(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak babestutako etxebizitza erosi, sustatu eta birgaitzeko maileguak errazten dituen finantza-erakundeekin hitzarmena sinatu du astelehena, 2012.eko maiatzak 14


Astiz kontseilariak gaur goizean sinatu du Euskadiko Kutxa, Caja Navarra-Banca Cívica eta Caja Rural-ekin


Transcripción textual del video

Sustapen eta Etxebizitzako kontseilari Anai Astiz Medrano-k gaur goizean aurkeztu du prentsaurrekoan Nafarroako Gobernuaren eta finantza-erakundeen arteko lankidetzarako hitzarmen berria. Haren bidez, kreditu-lerroak errazten dira babestutako etxebizitza erosi, sustatu eta birgaitzeko.

Finantza-erakundeetako hiruk, Euskadiko Kutxa, Caja Navarra-Banca Cívica eta Caja Rural-ek, Astiz kontseilariekin lankidetza-hitzarmen hori sinatu dute gaur Nafarroako Jauregian

BOE

Babes ofizialeko etxebizitzak.

Sustapen eta Etxebizitzako kontseilari Anai Astiz Medrano-k gaur goizean aurkeztu du prentsaurrekoan Nafarroako Gobernuaren eta finantza-erakundeen arteko lankidetzarako hitzarmen berria. Haren bidez, kreditu-lerroak errazten dira babestutako etxebizitza erosi, sustatu eta birgaitzeko.

Finantza-erakundeetako hiruk, Euskadiko Kutxa, Caja Navarra-Banca Cívica eta Caja Rural-ek, Astiz kontseilariekin lankidetza-hitzarmen hori sinatu dute gaur Nafarroako Jauregian. Euskadiko Kutxaren aldetik, merkataritza-zuzendari Iñaki Urtasun de Miguel izan da; Caja Navarra-Banca Cívicaren aldetik, Iparraldeko Partikularren eta ETEen arduradun Joaquín Arbeloa Álvarez eta Caja Rural-en aldetik, berriz, Etxebizitza Arloko arduradun Santiago Esparza Bravo.

Erakunde gehiago sar daitezkeen hitzarmen honekin, 1998tik indarrean dagoen lankidetza-esparrua eguneratzen da; hura babestutako etxebizitzak erosi, sustatu (erosita nahiz alokairuan) eta birgaitzeko finantzaketa kualifikatuko baldintzei buruzkoa da. Onuradun nagusiak, sektorean esku hartzen duten eragile publiko eta pribatuak izango dira eta erostera doazen edo birgaitze-jarduera bat egin behar duten partikularrak.

Hitzarmen berri honek eskaintzen dituen berrikuntza nagusien artean, Astiz kontseilariak azpimarratu du Euriborra izan dadila orain erreferentzia interes-tipoa kalkulatzeko IRPHren ordez (Maileguen Erreferentziazko Indizea). Gainera, Astiz-ek ere aipatu duenez, kontuan hartu da Bankuen Jardunbide Egokien Kodea izenekoa, Espainiako Gobernuak berriki onartu duena eta hari atxiki zaizkio Euskadiko Kutxa, Caja Navarra-Banca Cívica eta Caja Rural.

1998tik alor honetan Nafarroako Gobernuaren eta finantza-erakundeen arteko lankidetza-hitzarmenik ez zen berritu. Halaber, Sustapen eta Etxebizitza Departamentuak murrizketa bau hauteman zuen egindako operazio kualifikatuen kopuruan. Arrazoi hori dela eta, Astiz kontseilariaren arabera, lankidetza-hitzarmen berri bat sustatu da, eta urtero berrituko da, "egungo finantzaketa ezari irtenbidea emango dio esparru errealista eta eraginkor·bat finkatzeko asmoz.

Hitzarmenaren xehetasunak

Aplikazio-esparrua. Finantza-erakundeak ematen dituen maileguak arautuko dira, honako hauei dagokienez:

- Babestutako etxebizitzen eta haiei eratxikitako eraikuntza berriko etxebizitzen sustapena, erosketa eta alokairuan lagapena.

- Etxebizitzak eta eraikinak birgaitzea eta birgaitzeko etxebizitzak eta eraikinak erostea.

- Gizarteratzeko etxebizitza errejimenean erabilitako etxebizitzak erostea.

- Kostubidezko erosketa eta lurzoruaren urbanizazioa bertan babestutako etxebizitzak sustatzeko. Baldin eta etxebizitza horien gehiengoa babestutakoa bada, administrazioko baimena lankidetza-hitzarmen hori sinatu eta hurrengo egunetik ematen bada eta ondorioa haren indarraldian badu.

Maileguen iraupena.

- Babes publikoko etxebizitzak sustatzeko maileguak salerosketa, alokairu edo beste babes publikoko beste erregimen batzuetan: 35 urte arte gehienez ere gehi 3 urte arteko gabealdia.

- Babes ofizialeko, tasatutako prezioan edo hitzartutako prezioan edo babes publikoko etxebizitzaren beste erregimeneko etxebizitzak lehen transmisioan erosteko maileguak; 35 urte arte

- Birgaitzeko jarduerak egiteko maileguak: maileguak amortizatzeko epea gehienez ere 25 urtekoa, gehi 30 hilabeteko gabealdia.

- Erabilitako etxebizitzak erosteko maileguak gizarteratzeko erregimenean: 35 urte arte.

- Mailegu kualifikatuen epeak erabat malguak izango dira hemen ezarritako mugak gehienezkoak izanik.

Gehieneko zenbatekoak:

- Mailegu kualifikatuaren gehieneko zenbatekoa etxebizitza, garaje eta hari lotutako trastelekuaren salmentako zenbatekoaren % 80ra helduko da.

- Birgaitzeko jardueren kasuan mailegu kualifikatuaren zenbatekoa babesgarria den aurrekontuaren zenbatekora iritsi ahal izango da aitortutako diru-laguntzak izan ezik.

- Gizarteratzeko etxebizitzak erosteko jardueretan finantza-estaldurak egotz daitekeen balioaren % 95era heldu ahal izango du.

Interes-tipoak:

- Interes-tipoa urtetik urtera berraztertuko da.

- Hitzarmen honen arabera emandako mailegu guztientzako interes-tipo nominalak aldeen artean adostutakoak izango dira, gabealdian zehar.

- Amortizazio-aldian, emandako mailegu guztientzako interes-tipo nominala diferentzial bat (gutxienez 0,60 puntuko eta gehienez 1,90 puntukoa) urtebeteko Euribor erreferentziari gaineratzetik sortutakoa izango da eta Espainiako Bankuan argitaratutakoa.

- Erreferentzia-indizea urtebeterako (Euribor) Banku Arteko Erreferentzia izango da, hilean behin Espainiako bankuak argitaratzen duena (zenbaki oso eta bi dezimalei matematikoki egokitutakoa), berraztertze-dataren aurreko hilabeteari dagokiona.

Bankuko komisioak:

- Eskuratzaileentzako irekiera-komisioa finantzagarria den operazioaren % 0an finkatzen da.

- Amortizazio partzialen bidezko komisioa % 0koa izango da.

- Zordunaren subrogazio bidezko komisioak % 0,5ekoa izango da.

- Aurretiazko ezeztatze osoaren bidezko komisioa gehienez ere % 0koa izango da.

Baldintza operatiboak: Kreditu-erakundeak konpromisoa hartzen du hilabete baten barnean Sustapen eta Etxebizitza Departamentuari eska diezazkioketen gauzatze-eskrituren fotokopiak igortzeko, eta baita eska diezaiokeen beste edozein dokumentazioa igortzeko ere, eta zenbait mailegurekin lotura duena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa