(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

contacto de esta sección

Prentsa Bulegoa
Karlos IIIa Etorb.- 2
31002 IRUÑA
Tfno: 848 426700
prensa@navarra.es 

Ordutegia: Prentsa bulegoaren ordutegia: astelehenetik ostiralera (jai egunak izan ezik), 8tatik 15etara eta 17etatik 19etara.

Segurtasun eta Larrialdietako gaietarako:
prensa.seguridad@navarra.es

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak gazteei 73 beka eman die Europako Erkidegoaz kanpoko herrialdeetan lan-praktikak egin ditzaten asteartea, 2012.eko otsailak 7


Lehen deialdi hau Nafarroako Nazioarteko Planaren barnean sartzen da eta 396.536 euroko inbertsioa ekarri du


Transcripción textual del video

73 gazte -39 emakumezko eta 34 gizonezko- dira, guztira, Nazioarteko Praktiken Nafarroako Beken lehen deialdiaren onuradunak eta 2012. urtean zehar lan-praktikak egingo dituzte Europako Erkidegoaz kanpoko hainbat erakundetan (enpresak, ikerketa-zentroak, GKEak, enbaxadak, kontsulatuak, Espainiako Turismo Institutuko bulegoak eta Merkataritza Ganberak). Programa hori Nafarroako Nazioarteko Planean sartzen da, eta Nafarroako Gobernuak 396.529 euroko inbertsioa egin du (5.432 euroko batez bestekoa beka bakoitzeko).

Informazio hori bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari lehendakariorde Álvaro Miranda Simavillak eman du; harekin batera izan dira, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitate-Gizarte Fundazioko zuzendari-gerente Jesús Arrondo eta Enpresa-Unibertsitate Fundazioko gerente Ignacio Uría ere, programan laguntza ematen duten erakundeak.

Hautagaiak diren gazteek beren eskaera aurkeztu zuten unibertsitateko bi erakunde horietakoren baten bidez kudeatutako lan-jarduera bati lotuta. Onuradunek, beren helmugara bidaiatu aurretik, atzerrian praktikak egiteko prestakuntza-plana egin beharko dute eta, xede horretarako, bi unibertsitateetan ematen dena.

2012ko Nazioarteko Praktiken Nafarroako beken aurkezpena

Nazioarteko Praktiken Nafarroako Beken programako emaitzen aurkezpena. Ezkerretik eskuinera: Jesús Arrondo, Miranda lehendakariordea eta Ignacio Uría. ( irudia handitu )

73 gazte -39 emakumezko eta 34 gizonezko- dira, guztira, Nazioarteko Praktiken Nafarroako Beken lehen deialdiaren onuradunak eta 2012. urtean zehar lan-praktikak egingo dituzte Europako Erkidegoaz kanpoko hainbat erakundetan (enpresak, ikerketa-zentroak, GKEak, enbaxadak, kontsulatuak, Espainiako Turismo Institutuko bulegoak eta Merkataritza Ganberak). Programa hori Nafarroako Nazioarteko Planean sartzen da, eta Nafarroako Gobernuak 396.529 euroko inbertsioa egin du (5.432 euroko batez bestekoa beka bakoitzeko).

Informazio hori bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari lehendakariorde Álvaro Miranda Simavillak eman du; harekin batera izan dira, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitate-Gizarte Fundazioko zuzendari-gerente Jesús Arrondo eta Enpresa-Unibertsitate Fundazioko gerente Ignacio Uría ere, programan laguntza ematen duten erakundeak.

Hautagaiak diren gazteek beren eskaera aurkeztu zuten unibertsitateko bi erakunde horietakoren baten bidez kudeatutako lan-jarduera bati lotuta. Onuradunek, beren helmugara bidaiatu aurretik, atzerrian praktikak egiteko prestakuntza-plana egin beharko dute eta, xede horretarako, bi unibertsitateetan ematen dena.

Nafarroako Gobernuak programarentzat emandako aurrekontu-partidarekin ahal bezain beka-kopuru handiena ematea aurreikusi zuen eta, azkenik, baldintzak betetzen zituzten eskatzaile guztiek beka jaso ahal izan dute. Miranda lehendakariordeak programa horren beste deialdi bat iragarri du 2013rako.

Bekaren barnean daude, joan behar den lekurako joan-etorriko bidaia, bertan egoteko gastuetarako diru-laguntza, aseguru bat eta, egokia denean, bisaren gastuak.

Emakidarako, kontuan hartu dira: eskatzailearen ikasketa-espedientea (% 20), egin behar den praktikak Nafarroarentzat duen interes estrategikoa (% 20) eta hautagaiaren profil profesionalari nola egokitzen zaion (% 60). Bekek gutxienez 6 hilabeteko iraupena izango dute eta beka duten praktikek 2012ko abenduaren 31 baino lehen amaitu beharko dute.

Onuradunek Espainiako nazionalitatea izan beharko dute edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, Nafarroan erroldatu izan behar dute, kasu bakoitzerako eskatutako unibertsitateko titulua eta deialdia argitaratzen den dataren aurreko azken 3 urteotan lortutakoa; horrez gain, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Nafarroako Unibertsitateak ematen dituzten atzerrian praktikak egitko prestakuntza-planean aurrez izena emanda egon behar dute.

Onuradunak

73 gazte izan dira onuradunak, 39 emakumezko eta 34 gizonezko, aipatu denez, 23 titulazio ezberdinetan. Ikasketa-gaiei dagokienez, beka gehien Ekonomiak jaso ditu, 20 tituludunekin. Jarraian datoz, Ingeniaritzak (16), Arkitektura-Arkitektura Teknikoa (13), Zuzenbidea (6), Zientziak (6), eta ikasketen zerrenda osatzen dute, Psikologia, Kazetaritza, Publizitatea, Zientzia Politikoak, Ingurumeneko Zientziak, Irakasle Ikasketak, Gizarte Lana edo Master ikasketak.

Unibertsitateei dagokienez, onuradunen % 52 (38) Nafarroako Unibertsitate Publikoan titulatuak dira eta % 37 Nafarroako Unibertsitatean. Gainerako % 11 beste unibertsitate batzuetatik datoz: Madrilgo Universidad Complutense, Salamancako Unibertsitatea, Salamancako Universidad Pontificia, Malagako Unibertsitatea, Zaragozako Unibertsitatea, Valentziako Unibertsitatea eta UHUN.

Helmuga diren herrialdeak

Helmugen arabera, praktikan dauden bekadun-kopuru handiena hartuko duen herrialdeak AEB (15), Txina (14), Mexiko (5), Peru (5), India (4) eta Kolonbia (4) dira. Hartzaile diren 26 herrialdeen zerrendak barnean hartzen ditu: Paraguai, Australia, Kanada, Maroko eta Singapur; bakoitzak bina ikasle hartuko du. Argentina, Malaysia, Bolivia, Brasil, Hego Korea, Costa Rica, Dubai, Ekuador, Israel, Norvegia, Zeelanda Berria, Dominikar Errepublika, Turkia eta Uruguaik, berriz, onuradun bana hartuko du.

73 praktikak 46 enpresa eta erakundetan banatzen dira, eta haien artean nabarmendu behar dira hartutako bekadun-kopuruagatik: Turespaña (6); BSH Electrodomésticos España, (5 Txinan), eta Espainiako Merkataritza Ganbera AEBan (3). Gainera, 12 bekadunek praktikak egingo dituzte Amerika, Afrika eta Asiako hainbat enbaxada eta kontsulatuetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nazioarteko Praktiken Nafarroako Beken onuradun-zerrenda.
2012ko Nazioarteko Praktiken Nafarroako Beka programaren laburpena.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa