(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

contacto de esta sección

Prentsa Bulegoa
Karlos IIIa Etorb.- 2
31002 IRUÑA
Tfno: 848 426700
prensa@navarra.es 

Ordutegia: Prentsa bulegoaren ordutegia: astelehenetik ostiralera (jai egunak izan ezik), 8tatik 15etara eta 17etatik 19etara.

Segurtasun eta Larrialdietako gaietarako:
prensa.seguridad@navarra.es

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ezintasuneko erakundeei diru-laguntzak emateko irizpideak aldatu ditu astelehena, 2012.eko otsailak 27


Langileria eta funtzionamenduko gastuetarako bideratutakoen aurrean, programetarako laguntzak lehenetsi nahi ditu


Transcripción textual del video

Irizpide berriek ezartzen dute, izaera orokorrean, funtzionamenduko gastuen portzentajea funtzionamenduko benetako gastuaren % 25a izango dela, 2011n justifikatutakoaren arabera; federazioetako koordinatzaileak ez direla finantzatuko; eta soldatak ordaintzeko bideratutako diru-laguntza mugatuko dela.

Kontua da, "erakundeen funtzionamenduari lehentasuna ematea pertsonen arreta zuzenaren aldean". Horrela azaldu du gaur goizeko prentsaurrekoan Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilari Elena Torres Mirandak.

2011n Nafarroan ezintasunarekin lan egiten duten erakundeen programak diruz laguntzeko 730.000 euro banatu zen, egiturarako 1.439.000 euro. 2012an, programen partidak 850.000 euro arte igo da, eta egiturazkoa 1.016.000 eurora jaitsi da.

Iaz, ezintasuneko hainbat erakundetako 4.849 bazkidek Nafarroako Gobernuak emandako diru-laguntzak jaso zituzten. 492 euro bazkide bakoitzeko. Zifra horretatik, 195 euro programa eta zerbitzuetarako zen, eta 296, egiturarako.

Kontseilariak azaldu duenez, "erakundeen funtzionamenduari lagundu behar zaio, baina era mugatuagoan eta parametro oso zorrotzak jarraituz"; izan ere, "duguna ahal den erakunde eta elkarte guztien artean banatzea da bidezkoena, solidarioena eta emankorrena".

Diru-laguntza deialdia ezintasun-arloko erakundeen elkarkidetza sustatzeko

1.016.442 euroko partida izango du, 2011n baino % 29,4 gutxiago. Funtzionamenduari eta langileriari laguntzak jaistea da kontua – arreta zuzenak ematen ez dituenari bereziki-, eta programen, zerbitzu zuzenen diru-laguntzak handitzea.

Langileria-gastuetan, ondorengo aldaketak sartu dira:

- Koordinatzaileak emandako diru-laguntzaren igoera desagertzen da.
- Erakundeek dituzten egoitzek, nagusiaren ezberdinak, emandako diru-laguntzak desagertzen dira.
- ez da diru-laguntzarik izango zerbitzu orokorretako langileak finantzatzeko. Laneko bi maila bakarrik laguntzen dira diruz: diplomatuak eta administrazioko langileria.
- Lan-maila bakoitzerako gehieneko diru-laguntzen ordainketei mugak jartzen zaizkie.
- 6.000 euro arte emandako diru-laguntzaren igoera desagertzen da kalitate-sistemak ezartzen dituzten federazioentzat.

Funtzionamenduko gastuetan, berrikuntzak honako hauek dira:

- Diru-laguntzaren portzentajea aurreko urtean erakundearen funtzionamenduko benetako gastuaren % 25ekoa izango da, dagokion KPIarekin eguneratua. Orain arte, oinarrizko langileriaren kontzeptuan emandako diru-laguntzaren % 25a ordaintzen zen.
- Alokairuagatik emandako diru-laguntzaren portzentajea % 60tik % 40ra murrizten da, urtean gehienez ere 10.800 euroko muga finkatuz (900 euro/hilean).
- 6.000 euro arteko diru-laguntzaren igoera kentzen da aurreko urtean programa global bat garatu zuten erakundeentzat.

Diru-laguntza deialdia ezintasun-arloko erakundeen programak garatzeko

850.000 euroko partida izango du, hau da, 2011n baino % 16,02 gehiago. Diru-laguntzetarako bi modalitate daude: proiektu globalarengatik eta programetan egituratutako proiektuagatik.

2012. urte honetan programak baloratzeko irizpideak aldatu dira -2010eko irizpideetara itzuliz- haien aurkezpena, koherentzia, izaera, partaidetza, kofinantzaketa, ibilbidea eta oihartzuna kontuan hartzeko.

Gainera, programa global bat aurkezten duten erakundeen balorazioa aldatzen da. Balorazio horrek bi fase izango ditu: erakundea proiektuaren arduradun gisa eta proiektua bere horretan baloratuko da; 2011n, berriz, erakundea baloratzen zen soilik, ez programa. Bi faseak kanporaketak dira. 100 punturen gaineko balorazio bat da, eta erakundeek gutxienez 60 lortu behar dute diru-laguntza jasotzeko (2010ean gutxiengoa 40 puntutakoa zen).

 

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
DIRU-LAGUNTZEN IRIZPIDEAK.ppt
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa