(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak toponimoak Europar Batasunaren Inspire zuzentarauari egokitzeko izapideak hasi ditu ostirala, 2012.eko maiatzak 11


Helburu honetarako 22.500 euro gordeko dira


Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko toponimoak Europar Batasunaren INSPIRE zuzentarauari eta honi dagokion Espainiako transposizio-legeari (LISIGE izenekoa) egokitzeko izapideak hasi ditu. Inspire ekimenak Europan informazio espazialerako azpiegitura bat sortzea du xede.

Arau hauen helburua da informazio geografikoaren kalitatea hobetzea eta hura mantendu ahal izatea ziurtatzea, bai eta eskuragarriago egitea ere.

Nafarroan, toponimoen esparruan aritzeko funtzioa esleituta duen erakundea Euskarabide da. Erakunde autonomo honek bi lan-ildo ezarri ditu 2012. urterako, informazioa indarrean dagoen legeriari egokitzeko:

Alde batetik, TRACASA enpresa publikoari agindua eman dio 2012. urterako toponimia-datuak aipatutako zuzentarauaren arabera eguneratu eta mantentzeko erreminta informatikoak aztertu, eguneratu eta osatzeko. Enkargu honen zenbateko osoa 5.981,96 eurokoa da.

Bestetik, kontratu bat sinatu du Marque 21 S.L.U. enpresarekin, Nafarroako toponimoak kategorizatu, beren garrantziaren arabera kodifikatu eta kartografiaren ohiko eskaletara egokitzeko lana burutu dezan. Lan hori hiru fasetan banatuko da, eta fase bakoitza Nafarroako zona bati eskainiko zaio: hegoaldea, erdialdea eta iparraldea. 2012rako aurrekontua 16.520 eurokoa da, BEZ barne.

Toponimiako datu-basean oinarrituta, toponimo bakoitza aukeratuko da, 110.000 toponimo Nafarroa osoan, honako irizpide hauen arabera.

1: 850.000 eskala. Herri garrantzitsuak (hiriburuak) eta elementu geografikoak bakarrik, esate baterako, ibai handiak eta mendilerroak.

1: 400.000 eskala. Herriak eta elementu geografikoak bakarrik, esate baterako, ibai handiak eta mendilerroak.

1: 200.000 eskala. Herri bakoitzean erabiltzen diren toponimoen aukera.

1: 100.000 eskala eta 1: 50.000 eskala. Altitude-kotak, ur-laster iraunkorrak edo sakan kartografikoak, eraikuntzak, beren erabilera, tamaina edo interesagatik bereziki garrantzitsuak diren lekuen izenak.

1: 25.000 eskala. Lehentasuna emango zaie erabileran oraindik bizirik dauden toponimoei, herri batean baino gehiagotan erabiltzen direnei, altuerak, ur-lasterrak, era guztietako eraikuntzak eta bideak izendatzen dituztenei.

1: 10.000 eskala. 1: 5.000 eskalako toponimo guztiak.

1: 5.000 eskala. Toponimo guztiak.

1: 1.000 eskala. Toponimo guztiak.

Lan hau bistaratzeko 1: 50.000, 1: 25.000 eskaletan editatuko da


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa