(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak osasun-zentroak 20:00ak arte irekita izatea sustatuko du, eta arreta espezializatuaren ordutegia arratsaldetara zabaltzea ostirala, 2012.eko apirilak 27


Barcina Lehendakariak osasun-arretako eredu berria aurkeztu du laguntzaren egungo kalitatea bermatzeko


Transcripción textual del video

Nafarroako herritarrak 20:00ak arte jasoko dute arreta osasun-zentroetan, eta arreta espezializatuko nahiz operazio-geletako jardueren kontsulten ordutegia 18:00ak arte eta 17:00ak arte luzatuko dira, hurrenez hurren. Horiek dira aldaketa nagusiak, eta barnean hartzen du ere, Nafarroako Gobernua sustatzen ari den lehen mailako laguntzaren eta laguntza espezializatuaren berrantolaketa. Hura gaur aurkeztu dute prentsaurrekoan, Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina Angulok eta Osasun Departamentuko kontseilari Marta Vera Janin-ek.

Iruñeko Ermitagaña osasun-zentroa.

Iruñeko Ermitagaña osasun-zentroa.

Nafarroako herritarrak 20:00ak arte jasoko dute arreta osasun-zentroetan, eta arreta espezializatuko nahiz operazio-geletako jardueren kontsulten ordutegia 18:00ak arte eta 17:00ak arte luzatuko dira, hurrenez hurren. Horiek dira aldaketa nagusiak, eta barnean hartzen du ere, Nafarroako Gobernua sustatzen ari den lehen mailako laguntzaren eta laguntza espezializatuaren berrantolaketa. Hura gaur aurkeztu dute prentsaurrekoan, Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina Angulok eta Osasun Departamentuko kontseilari Marta Vera Janin-ek.

Jarduera horiek dira, Osasun Departamentuak legealdian zehar ezarriko duen osasun-arretaren eredu berriko zi zutabe nagusi, eta helburu nagusi gisa egungo sistema berrantolatzea du, baliabideak benetan pazientaren beharrei erantzuteko bideratu ahal izateko; horrek kalitatezko osasun-arretari eustea ekarriko du, ez bakarrik egungo krisi ekonomikoaren egoeran, baita epe ertain eta luzera begira ere, biztanleriaren zahartzeak sortutako eskaria handitzearen aurrean eta, horren ondorioz, gaixo kronikoen ugaritzeagatik.

Planaren barnean zazpi ildo estrategikoko proiektuak daude, eta haietako bi gaur aurkeztu dira: Etengabeko eta Premiazko Arreta Hobetzeko Plana eta Arreta Espezializatua Hobetzeko Plana.

Iraunkortasuna eta pazientea

Lehendakariak azpimarratu du erreforma honen azken xedea laguntzaren kalitatea handitzea dela eta sistemaren iraunkortasuna bermatzea; izan ere, egungo ereduarekin jarraituz gero, hamar urtetan osasun-gastua bikoiztuko da, hiru faktoreengatik: eskaria handitzea 65 urte baino gehiagoko biztanleria igotzen ari delako (biztanleriaren bostena izango den talde honen osasun-gastua, gainerakoena baino handiagoa da, % 4 eta % 12 artean) eta gaitzak dituzten pazienteengatik, hamar nafarretatik bat izango direnak (osasun-kostua % 79 handiagoa); eta tratamendu nahiz teknologia berrien eragin ekonomikoagatik.

Aipatu duenez, errealitate honen aurrean, krisi-egoera erantsi behar zaiona, gobernuek hiru bide har dezakete: ordainketa partekatua, prestazioak murriztea edo kudeaketa hobea (azken hori Foru Gobernuak hartzen duen bidea da iraunkortasuna bermatzeko), -"duela 30 urteko sistema aplikatzen ari gara, behar zeharo ezberdinekin" - aipatu du, eta herritarrak nabarmentzea, Administrazioaren ohiko lan-ordutegitik at (08:00etatik 15:00etara) arreta-ordutegiak eskatzen baitituzte. Lehendakariak osasuneko langileei "harmen"-a eskatu die, beharrezkoa baita lan egiteko era aldatzea. Lehendakariak esan du "erreformak egiteko unea iritsi dela" Nafarroako osasunari eusteko erreferentziazko egungo mailetan (garrantzia eskualdeko BPGean, bizi-itxaropena, laguntzaren kalitatea…)

Marta Verak, berriz, azpimarratu du erreforma honek ekarriko dituela "zerbitzu gehiago ordutegi zabalagoetan, etengabeko laguntzarekin, herritarren eskariei ahal bezain azkar arreta emateko larrialdiekin eta herritarrek behar dutenari erantzuna emanez: hitzordua egunean bertan, paziente kroniko, larri, aringarri edo terminalen jarraipena, lehen-mailako arreta eta arreta espezializatuaren arteko koordinazio hobea".

Etengabeko eta Premiazko Arreta Hobetzeko Plana

Horietatik lehenengoa, Etengabeko eta Premiazko Arreta Hobetzeko Planaren helburua da, paziente gogor, kroniko, aringarri eta terminalei jaraipena eta etengabeko arreta ematea da eta, horrekin batera, larrialdiei emandako arretaren kalitatea hobetzea, laguntza-dispositibo gertukoena arretaren beharrerako mugituz.

Horretarako, arreta bizkorra eta kalitatezkoa bermatuko duen sare bat zabalduko da, Nafarroako zonalde bakoitzaren beharren arabera.

Planaren ardatz nagusiak honako hauek dira:

- Atxikitako biztanleria handienetako Nafarroako zortzi zentroek (Iruñea, Lizarra, Tafalla, Tutera, Altsasu, Doneztebe, San Adrian eta Zangoza) arreta arrunta, etengabekoa eta premiazkoa eskainiko dute 08:0etatik 20:00etara. 20:00etatik aurrera eta hurrengo eguneko 08:00ak arte ere larrialdietako arreta presentziala izango da. Zentro horiek, gainera, erradiologia, ekografia eta analisiak egiteko guneak izango dituzte.

- Udalerri ertain edo handikoen oinarrizko zonaldeko familiako laguntza zentroek arreta arrunta, etengabekoa eta premiazkoa eskainiko dute 08:00etatik 20:00ak arte. Zentro horiek dira: Lesaka, Elizondo, Irurtzun, Noain, Gares, Peralta, Viana, Lodosa, Valtierra, Corella, Cascante, Buñuel, Los Arcos, Carcastillo, Etxarri-Aranatz, Erriberri eta Larraga. 20:00etatik aurrera eta 08:00ak arte, premiazko arreta presentziala ondorengo zentroetan eskainiko da: Los Arcos, Carcastillo eta Etxarri-Aranatz-en kasuan arreta zaintza lokalizatuaren bidez egingo da.

- Beren oinarrizko zonaldeko familiako zentroaren menpe dauden udalerri ertain edo txikiko udalerrietan kokatutako laguntza-zentroek arreta arrunta eta premiazkoa eskainiko dute 08:00etatik 15:00ak arte. Etengabeko arreta 15:00etatik 20:00ak arte, oinarrizko zonaldeko familiako zentroan emango da, eta premiazko arreta 20:00etatik aurrera eta hurrengo eguneko 08:00ak arte, oinarrizko zonaldeko familiako zentrotik eskainiko da, zaintzako laguntza lokalizatuarekin Mendavian, Milagron eta Fustiñanan. Atal honetan, aipatutako hiru horiez gain, Mugairi, Andosilla, Villatuerta Hegoa, Antzin Hegoa eta Caparrosoko zentroak daude.

- Kontsultategi eta zentro txikietan, sakabanatutako biztanleria eta dentsitate txikiko landa-eremuko udalerrietan daudenak eta irisgarritasun-baldintzengatik jarduera bereziko udalerrietan daudenak, arreta-ordutegia 08:00etatik 15:00ak arte da; ordu horretatik aurrera, etengabeko arreta eta premiazko zaintza lokalizatuaren bidez egingo da. Sistema horrekin zonalde horietako herritarren arreta nabarmen hobetuko da beraien etengabeko laguntza 08:00etatik 15:00ak arte bermatuko delako lanegun guztietan beren ohiko mediku eta erizainen aldetik; gainera, asteburu eta jaiegunetan ere zentroan etengabeko arreta ziurtatuko da. Zentro horiek dira: Leitza, Ultzama (Larraintzar), Burgete, Agoitz, Salazar, Izaba, Villatuerta Iparra, Antzin Iparra, Allo, Goizueta, Arribe-Atallu, Urdazubi-Zugarramurdi, Zudaire eta Cabredo.

- Iruñean eta Iruñerrian, arreta arrunta, etengabekoa eta premiazkoa, 08:00etatik 20:00ak arte eskainiko da 20 zentrotan: Ermitagaña, San Juan, San Jorge, Orkoien, Berriozar, Buztintxuri, Antsoain, Errotxapea, Txantrea, Burlata, Atarrabia, Huarte, Alde Zaharra, II Ensantxe, Azpilagaña, Milagrosa, Iturrama, Zizur, eta Barañáin-Echavacoiz (bilduta) eta Mendillorri-Sarigurren (bilduta). Asteburuetan eta jaiegunetan premiazko arreta eskainiko da San Martin, Errotxapea, Ermitagaña eta Burlatako zentroetan; eta 20:00etatik aurrera San Martin Doktorearen zentroan eskainiko da eta baita ospitaletan ere.

- Pediatriak ere aldaketaren bat izango du herritarren behar berriei egokitzeko. Hirian, arreta arrunta eta premiazkoa era presentzialean ematen segituko da 08:00etatik 15:00ak arte lanegunetan osasun-zentro guztietan, eta arratsaldeko kupoak 11 zentrotan. Premiazko arreta presentziala 15:00etatik 20:00ak arte lanegunetan, bai eta asteburu eta jaiegunetan ere 08:00etatik 20:00ak arte Iruñeko (San Martin Doktorea eta Ermitagaña), Tuterako eta Lizarrako ohiko zentroetan emango da, eta haiei hiru gehiago erantsiko zaizkie: Mendillori eta Errotxapea Iruñean eta Tafalla. Landa-eremuan, arreta orain arteko arretarekin, berdin-berdin, jarraituko da

Etengabeko Arretaren eta Premiazkoaren erreforma kalitate teknikoko irizpideei jarraituz diseinatu da:

- Laguntzako behar-mota ezberdinei arreta egokia ematea (arrunta, etengabekoa edo premiazkoa).

- Irisgarritasun geografikoa kontuan hartzea, zentro-kopuruaren, lurraldearen barneko banaketaren, udalerritik herritarrek joan-etorria egiteko distantzia eta denboraren arabera. Planak bermatzen du Nafarroako biztanleriaren % 90a zentro batera 10 minututan edo denbora laburragoan iristea (573.792 biztanle); % 9,6 20 minututan edo denbora laburragoan (63.987 biztanle); eta % 0,2 20 eta 30 minutu artean (2.743 biztanle).

Arreta Espezializatua Hobetzeko Plana

Planaren helburua irisgarritasuneko arazoari irtenbidea ematea da eta, horren ondorioz, arlo horrek duen itxarote-zerrendei; faktorek horrek, aldi berean, eragin txarra du larrialdi-zerbitzuetan, eskaera hazten ari dela ikusten baitute premiazko arretaren beharra ez duten prozesuengatik. Gainera, kudeaketa-ikuspegi batetik, baliabideak optimizatzea bilatzen da haren funtzionamendua luzatuz arratsaldetan.

Sektore honetako erreformak ondorengo jarduerak barnean hartzen ditu:

- Itxarote-zerrenden kudeaketa. Erregistroko sistemak hobetuko dira, eta prozesuak sailkatzeko sistema bat ezarriko da arreta-lehentasunak finkatuz irizpide kliniko, sozial eta lan-mailakoen arabera.

- Irisgarritasuna hobetzea. Kontsulta presentzialak, ez presentzialak eta proba osagarriek beren arreta-ordutegia zabalduko dute, ordutegi hori mediku-zerbitzu bakoitzari egokituz. Nolanahi ere, oro har, 18:00ak arte funtzionatuko dute. Gainera, ebakuntza-gelen ordutegia 17:00ak arte zabalduko dira. Irisgarritasuna hobetzea ere lortuko da honako hauen bidez: Nafarroako Ospitale Guneko Onkologia eta Hematologiako eguneko ospitalea, C Pabiloia; Tuterako Ospitaleko Onkologiako Eguneko Ospitale berria; Iruñeko Nafarroako Ospitale Guneko Onkologia Pediatrikoko Eguneko Ospitala zabalduz; Kirurgia Handi Anbulatorioa bultzatuz Lizarra, Tutera eta Ubarmineko ospitaleetan; eguneko ospitaleratzea sustatuz mediku-espezialitateetan (endokrinologia, pediatria, neurologia, erreumatologia…); eta etxez etxeko ospitaleratzea bultzatuz.

- Nafarroa eta Virgen del Camino lehengo ospitaletako mediku-zerbitzuak bateratzea. 2012ko lehen seihileko honetan ondorengo zerbitzuak bateratuko dira: Hematologia, Neurologia, Medikuntza Prebentiboa, Pazientearen Harrera/Arreta, Laborategiak, Erradiologia, Liseriketa Aparatua, Kirurgia Ortopedikoa eta Traumatologia, Otorrinolaringologia eta Psikiatria. Eta bigarren seihilekoan bateratzen amaituko dute: Neumologia, Oftalmologia, Urologia, Kritikoak, Anestesia, Farmazia eta Anatomia Patologikoa. Horiei erantsi behar zaie, Nafarroako Ospitale Guneko zerbitzuen zaintza guztien antolaketa.

- Baliabideak optimizatzea. Neurri honen barnean sartzen dira, lurraldeetako aldeen arteko lankidetza; azken hau apirilean abian jarri da sabel eta behazuneko kirurgian itxarote-zerrendan dauden pazienteak Lizarrako García Orcoyen ospitalera bidaliz; goi-erresoluzioko zirkuituen garapena eta diagnostiko azkarreko zirkuituak areagotuz onkologia, alergologia, traumatologia-ortopedia eta kardiologiako prozesuen susmoa dagoen egoeretan; eta protesiak zentzuz erabiltzeko batzordea abian jarriz protesi-materiala era zentralizatuan erosteko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Osasun-arretako eredu berriaren aurkezpena
Etengabeko eta Premiazko Arreta hobetzeko programa
Arreta Espezializatua hobetzeko programa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa