(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Vera kontseilariak informazio-teknologiek osasun-arloan betetzen duten zeregina azpimarratu du osteguna, 2012.eko martxoak 22

Osasun-alorreko zuzendarientzat Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin egin den osasun elektronikoari buruzko eskuliburuaren aurkezpeneko buru izan da Vera

Transcripción textual del video

"Osasun elektronikoak zeregin garrantzitsua betetzen du egungo testuinguru sozio-ekonomikoan. Testuinguru hori, herritarren aldetik gero eta laguntza-eskaera handiago baten elkarguneak markatzen du, eta osasuneko sistema publikoen iraunkortasunari buruzko eztabaida bizi batek". Hitz horiek esan ditu Osasun Departamentuko kontseilari Marta Vera Janín-ek, zerbitzu eta osasun-sistemen zuzendariei begira egindako osasun elektronikoko eskuliburu baten aurkezpenean.

Proiektu hau Nafarroako Gobernuaren -Administrazioaren Kudeaketarako Nafarroako Sozietate Publikoaren bitartez- eta Amerika Lanitorako eta Kariberako Ekonomia Batzordearen (CEPAL) arteko lankidetzaren emaitza da. Hain zuzen ere, Administrazioaren Kudeaketarako Nafarroako Sozietate Publikoa Nafarroako Garapen Sozietatean (SODENA) sartuta dago eta Osasun Informatikaren Espainiako Sozietateari (SEIS) Osasun Datuen Babesari buruzko foroa antolatzen laguntzen dio.

Ekitaldian, kontseilariarekin batera proiektuaren koordinatzaileak izan dira: Nafarroako Osasun Zerbitzuko Arreta Espezializatuko mediku Javier Carnicero Giménez de Azcárate eta CEPALeko e-osasunaren koordinatzaile Andrés Fernández

Veraren iritziz, "zenbait herrialdek, Espainia barne, esperientzia handia dute, eta horrek agerian uzten du proiektu horiek zer garrantzi eta konplexutasuna duten, bai eta etengabe zer zailtasunei aurre egin behar dieten. Oztopo ohikoena da osasun-zerbitzuek ez dutela IKTen kulturarik, eta horrek ezagutza eza, interes falta edota ukatzea ekar dezake zuzendaritzako ekipoen aldetik; azkenik, osasun elektronikoa baztertzea ekar dezake osasun-sistemetan estrategia globala lantzeko orduan".

"Osasun elektronikoaren" edo "e-Health"-en garapenak -Informazio eta Komunikazioen Teknologia (IKT) osasunaren sistemari aplikatzea-, "osasuneko langileei uzten die beren lan-tresna nagusia eskuratzeko bide erraza eta eraginkorra izatea, hau da, gaixoen informazio klinikoa, bide hori non eta noiz egiten den kontuan hartu gabe, eta datu horiek sortu diren unea era kontuan hartu gabe.

"Garapen horri esker sortu dira era askotako sistemak: historia kliniko elektronikoa, errezeta elektronikoa, mediku-irudi digitala, telemedikuntza edo osasuneko urrutiko hezkuntza-programak, beste askoren artean", gaineratu du.

Osasun elektronikoko eskuliburua Osasuneko zuzendarientzat

Aurkezpenean jakitera eman denez, Europa eta Latinoamerikako 38 adituen partaidetza izan duen eskuliburuaren helburua da osasun-erakundeetan erabaki estrategikoak hartzeaz arduratzen diren pertsonei osasun elektronikoaren oinarrizko ezagutzak ematea; horretarako, kontzeptuak argituz, dauden irtenbideen gaitasunak deskribatuz, haien etekinak identifikatuz, eta haien ezarpena zaildu edo eragotzi dezaketen arrisku nahiz zailtasun nagusiei buruz ohartaraziz. Era horretan, zuzendaritza eta kudeaketako ekipoek beren beharrak era zehatzagoan aztertu ahal izango dituzte, osasun elektronikoaren aukerak era eraginkorrago batean baloratu behar horien irtenbidearen zati gisa, itxaropen errealistagoak planteatu, eta beren antolatzaileen IKTen zerbitzuekin komunikazio hobea ezarri

Horretarako, osasun elektronikoko sistema zehatz nagusiak errepasatzen dira, bai eta ezartzeko oinarrizkoak diren zenbait baldintza ere: sistemen elkarreragingarritasuna, oinarrizko azpiegitura teknologikoa edo datuen babesa.

Elementu horien arteko harreman eta menpekotasunak Nafarroako osasun elektronikoaren proiektu korporatiboari buruzko azken kapituluan jasota daude, 1980ko hamarkadan hasi zena eta egun indarrean dagoena. "Kapitulu honetan –kontseilariak aipatu duenez–, deskribatzen dira: gaixoen adiera bakarreko identifikazio-sistemak, osasun elektronikoaren historia, mediku-irudi digitala, eskaera klinikoen kudeaketa, aurretiko zitaren kudeaketa, errezeta elektronikoa, bai eta komunikazioen azpiegitura teknologikoa eta datuak babesteko neurriak ere".

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa