(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Asturiasko eta Vianako printze-printzesak Musikaren Hiria, Liburutegia eta Nafarroako Filmoteka bisitatu dituzte asteazkena, 2012.eko ekainak 6


Errege Gorentasunek entzunaldi eta entseguen ikasgelak, irakurketa-kluba, biblioesploratzaileak eta kamishibai-ren Nafarroako esperientzia ezagutu dituzte


Transcripción textual del video

Asturiasko eta Vianako printze-printzesak Musikaren Hiria, Liburutegia eta Nafarroako Filmoteka bisitatu dituzte.

Errege Gorentasunak Liburutegia eta Nafarroako Filmoteka bisitatzen.

Errege Gorentasunak Liburutegia eta Nafarroako Filmoteka bisitatzen. ( irudia handitu )

Asturiasko eta Vianako printze-printzesa Errege Gorentasunek Nafarroara egindako bisitaren barnean, Kulturaren Vianako Printzea Saria Antonio López-i emateko ekitaldia eta Leireko San Salvador monasterioan Nafarroako Erregeei urtero egiten zaion omenaldia dela eta, gaur arratsaldez Musikaren Hiriko, Liburutegiko eta Nafarroako Filmotekako egoitzetara joan dira, Mendebaldea Iruñeko auzoaren alboko eraikinetan daudenak.

Arratsaldeko bostak aldera, Nafarroak Lehendakari Yolanda Barcinak Errege Gorentasunei harrera egin die Musikaren Hiriko eraikinaren kanpoaldean; bertan haiek agurtu dituzte: Nafarroako Parlamentuko lehendakari Alberto Catalán-ek; Gobernuko ordezkari Carmen Alba-k; Iruñeko alkate Enrique Maya-k eta Hezkuntzako kontseilari José Iribas-ek.

Jarraian, Errege Gorentasunak Goi Mailako Musika Kontserbatorioko eraikinean sartu dira, eta honako hauen agurra jaso dute: Hezkuntza, Lanbide Heziketa ea Unibertsitateetako zuzendari nagusi David Herreros; zuzendari nagusiaren alboko Isabel Mendoza; Nafarroako Gobernuaren Hizkuntza eta Irakaskuntza Artistikoen Zerbitzuko zuzendari Marcelino Arrosagaray; Musikaren Hiriko gerente Pilar Encabo; Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko zuzendari Julio Escauriaza; eta Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionaleko zuzendari Santiago Garay Ustáriz.

Liburutegia-mediatekan eta auditorioan

Errege Gorentasunek kontserbatorioko ibilbideari ekin diote liburutegia-mediateka bisitatuz; bertan musika-intereseko zenbait dokumentu prestatu dira. Sergio Barcellona irakasleak eta Arantza Echeverría liburuzainak ikusgai jarritako dokumentu batzuei buruz hitz egin diete; haien artean aurkitzen ziren: Sebastián Aguilera de Heredia-ren "Canticum beatissimae virginis Deiparae Mariae" obraren faksimile-a; Isaac Albéniz-en "Iberia"-ren faksimile-a; Emilio Arrieta, Hilarión Eslava, Felipe Gorriti edo Agustín González Acilu konpositore nafarrentzako obrak, eta Fernando Remacha nahiz Pablo Sarasate-ren obren jatorrizko partiturak. Ondoren, segizioa ikasgeletara joan da, auditorioan bisita labur bat egin du eta bertako agertokian perkusioko unibertsitateko taldeko bederatzi ikasle entseatzen ari ziren Salvador Tarazona irakaslearen zuzendaritzapean.


Errege Gorentasunak Pascual Jover irakaslearekin eta Amaya Romero ikaslearekin solasean.

Errege Gorentasunak Pascual Jover irakaslearekin eta Amaya Romero ikaslearekin solasean. ( irudia handitu )


Bisita entzunaldi eta entseguen ikasgeletatik

Jarraian, Felipe jauna eta Letizia Andrea sotora jaitsi dira Juan María Guelbenzu entzunaldi-ikasgela bisitatzeko, eta bertan zegoen pianoko irakasle Pascual Jover Amaya Romero ikaslearekin Bals-a F. Chopin-en 0p. 34 2.a minorrean interpretatzen.

Horren ondoren, orkestraren entsegu-gelara jo dute, eta bertan orkestrako 40 partaideak Beethoven-en Egmont-en Obertuta interpretatzen ari ziren Vicente Egea-ren zuzendaritzapean. Errege Gorentasunak gainerako interpretazioa entzuteko eseri dira, amaieran zuzendaria agurtu dute, eta azken horrek orkestrari buruzko zenbait azalpen eman dizkie.

Ibilbideak organo-ikasgelan jarraitu du. Han, Raúl del Toro irakaslea Juan Sebastian Bach-en "Preludio y fuga BWV 535" interpretatzen ari zen ikasleari eskola ematen ari zitzaion.


Liburutegira eta Nafarroako Filmotekara egindako bisita

Musikaren Hirira egindako bisita amaituta, printze-printzesa Liburutegiko eta Nafarroako Filmotekako eraikinera joan dira oinez, atondora, eta bertan honako hauek egin diete harrera: Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin; Kulturako zuzendari nagusi Ana Zabalegui; Liburutegi Zerbitzuetako zuzendari Fermín Guillorme; Nafarroako Ikus-entzunezko Arteen eta Zinematografia Institutuko zuzendari Koldo Lasa Aristu; eta Nafarroako Liburutegiko buru Juan Francisco Elizari Huarte.

Atondotik, segizioa behe solairutik kontsultagunean dagoen erakusmahai batera abiatu da, eta han ikusgai zegoen, liburutegian egiten diren zenbait funtzio printze-printzesari erakusteko balio izan duten pieza-sorta bat. Dokumentu horien artean, Abraham Ortelius-en "Theatrum Orbis terrarum" pieza zegoen, eta XIX. mendean Nafarroan desamortizatutako funtsen gordailuzain gisa; "Manuscrito de los Estatutos de la Universidad de Irache" ("Iratxeko Unibertsitateko Estatutuen Eskuizkribua") eskuizkribuak Nafarroako bilbiografia-ondarearen funtsio kontserbatzailea ereduz adierazten du, edo "La Carcajada" egunkari satiriko ilustratuak bere espezializazioa erakusten du XIX. mendeko Espainiako historia politikoan.

Ordezkaritza erabilera anitzeko aretora joan da, eta han irakurketa-klubaren saio bat egiten ari ziren 10 pertsona; haiek guztiak Dai Sijie Frantzian bizi den egile txinatarraren "Balzac y la joven costurera china" ("Balzac eta jostun txinatar gaztea") irakurri duten liburuari buruzko iruzkina egiten ari ziren. Taldeko koordinatzaile Sophie Villegas-ek Errege Gorentasunei obraren edukia azaldu die eta taldeko beste kide batek, Enrique Herranz-ek, Felipe jauna eta Letizia andrearekin hari buruzko taldeko iritzi garrantzitsuenak partekatu ditu.

Biblioesporatzaileak eta erakusketa

Handik, Errege Gorentasunak haur-liburutegira joan dira, eta han arduradunak agurtu eta 11 urteko María Odériz-ek (biblioesporatzaileen kidea) egiten duten jardueraren inguruan emandako azalpenak arreta osoz jarraitu dituzte.

"Biblioesporatzaileak" liburuzainaren laguntzaile jarduten duten hamar bat ume boluntarioz osatutako talde bat da. Biblioesploratzaile-txartela lortzeko haurrak astean behin joan behar dira liburutegira hilabetez, eta lau proba gainditu, María Odériz-ek printze-printzesari azaldu dienez: liburuen orientazioa apaletan; bilaketa (liburutegiko katalogoa erabiltzen ikastea); datu-bilketa (bibliografia-fitxak egiten ikastea); eta ikerketa (apaletako liburuen artean informazioa bilatzea). Peto gorri batekin identifikatzen dira.

Printzeak galdetu die ea inoiz erabiltzaileei kontuak eskatu behar izan dieten, eta liburuzainak erantzun dio zenbaitetan isiltzeko agindua eman behar izan diela-

Jarraian, Errege Gorentasunak sotora jaitsi dira "La memoria de la memoria" ("Memoriaren memoria") erakusketa ikusteko. Bilduma horretan, Nafarroako 1912an Tolosako Naben batailaren VII. Mendeurreneko ospakizunak jasotzen dira, eta bertan izan zen, hain zuzen, Alfonso de Borbón Gorentasuna Felipe jaunaren aitona

"La memoria de la memoria, 1212-1912" ("Memoriaren memoria, 1212-1912") izeneko erakusketa horretan, bisita bi beira-arasatan oinarritu da: lehenengoan, Gorentasunak Diputazioko Akta Liburua ikusi dute, eta horrek ospakizun haren testuingurua azaltzeko balio izan du.

Mahastizaintzako Kongresu Nazionalari buruzko bigarren beira-arasak, 1912an Nafarroan ospakizunaren programako ekitaldi nagusi bat bezala ospatu zena, Alfonso XIII.ak Nafarroara egindako bisitaren ikus-entzunezkoa sartzeko balio izan du, Nafarroan filmatutako zinema-dokumentu zaharrena dena eta egun kontserbatzen dena.

Kamishibai kontaketak

Erakusketatik, segizioa ekitaldi-aretora joan da kamishibai saio bat ikusteko, hau da, irakaskuntza moralen ipuin-kontaketaren jarduera japoniarra (paperezko antzerkitxoan), eta jatorria XII. mendean Japoniako tenplu budistetan duena.

Iruñeko San Juan de la Cadena ikastetxe publikoko ikasle, irakasle eta gurasoen laguntzarekin (ikastetxe hori nazioarte-mailan ezagutzera eman da kamishibai-a erabiltzen duten proiektu didaktikoak egiteagatik), Felipe jaunak eta Letizia andreak ipuin-kontaketa entzun dute, eta hura izan da egindako bisitaren azken jarduera.

Carmen Aldama irakasleak kontaketa zuzendu du butayrekin batera (irudien euskarria), eta haren inguruan saioa ikusten ari zen 8-11 urte bitarteko 15 haurren talde bat bildu da. Bertan aurten zortzigarren mendeurrena ospatzen duen Tolosako Naben batailako historia kontatu da.

Printzeak kontatzeko era hori nola ezagutu duten jakin nahi izan du eta Aldama irakasleak aipatu du irakasle japoniar baten amaren bitartez izan zela, 2002an. Adierazi dio, gainera, harrezkero, teknika hori lantzen hasi zirela eta 2005etik, kamishibai teknikarekin proiektu didaktikoak aurkeztu dituztela Nafarroa guztian.

OHARRA: http://vimeo.com/43523584 helbidean Alfonso XIII.ak 1912an Iruñera egindako bisitaren bideoa ikus daiteke, Tolosako Naben VII. Mendeurrena dela eta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
MUSIKAREN HIRIA.doc
LIBURUTEGIA ETA NAFARROAKO FILMOTEKA.doc
DOKUMENTUEN ERAKUSKETA KONTSERBATORIOAN ETA LIBURUTEGIAN.doc
Irakurketa-kluba.xls
Biblioesporatzaileak.xls
Alfonso XIII.ak Nafarroara egindako bisitaren bideoa

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa