(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2016. urtera arte 34,4 milioi euro jarriko du errepideak kontserbatzeko eta bide-segurtasunerako asteazkena, 2012.eko maiatzak 30


Kopuru hori gaur arte bideen mantentze-lanetarako onartutako 60 milioi eurori gehitzen zaio


Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran baimendu du errepideak kontserbazioko, bide-segurtasuneko eta edukieretako hamabi kontratu lizitatzea gehienez ere 34,4 milioi euroan 2012 eta 2016 urteen artean.

Kopuru hori gehitu zaio gehitu zaio, alde batetik, 2012-2015 aldirako Iruñea, Agoitz, Lizarra, Tafalla eta Tuterako kontserbazio-zentroen eraginpean dauden errepideen kontserbazio integralerako kontratuak esleitu ziren 50,6 milioi eurori; eta bestetik, Mugairi-ko (Baztan) inguruneko errepideen kontserbazioan 2012-2014 artean inbertituko den 8,3 milioi eurori.

Zehazki, Gobernuak gehienez ere 13 milioi euro jarriko du 2012 eta 2015 artean Irurtzungo Kontserbazio Zentroaren eraginpean dauden errepide nahiz autobideen kontserbazio integralerako. Zehazki, 7,05 milioi gastatuko da Leitzaran, Barranka eta Iparraldeko (A-15, A-10 eta A-1, hurrenez hurren) autobideetan. Eta 5,95 milioi euro, gehienez ere, errepideetan.

Kontratuek errepideetako bide-zaintzaren eta gertakarien arreta jasoko dute; errepide-bazterretatik zaborra kentzeko eta inausteko lanak; galtzada, arekak edo drainatze-sistemak garbitzeko lanak; galtzadako konponketa zehatzak (bidezuloak, asentuak…); zoru-zatiak sendotzea; era guztietako konponketak (arekak, fabrikako lanak, hormak, egiturak…), eta ezpondak egonkortzeko lanak (harri-lubetak edo sareak jartzea harriak eror ez daitezen), besteak beste.

Halaber, errepideen kontserbazio integraleko arloan, Nafarroako Gobernuak Iruñean dagoen Errepideen Kontrol Zentroaren ustiapena eta mantentze-lana lizitatuko du, errepideen sarearen –eta haren menpe dauden sistema eta instalazioena (tunelak, argiztapena eta semaforoak) – zaintza eta kontroleko lanak zentralizatzen dituena. Lehiaketan jarriko da 7,5 milioi euroan. Zentroak tunelek dituzten kilometroen % 30 gehiago ikuskatu beharko du, Ledea-ko eta Esa-koak ireki ondoren, Pirinioetako autobidean (A-21), orain 20,3 kilometro baitira, lehen 15,2 zirenean.

Horren osagarri modura, Gobernuak gaurko bilkuran Nasertic enpresa publikoari 132.000 euro emateko agindua onartu du zentro horren telekomunikazio-sistemaren mantentze-lanetarako.

Bide-segurtasuna, edukierak eta zubiak

Bide-segurtasunaren kapituluan, Nafarroako Gobernuak sei kontratu 13,3 milioi euroan lizitatuko ditu segurtasun-hesiak jarri eta mantentze-lanetarako (2,55 milioi); seinaleztapen bertikalerako (4,3 milioi); eta bideetako markak pintatu eta berriz pintatzeko (6,45 milioi euro).

Gainera, Gobernuak baimendu du, zirkulazio-edukierei (plana eta materialak) lotutako 360.000 euro lizitatzea, eta beste 172.000 euroan lizitatzea errepide-sareko zubien egitura berraztertzeko laguntza teknikorako programa berri bat.

Kontratu horiek guztiak lau urterako lizitatuko dira, 2013-2016 aldirako edo 2012-2015erako (Irurtzungo Kontserbazio Zentroko autobideen eta errepideen kontserbazioaren kasua).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa