(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakaria Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 25. urteurreneko ospakizunean izan da ostirala, 2012.eko apirilak 27


Omenaldia eskaini zaie hura abian jartzen lanean aritu ziren eta parte hartu zuten pertsonei, haien artean Nafarroako Gobernuko lehengo kargudun batzuk


Catalán, Lafuente eta Barcina, ekitaldian.

Catalán, Lafuente eta Barcina, NUParen sorreraren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldian. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina, Foru Gobernuko beste kide batzuekin batera, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) sorreraren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldian izan da gaur eguerdian. Ekitaldian, Unibertsitatearen Egunean egindakoa, hainbat esparrutatik zentroa abian jartzen lagundu eta parte hartu zuten pertsonak omendu dira.

Ekitaldia 12:00etan hasi da NUPeko Fernando Remacha Aretoan, eta Julio Lafuente unibertsitateko errektorea izan da buru. Harekin batera izan dira, Foru Komunitateko agintari nagusiak, haien artean, Nafarroako Parlamentuko lehendakari Alberto Catalán; Nafarroako Gobernuko ordezkari Carmen Alba; Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakari Juan Manuel Fernández, bai eta parlamentari, alkate eta ikasketa-ordezkariak ere.

Ekitaldian zehar, 1987ko Nafarroako parlamentuko Hezkuntza Batzordeko kideei omenaldia eskaini zaie; urte hartan NUPa Sortzeko Legea onetsi zen; omenaldi ere jaso dute, hasierako prozesuan lan egin zuten Nafarroako Gobernuko pertsonei eta baita orduan Foru Komunitatean zeuden unibertsitateko irakaskuntza-zentroetako zuzendariei ere.


Ekitaldira joandakoak

Barcina eta Catalán, ekitaldian izan diren agintarien artean. ( irudia handitu )

1987an Hezkuntza Batzordea osatzen zuten parlamentariak ziren: Pedro Pegenaute (lehendakaria), Ramiro Martínez (lehendakariordea), Iñaki Cabasés (idazkaria), Emilio Boulandier, Javier del Castillo, Carlos Cristóbal, Camino Oslé, Albito Viguria y Rafael San Martín. Bertako partaide ziren ere: José Javier Gortari, José Ramón Zabala y José Ángel Zubiaur, guztiak jada hilik.

Unibertsitatea abian jartzen lan egin zuen Nafarroako Gobernuaren taldearen buru 1987an Hezkuntza eta Kulturako kontseilari izan zen Ramón Felones izan da. Talde hori ondorengoek osatzen duten: Carlos Arrieta, Jesús Javier Ascunce, Luis Cruchaga, María Cruz Guembe, Guillermo Herrero, Miguel Ángel Iriso, Pedro Manterola, Javier Navallas, Pedro Pascual, José Luis Ramírez eta José María Romera.

Azkenik, omendutako zuzendariak izan dira: José Ramón Pascual (Nafarroako OHOko Irakasleen Unibertsitate Eskola), Juana María Lautre (Iruñeko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola), Olga Díaz de Rada (Nafarroako Erizaintzako Unibertsitate Eskola), Concepción Corera (Gizarte Laneko Unibertsitate Eskola), Bernardo Royo (Nekazaritzako Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola), José María Montes (Industriako Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola) eta Jesús Viguri (Gizarte Azterketen Unibertsitate Eskola).

NUPak omendu guztiei unibertsitatearen sorrerari buruzko Felipe III.a erregearen dokumentu baten erreprodukzio bat oparitu die faksimile-an.

Bestalde, 2010-2011 ikasturteko Sari Bereziak banatu zaizkie 33 ikasleri, 2011n hildako unibertsitate-komunitateko hiru pertsona gogoan izan dute eta intsigniak jarri zaizkie erretiroa hartutako zortzi langileri. Gainera, 30 doktore berri inbestitu dira eta azken urtean izendatutako 21 irakasle titularrek eta katedradunek kargua hartu dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa