foru lege-proiektua onartu du.

Tafallako Udalaren fatxada

Tafallako Udalaren fatxada

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran 2013ko eta 2014ko aurrekontu-ekitaldietarako zenbatekoak eta toki-ogasunek Nafarroako zergetan parte-hartzeko funtsa transferentzia arrunten bidez banatzeko formulak ezartzen dituen foru lege-proiektua onartu du.

Proposatutako zenbatekoa 196.580.332 eurokoa da, 2012ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrean xede horretarako kontsignatutako zenbatekoa Foru Komunitatean apirilean erregistratutako urte arteko KPIaren arabera eguneratuta lortzen dena. Bestalde, 2014an, zenbateko hori berriro ere eguneratu egingo da datorren urteko ekainean Nafarroan erregistratuko den urte arteko KPIaren arabera.

Horrela, Nafarroako Gobernuak datozen bi urteetarako finantzaketa bermatzen die udalei.

Lege-proiektu horretan jasotzen den berrikuntza nagusia bi urteko iraupena ezartzen duela da eta ez lau urtekoa orain arte egiten zen moduan; eta hori bi arrazoi direla medio. Lehenengo arrazoia egun bizi dugun krisi ekonomikoa da, funts horren erregulazioaren iraupena murriztea gomendatzen duena egungo egoeraren bilakaera positiboak datozen ekitaldietarako zuzkidura hobetuko duen konfiantzarekin. Beste arrazoia, berriz, Nafarroako toki-mapa aldatuko duen araua berehalakotasunez egingo dela da, zeinak, bere errealitatearekin bat datozen finantzaketa-mekanismoez hornitzea ekarriko duen.

Berme-klausula bat ere aurreikusten du distortsio finantzariorik ez sortzeko eta toki-erakunde guztiek, gutxienez, aurreko urtean kobratutakoa kobratuko dutela ziurtatzeko. Esleitutako zenbatekoak ekitaldika ordainduko dira, lau alditan ordaindu ere, hiruhileko natural bakoitzaren lehenengo hamabostaldian.

Foru lege-proiektu hori orain Nafarroako Parlamentura igorriko da eztabaidatua eta, ondoren, botatua izan dadin.

Toki-ogasunen funtsa banatzeko sistema

Toki-ogasunen funtsa Nafarroako Gobernuak bere udaletako eta kontzejuetako gastu arruntak (langileak, bulegoak, hornidurak eta abar) finantzatzeko duen sistema da. Bestalde, bere inbertsioak (azpiegiturak, sareak berritzea eta saneatzea, kaleak zolatzea eta abar) Tokiko Inbertsioen Planaren bitartez batera finantzatzen dira, zeina, Nafarroako Parlamentuak luzatu egin duen beste Plan berri bat onartu arte.

Gastu arruntetarako funtsen banaketa-sistema hiru mailatan antolatzen da: Lehenengo Iruñeko udalerriari diru-kopuru bat ematen zaio; ondoren, gainerako udalerrietarako banaketa finkatzen da eta, bukatzeko, beren udalerriari ordaindutako zenbatekoan kontzejuen partaidetza finkatzen da.

Iruña hiriari bertan bizi den biztanle-kopuruak ematen dion berezitasunak bertako udalak, finantzaketari dagokionez eta gainerako udalerriekin alderatuta, tratamendu berezitua izan dezala ahalbidetzen du.

Bestalde, Nafarroako gainerako udalerrientzako banaketa-sistema beren gastu-beharren eta gaitasun fiskalaren arabera lortzen da. Horrela, diru gehiago jasoko du gastu-behar handiagoa eta/edo baliabide propioak lortzeko gaitasun txikiagoa duen udalak. Gastu-beharrak kalkulatzeko, sei aldagai konbinatzen dira: udalerri bakoitzeko biztanleria, lurzoru hiritar garbiaren hedadura, 65 urteko edo gehiagoko biztanle-kopurua, etorkinen biztanleria, guztira duen azalera eta biztanleriaren sakabanatze-indizea.

Kontzejuei dagokienez, udalerri konposatu bakoitzari esleitutako zenbatekoaren %30a beren artean banatuko da udalerriko biztanleria osoaren gain kontzeju bakoitzak duen zuzenbidezko biztanleriaren proportzioan.

Toki-ogasunen funtsean, Iruñeko Udalak "Hiriburutza-Gutunaren" kontzeptuan jasotako zuzkidura, 22.942.425 eurokoa, beren udal-kideei ordaintzeko udalei ematen zaizkien konpentsazioak, 5.315.239 euro, Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioari ordaintzen zaiona, 383.057 euro, ere jasotzen dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa