(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

contacto de esta sección

Prentsa Bulegoa
Karlos IIIa Etorb.- 2
31002 IRUÑA
Tfno: 848 426700
prensa@navarra.es 

Ordutegia: Prentsa bulegoaren ordutegia: astelehenetik ostiralera (jai egunak izan ezik), 8tatik 15etara eta 17etatik 19etara.

Segurtasun eta Larrialdietako gaietarako:
prensa.seguridad@navarra.es

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Goicoechea kontseilariak eraikuntza iraunkorrari buruzko Conclimat jardunaldiak inauguratu ditu osteguna, 2012.eko martxoak 22


Proiektu honen emaitza nagusia da, energiaren fakturaren kostua erdira murriz zezakeen etxebizitzen eraikinaren prototipo bat


Conclimat jardunaldia Iruñean

Lourdes Goicoechea kontseilariak Iruñean egindako eraikuntza iraunkorrari buruzko Conclimat Jardunaldiak ireki ditu. ( irudia handitu )

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko kontseilari Lourdes Goicoecheak "I+G eraikuntza iraunkorrean. Conclimat eta beste zenbait esperientzia" jardunaldien irekieran parte hartu du gaur goizean. Jardunaldi horiek martxoaren 22 eta 23an egingo dira Iruñeko Civican Aretoan, eta bertan parte hartzen ari dira: arkitektura eta ingeniaritza bioklimatiko eta ingurumeneko ingeniaritzako adituak, Administrazioko teknikariak, ikerketa-zentroak, unibertsitateak eta enpresak; guztira, 150 profesional baino gehiago.

Jardunaldiak Euroinova Navarra Programaren barnean dagoen Conclimat proiektuaren esparruan antolatu dira, eta haien emaitza nagusia eraginkortasun handiko etxebizitzen eraikinaren prototipo baten diseinua da; horrek ekarriko luke energia-eskaera % 50 jaistea indarrean dagoen araudia betez eraikitako etxebizitzen eraikin batekin alderatuz. Hori guztia, baliabideen inbertsio optimizatu batekin.

Conclimat proiektuan parte hartzen dute: Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalak (CENER), Nafarroako Unibertsitateko Savia Arquitectura ikerketa-taldeak, Nafarroako Gobernuaren Nafarroako Ingurumen Arloko Baliabideen Zentroak (CRANA)Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Abaigar, Acciona Instalaciones, ACR, AH Asociados, Miyabi, eta Rockwool enpresak.

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko kontseilariak jardunaldien irekieran azpimarratu duenez, "Moderna Planak arkitektura iraunkorra garapenerako aukera zehatz moduan adierazten du", eta horretarako beharrezkoa da eraikuntza-sektorea "berriz asmatzea eta okasioa baliatzea". Goicoechea kontseilariak gaineratu du, testuinguru honetan, "I+G+b ezinbesteko tresna dela azken belaunaldiko eraikinak lortzeko, ingurumena errespetatzen dutenak, kontsumorik gabe eta balantze positiboa eta guzti izanik, hau da, energia-sortzaile izanik".

Jardunaldiak egungo egoerari eta I+Gren etorkizunari buruz aritzeko eztabaida-foroa da ia energia-kontsumorik ez duen eraikinak egiteko bidean aurrera egiteko. Programa edukien hiru bloketan banatzen da: lehenengoan, Conclimat proiektuaz eta haren emaitzei buruz hitz egingo da osorik; bigarrenean, eraikitako ikerketako eta jasotako esperientzien benetako adibideak erakutsiko dira; hirugarrengoan, I+G+b-ren itxaropenak aztertuko dira tokiko eta Europako arloko eraikuntza-sektorean, prestakuntzaren garrantzia, talde-lana eta ezagutzaren transferentzia ezinbesteko tresna gisa azpimarratuz

Topaketa bihar Iruñeko alkate Enrique Mayak itxiko duela espero da.

Energia-eskaera txikiko prototipoa

Conclimat proiektua 2010/31/EB Europako Zuzentarauari aurreratzen zaio eta, haren arabera, 2020. urtetik aurrera, eraikin guztiek kontsumitzen duten energia-kontsumo bera sortu beharko dute. Xede horretarako, herrialde bakoitzak 2015etik aurrera bete beharreko helburu ertainak finkatu beharko ditu.

Zuzentarauak, gainera, adierazten du baldintzak zonalde bakoitzean erabaki beharko direla, egindako inbertsioen eta eraikinaren bizi-zikloan zehar aurreztutako energia-kostuen arteko oreka egokia lortu arte. Etorkizuneko araudiaren ikuspegi honekin, Conclimat proiektuak bere hasierako xedeak indartuko ditu; izan ere, energia eraginkor handiko eraikin-ereduetara jotzeko lehen pausoa da, eta epe laburrean aukera huts zena nahitaezko errealitate bihurtuko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa