Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak 8.000 euroren truke erosi du 80 orduko materiala euskaraz, gehienbat Baztango dialektoan
Igarabide, ezkerrean, eta Gómez, eskuinean, hitzarmena sinatzen.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Euskararen Mediatekaren funtsa Xaloa kultur-elkartearen artxiboko 80 orduko ikus-entzunezko grabazioen bidez osatu dute. Materiala euskaraz da, Baztango dialektoan.
Horretarako, Maximino Gómez Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak Ioseba Igarabide erakundeko ordezkariarekin lankidetza-hitzarmena sinatu du.
Hitzarmenaren arabera, Nafarroako Gobernuak 8.000 euro emango ditu materiala erosteko. Materialak funtsean jasota dauden herri guztietako grabazioak barne hartuko ditu, dialektoen aniztasuna aberasteko eta eduki etnografikoagatik interesgarriak direnak.
Ikus-entzunezko funtsak ikerketak, azterketak, sustapena eta hedapena burutzeko erabiliko dira, euskara eta bere dialektoak babestu, berreskuratu eta garatzeko helburuak betetze aldera.
Hitzarmena Nafarroan euskara berreskuratu eta garatzeko Euskararen Foru Legearen helburu nagusia betetzeko egin da. Legeak ezartzen duenez, Foru Komunitateko euskararen dialektoek errespetu eta babes berezia jasoko dute.
Bestalde, hitzarmenaren arabera, Xaloa Kultur-elkarteak "balio handiko ikus-entzunezko artxibo garrantzitsua" dauka Baztanen erabiltzen den euskararen aldaerak, baztanera batik bat, babesteko.
Gogoratu beharra dago 2010ean bi erakundeek beste lankidetza-hitzarmen bat adostu zutela Euskararen Mediatekaren funtsak hobetzeko. Orduan, 10.000 euro eman ziren 100 orduko ikus-entzunezko materiala erosteko.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen