(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Txileko enbaxadoreari harrera egin dio ostirala, 2012.eko martxoak 9


Sergio Romero Pizarro diplomatikoak kortesiazko bisita bat egin du AINek antolatutako jardunaldi batzuetan parte hartzeko Nafarroan dagoela baliatuz


Lehendakaria, Txileko enbaxadorearekin.

Lehendakaria, Txileko enbaxadore Sergio Romero Pizarrorekin. ( irudia handitu )

hartzen ari dela eta. Jardunaldi hori Nafarroako Industria Elkarteak sustatzen du bere Latinoamerikarako Nazioartekotze Planaren esparruan.

Horri dagokionez, Barcinak azpimarratu du Nafarroako gero eta enpresa gehiago dagoela Txilen, eta sozietate horiek duten nazioartekotze-gaitasuna azpimarratu du; horri esker, bi erkidegoak ateratzen dira irabazten, enbaxadoreari helarazi dioenez.

Txileko diplomatikoaren batera, Produkzioa Sustatzeko Korporazioko (Corfo) eta ProChileko erakunde txiletarreko ordezkari Tomás Pablo eta Manuel Valencia izan dira, hurrenez hurren, bai eta AINeko presidente Alberto Munárriz eta zuzendari José Miguel Zugaldía ere.

Gobernuaren aldetik, Lehendakariarekin batera izan dira, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia eta Erakunde Harremanetako zuzendari nagusi Fátima Baigorri.

Nafarroara egindako bisitan, Romero Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore Julio Lafuente López-ekin eta Iruñeko alkate Enrique Maya Miranda-rekin ere bildu da.

Romero Espainiako enbaxadore izendatu zuen Sebastián Piñera presidenteak 2010eko maiatzean. Txileko Universidad Católica-ko abokatua da eta bere ibilbide politikoan aipatzekoa da 1990 eta 2010 artean senataria izan zela. 1997-1998 eta 2005-2006 urteetan zehar, erakunde horretako presidentea izan zen.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa