(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

contacto de esta sección

Prentsa Bulegoa
Karlos IIIa Etorb.- 2
31002 IRUÑA
Tfno: 848 426700
prensa@navarra.es 

Ordutegia: Komunikazio-zerbitzuak Pazko-astean (apirilaren 22tik 25era, biak barne) 8ak eta 15ak arteko arreta zerbitzua eskainiko du.

Segurtasun eta Larrialdietako gaietarako:
prensa.seguridad@navarra.es

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak tokiko erakundeei 2,9 milioi euro eman dizkie langabeak kontratatzeko osteguna, 2012.eko ekainak 14


Udalek eta mankomunitateek 655 pertsona kontratatuko dituzte, eta kopuru horretatik 126 gizarteratzeko eta laneratzeko laguntzen hartzaileak dira


Langileak.

Nafarroako Gobernuko Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, interes orokorreko obra edo zerbitzuetanlangabeak kontratatzeko tokiko erakundeentzako diru-laguntzen deialdia ebatzi du, 2.906.976,30 euro guztira.

Deialdi horren % 50a Europako Gizarte Funtsak (EGIF) kofinantzatzen du. Estatuak programa horri 7.460 euro ematen dizkio; aurreko urteetan, aldiz, deialdi horren aurrekontu ia guztia konferentzia sektorialetik etorritako diruarekin eta EGIFen finantzaketarekin finantzatzen zen.

Tokiko erakundeek deialdi honetarako 241 eskaera aurkeztu ditu, eta haietatik 236ri laguntza eman zaie. Gainerakoei uko egin zitzaien eskatutako gutxieneko puntuaziora ez heltzeagatik edo epez kanpo aurkezteagatik.

Aurkeztutako memorien arabera, tokiko erakundeek laguntza horiekin 655 pertsona kontratatuko dituzte, eta haietatik 126 gizarteratzeko errenten hartzaileak dira edo gizarteratzeko edo laneratzeko laguntzen hartzaileak eta 507 honako kolektibo hauetakoak dira: 50 urte baino gehiagokoak, 30 urte baino gutxiagokoak, ezintasuna duten pertsonak edo iraupen luzeko langabeak.

Pertsona hauen kontratazioa bateragarria da Nafarroako Gobernuaren aparteko neurriarekin, hau da, tokiko erakundeek kontratatzea gizarteratzeko errenten hartzaileak edo gizarteratzeko edo laneratzeko laguntzen hartzaileak, eta Gizarte Politikako Departamentuak eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak finantzatuta dagoena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Langabeak kontratatzeko laguntzak jaso dituzten tokiko erakundeak
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa