(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak LHko Berrikuntza, Sormen eta Ekintzailetzako lehen jardunaldiei amaiera eman die ostirala, 2012.eko maiatzak 11


Ekitaldian Manuel Torres diseinatzaile industrialaren ibilbidea aitortu da


Barcina Lehendakaria Manuel Torresi saria ematen.

Barcina Lehendakaria Manuel Torresi saria ematen. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Lanbide Heziketako Berrikuntza, Sormen eta Ekintzailetzako lehen jardunaldiei amaiera eman die gaur. Astelehenetik gaur arte luzatu dira jardunaldiok Civican-en (Iruña).

Ekitaldian Manuel Torres diseinatzaile industrialaren ibilbidea aitortu da, MTorres talde industrialeko lehendakaria, eta Barcina Lehendakariak hari eman dio, gainera, LHko Berrikuntza, Sormen eta Ekintzailetzako lehen saria. Gogora ekarri behar da MTorres taldean 400 pertsonak egiten dutela lan, eta kopuru horretatik % 80 kualifikazio handiko teknikariak dira, eta diru-sarreren % 15a I+G+Bra bideratzen du. Torresek sari asko jaso ditu: Enpresa Berritzailearen 2005eko Industria Ingeniaritzako Sari Nazionala, 2007ko Berrikuntza Teknologikoko Enpresa Bikaintasunaren Felipe Printzea Saria eta Nafarroako Ganbera Saria 2009ko Enpresa Ibilbideagatik.

Barcina Lehendakariak bere agerraldian azpimarratu duenez, "Gure Komunitateak egun inoiz baino gehiago behar du konformismoarekin eta ekimen faltarekin amaitzea, eta mentalitate-aldaketa bat bizi behar du ekintzaileak sortzeko". "Profesional kualifikatuak sortzea behar dugu eta, gainera, ekiteko ideiak, prestakuntza eta ausardia dituztenak" adierazi du.


Lehendakariaren mahaia

Lehendakariaren mahaia. Ezkerretik eskuinera: Torres, Barcina, Ibáñez eta Barásoain. ( irudia handitu )

Itxiera-ekitaldian, gainera, parte hartu dute: Caja Navarra Fundazioko lehendakari María Ibáñez-ek eta Nafarroako Gobernuko Lanbide Heziketako Zerbitzuaren zuzendari Marino Barásoain-ek.

Foru Gobernuak, Caja Navarra-k eta Diario de Navarra Fundazioak antolatutako programaren helburua izan da, Nafarroako LHren arloan berrikuntza, sormena eta ekintzailetza sustatzea; horrekin batera, jarduera ekintzailea sustatzeko ikasleari bere gaitasunak identifikatzen lagunduko dioten giltzarrietan sakontzen.

1.800 ikasleren parte-hartzea

Lanbide Heziketako goi-zikloetako lehen ikasturteko 1.800 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute Nafarroako LHko Berrikuntza, Sormen eta Ekintzailetzaren Lehen Astean.

Zehazki, honako zentroetako ikasleak izan dira: ETI LHI, Ibaialde LHI, Virgen del Camino LHI, Lizarra LHI, Ega BHI, Ribera del Arga BHI, Donapea LHI, San Migel de Aralar II BHI, Maria Ana Sanz LH, María Inmaculada CPFP, Carlos CPFP, Adaptación Social BHI, Tafalla LHI, Lekaroz BHI, Toki Ona BHI, Corellako Arte Eskola, Sierra de Leyre BHI, Cuatrovientos CPFP, Foro Europeo, San Juan BHI, Nekazaritza eta Basozaintzako LH, Iruñeko Arte Eskola, CPFP Centro de Formación Politécnica CPFP, Salesianos BHIP, Osasuneko LH eta Energia Berriztagarrien Goi LHko LH.

 

Haientzako saioak antolatu dira, eta bertan ekintzaile batek bere lan-ibilbidea azaldu du; enpresa bat sortzeko tailerrak ere prestatu dira, musika-bideo bat egitea ezpainen bikoizketa teknikarekin (lip-dub), enpresa sozial baten ezagutza eta komunikazioa.

Programak, gainera, hezkuntza-komunitate guztiarentzako hitzaldiak barnean hartu ditu, Lanbide Heziketako irakasleentzat bereziki; bertan parte hartu dute gidoilari eta idazle Albert Espinosa-k; MRC International Training-eko bazkide-zuzendari Manel Reyes-ek eta Everis-ko senior innovation strategy consultant Alejandro Ambrad-ek.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa