(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

contacto de esta sección

Herritarrei arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
Uztailaren 1etik abuztuaren 15era, astelehenetik ostiralera, 8ak eta 15ak artean.
Posta-elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Hedabideei arreta
Telefonoa: 848 426700
Posta-elektronikoa: prensa@navarra.es
Carlos III Etorb. 2
31002 Iruña
Ordutegia
Uztailaren 17tik abuztuaren 31era, biak barne, astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 14:30ak artean (jai egunak izan ezik).

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak datorren ikasturtean 4,5 milioi euro jarriko du sare kontzertatuan hezkuntzako beharrak dituzten edo egoera txarrean dauden ikasleei arreta emateko asteazkena, 2012.eko martxoak 14


Ikasturte honetan, ikastetxe kontzertatuetako 1.788 ikaslek jaso dituzte laguntzak


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak guztira 4,5 milioi euro jarriko du 2012-2013 ikasturtean, ikastetxe kontzertatuetan eskolatutako hezkuntzako behar bereziak dituzten edo egoera sozio-kultural edo sozio-ekonomiko txarrean dauden ikasleei arreta emateko, gaurko saioan Foru Gobernuak erabaki duenez.

Hezkuntza Departamentuak sare kontzertatuko egungo ikasturteko beharrei erantzuteko onartu zen zenbatekoa finkatzeaz gain, apur bat igo du, eta aurreikuspenen arabera laguntza-irakasleek 40 ordu gehiago sartuko dituzte astean. Ikastetxeei baliabideak emango zaizkie apirilean argitaratuko diren deialdi publikoen bidez.

Ikasleak eskolan

Ikasleak eskolako gela batean.

Nafarroako Gobernuak guztira 4,5 milioi euro jarriko du 2012-2013 ikasturtean, ikastetxe kontzertatuetan eskolatutako hezkuntzako behar bereziak dituzten edo egoera sozio-kultural edo sozio-ekonomiko txarrean dauden ikasleei arreta emateko, gaurko saioan Foru Gobernuak erabaki duenez.

Hezkuntza Departamentuak sare kontzertatuko egungo ikasturteko beharrei erantzuteko onartu zen zenbatekoa finkatzeaz gain, apur bat igo du, eta aurreikuspenen arabera laguntza-irakasleek 40 ordu gehiago sartuko dituzte astean. Ikastetxeei baliabideak emango zaizkie apirilean argitaratuko diren deialdi publikoen bidez

Ekarpen hori Departamentuaren hezkuntza-arloko helbururekin lotzen da: gizartearen eskaerari erantzutea, aniztasuna modu eraginkorrean integratzea, kalitatezko hezkuntza eskaintzea, eskola-porrota prebenitzea eta emaitza onak lortzea estatuko eta nazioarteko ebaluazioetan. Horri dagokionez, Nafarroa eskola-porrot gutxien duen bigarren erkidegoa da, % 16,8ko tasarekin; EAE du gainetik bakarrik, eta ia Espainiako batez bestekoaren erdia (% 28,4an dago).

Hezkuntzan behar zehatzak dituzten ikasleak

Zehazki, hezkuntzan behar zehatzak dituzten ikaslearen arreta finantzatzeko –ezintasuna, desfasea curriculum-ean edo gaitasun handiak-, Departamentuak 3.865.133,70 euro esleituko du, eta beste 649.446,80 euro egoera sozio-kultural edota sozio-ekonomiko txarrean dauden ikasleei arreta emateko deialdirako erabiliko da.

Baliabideak ez dira ematen ikasle-kopuruaren arabera, ikastetxe bakoitzaren egoeraren arabera baizik. Behar berezietarako 3,8 milioi euroak pedagogia terapeutikoko langileen asteko 1.700 orduei dagozkie (2011-2012an baino 30 gehiago), logopediako 340 ordu astean, zaintzailearen 555 ordu astean eta zeinu-interpreteko 10 ordu astean.

Ikasturte honetan, sare kontzertatuak ezaugarri horietako 1.330 ikasle ditu. TDHA duten 364 ikasleak nabarmendu behar dira, 240 adimen-atzerapen arinarekin edo 332 hizkuntza atzerapenarekin edo, aldiz, gaitasun handiko profilak dituzten 36 ikasleak.

Egoera txarrean

Halaber, egoera txarrean dauden haurrentzat, Departamentuak laguntza-irakasleen 360 ordu eskainiko ditu astean –ikasturte honetan baino 10 gehiago-. Haur horiek beren curriculumean desfasea dute (eskolako bi ikasturteren inguruan) eta gaztelania ez dute ezagutzen edo, hala badagokio, euskara. Berandu edo baldintza txarretan sartu diren ikasleak dira, normalean. Laguntzarekin ikaslearen konpetentzia eta gaitasun guztiak hobetu nahi dira. Ikasturte honetan 458 ikasleri ematen zaie arreta sare kontzertatuan.

Hezkuntza Departamentuak ikastetxe kontzertatu eta baimendutako erakundeentzat hirugarren deialdi bat onartzeko lanean dihardu eta, zehazki, sare kontzertatuko egoera txarrean dauden ikasle horientzat. Jangela-zerbitzurako, eskolako materialerako eta jarduera osagarri nahiz prestakuntzetarako laguntzak dira.

Nafarroa irakurmenean (497 puntu, ELGAko 493ko eta Espainiako 481eko batez bestekoaren aurrean) eta matematiketan (bigarren postua, 511 punturekin, ELGAko 496ren aurrean eta Espainiako batez bestekoaren 483 puntuetatik urrun) Espainiako lehen autonomia erkidegoen artean dago, 2009an PISAk egindako azken txostenaren arabera. Datu on horietan eragin zuzena dute lehen aipatutako deialdi horiek.

Gainera, Nafarroako Hezkuntza Erradiografiaren arabera, Foru Erkidegoak atzerriko jatorriko ikasle-portzentzaje handiena eskolatzen du, eta hezkuntzako etapa guztietan Espainiako batez bestekoan baino ikasle gutxiago eskolatzen du talde bakoitzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa