(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

contacto de esta sección

Prentsa Bulegoa
Karlos IIIa Etorb.- 2
31002 IRUÑA
Tfno: 848 426700
prensa@navarra.es 

Ordutegia: Prentsa bulegoaren ordutegia: astelehenetik ostiralera (jai egunak izan ezik), 8tatik 15etara eta 17etatik 19etara.

Segurtasun eta Larrialdietako gaietarako:
prensa.seguridad@navarra.es

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2012ko Bikaintasunaren Saria deitu du enpresa eta erakunde publiko eta pribatuentzat asteartea, 2012.eko otsailak 7

Deialdiaren epea martxoaren 23ra arte zabalik dago Nafarroan beren jardueraren portzentaje esanguratsu bat garatzen duten erakundeentzat

Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 2012ko Bikaintasunaren Saria antolatu du beren zerbitzu, prozesu eta produktuen kalitate handiagatik nabarmendutako enpresa, erakunde eta negozio-unitateen lana aitortzeko.

Deialdia zabalik dago, Foru Erkidegoan beren jardueraren portzentaje esanguratsu bat duten (izaera juridikoarekin edo gabe) eta Bikaintasunaren EFQM Ereduaren elementu guztietan behar besteko kudeaketa autonomorako gaitasuna duten enpresa nahiz erakunde publikoei.

Hautagaitzak martxoaren 23a baino lehen aurkeztu ahal izango dira, eta hautagaiek "EFQM aitorpenetarako hautagaitzaren jakinarazpena" inprimakia beteta igorri beharko dute Nafarroako Bikaintasunaren Fundaziora posta elektronikoz, fax-ez edo posta arruntez. Dokumentu hori Fundazioaren webgunetik deskarga daiteke, eta bertan topa daitezke ere deialdiaren oinarriak eta memoriak idazteko jarraibideak. Maila ezberdin bakoitzean eskatutako dokumentazio teknikoa aurkezteko epe-muga 20102ko ekainaren 8a da.

2012ko Nafarroako Bikaintasunaren Saria gaur goizean aurkeztu du Nafarroako Gobernuaren Enpresa eta Berrikuntzako zuzendari nagusi Jorge San Miguel-ek; harekin batera izan dira, José Ignacio Larretxi eta Iñaki Arana, Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioaren lehendakaria eta zuzendaria, hurrenez hurren.

Deialdi honen barnean ere emango dira honako sari hauek: Bikaintasuna lortzeko Konpromisoa, Nafarroako 300+ Bikaintasuna, Nafarroako Bikaintasuna 400+ eta Nafarroako Bikaintasuna 500+.

Nafarroako Bikaintasunaren Saria emateko, 400+ eta 500+ zigiluak lortu dituzten hautagai finalistak, hiru mailetan banatuko dira: enpresa handiak, ETEak eta irabazi-asmorik gabeko erakunde publiko edo pribatuak. Epaimahaiak Nafarroako Bikaintasunaren Saria emango dio hiru mailetan puntuazio handiena lortu duen erakundeari.

Finalistak diren erakundeei, Nafarroako Bikaintasunaren Fundazioak ebaluazioa egingo duen diziplina anitzeko ebaluazio-taldea proposatuko die. Hautagaiak onetsi ondoren, taldekide bakoitzak memoria era autonomoan ebaluatuko du, taldeko liderrak landuko duen plangintzarekin bat etorriz. 2012ko irailean eta urrian ebaluazio-taldeek memoriak ebaluatzeko bisitak egingo dituzte. Ebaluazioaren azken txostena taldeko liderrak bidaliko du Nafarroako Bikaintasunaren Fundaziora 2012ko urriaren 26a baino lehen. Azaroaren 2an Sariaren epaimahaia bilduko da 2012ko Nafarroako Bikaintasunaren Sariak erabakitzeko, eta azaroan zehar sari horiek ekitaldi publiko batean banatuko dira.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
2012ko Nafarroaren Bikaintasunaren Saria.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa