Castellano | Euskara | Français | English
Prentsa Bulegoa
Karlos IIIa Etorb.- 2
31002 IRUÑA
Tfno: 848 426700
prensa@navarra.es
Ordutegia: astelehenetik ostiralera (jai egunak izan ezik), 8tatik 15etara eta 17etatik 19etara.
Segurtasun eta Larrialdietako gaietarako:
prensa.seguridad@navarra.es
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Lanaldia Imarkoaingo Cenífer-en egingo da, eta LHko beste zentro nafar batzuetako ordezkari eta ikasleek parte hartuko dute
Letizia andrea, Vianako Printzea Sarien banaketa-ekitaldian, iragan maiatzean.
Asturias eta Vianako Printzesa Letizia andreak Nafarroa bisitatuko du datorren asteazkenean, martxoak 7, lanbide-heziketako arloan puntako esperientzien inguruan lanaldia bat egiteko xedearekin.
Lanaldia Imarkoainen (Noaingo udalerria-Elorz bailara) dagoen Energia Berriztagarrien Prestakuntzako Zentro Integratuan (Cenífer) egingo da, eta bertan, lanbide-heziketako eta etengabeko prestakuntzako zentro horretako zuzendaritza, irakasle eta ikasleez gain, lanbide-heziketako beste zentro nafar batzuetako irakasle eta ikasleek ere parte hartuko dute.
Zehatzago, Nafarroako hiriburuan dauden lau zentrok Printzesari beren lana eta esperientzia berritzaileak erakutsiko dizkiote: Virgen del Camino Lanbide Heziketako institutua (teknologia berrietan espezializatua), Nafarroako Osasun Lanbide Heziketako institutua (ezintasuna duten pertsonen prestakuntza) eta Salesianosen zentroa (Foru Erkidegoko LHko dekanoa); bai eta Burlatan egoitza duen "Ibaialde" Ostalaritzako Lanbide Heziketako zentroa ere.
Bisita goizen egingo da eta Cenífer-ek jardunaldi horretarako programatutako jarduera ez du etengo.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen