(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun eta Hezkuntza Departamentua proiektu batean elkarlanean ari dira irakasleei berpizte kardiopulmonarreko teknikak irakasteko ostirala, 2012.eko otsailak 3


Ehun bat irakasle jardute horietan prestakuntza jasotzen ari dira, gero ikasleei transmititzeko helburuarekin


Transcripción textual del video

Osasuneko zuzendari nagusi Cristina Ibarrolak proiektu honen garrantzia azaldu du, bihotzeko bat-bateko heriotza gehienak ospitaleguneetatik at gertatzen baitira eta, beraz, beharrezkoa da herritarrak prestatzea, batetik, osasun-zerbitzuei premiaz nola ohartarazi behar zaien jakiteko, eta bestetik, berpizteko oinarrizko teknikak ikasteko ere.

Bestalde, "El ABC que salva vidas" elkarte sustatzaileko lehendakariorde Diego Reyerok adierazi duenez, 100 irakaslek baino gehiagok jaso dute prestakuntza, eta haiek orain beren ezagutzak 2.000 ikasleri transmititzen ari diete.

Azkenik, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusi Iñigo Huartek metodo honen erabilgarritasuna defendatu du irakasleek ikasleei eta beren familiei ezagutzak transmiti diezazkieten; aipatu du Hezkuntzako Departamentuaren borondatea dela ekimen hori Nafarroako ikastetxe guztietara zabaltzea.

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ehun bat irakasle berpizte kardiopulmonarreko teknikei buruzko mintegi batean parte hartzen hasi dira Iruñean, Tuteran eta Lizarran; helburua, lan egiten duten ikasleak eta ikastetxeko komunitatea jardunbide-mota horietan prestatzea da, eta eraginkorrak direla egiaztatu direnak ospitaletik kanpo bihotzeko ezbeharren bat pairatzen duten pertsonen bizirautea handitzeko.

Proiektua haur aurkeztu dute, Osasuneko zuzendari nagusi Cristina Ibarrolak, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusi Iñigo Huartek eta "El ABC que salva vidas" elkarte sustatzaileko lehendakariorde Diego Reyerok.

Iaz lehen esperientzia egin zen Agoitzen, eta bertan Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek parte hartu zuten eta DBHko 4. mailakoek.

Proiektu hori "El ABC que salva vidas" elkarteak sustatu du era altruistan Osasun Departamentuaren laguntzarekin eta Hezkuntza Departamentuko Hobekuntza Planak eta Berrikuntza atalaren laguntzarekin.

Irakasleei laguntzeko zentroetan egindako mintegiak bi zati ditu. Lehenengoan, irakasleek berpizte kardiopulmonarreko ikastaro bat jasotzen dute eta bigarrengoan, ikasgeletako eta ikastetxeko komunitateko prestakuntza-alderdiei erreparatzen zaie. Bi saio horien ostean, irakasleek panpinak eta material didaktikoak dituzte jarduera ikasgeletan egiteko. Irakasleek uneoro osasun-langileen eta elkartearen webguneko materialen laguntza dute, eta laguntza-dokumentazioa euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz dute.

Elkarteko sortzaileek antolatutako ikastaroak osasuneko langileek zuzendu dituzte: Iruñean, Nafarroako Ospitale Guneko Larrialdietako mediku Bernabé Fernándezek; Lizarran, Nafarroako Ospitale Guneko zainketa intentsiboetako unitateko mediku José Roldánek eta Tuteran, ospitale kanpoko larrialdi-zerbitzuetako mediku Caro Elcuaz-ek.

Ikastaro bakoitzean zuzendari batek parte hartu du gutxienez 5 irakaslerekin, irakasleen ratio hobea izateko aukera emanik ikasle bakoitzeko. Azken saioan, irakasleek jardueretako beren esperientziak ikastetxeetan partekatuko dituzte. Azken helburua ikastetxeko komunitatean jarduerari jarraipena ematea da.

Ikastaroen edukia

Ikastaroen asmoa honako kontzeptu hauek irakastea da: biziraupen-katea; berpizte kardiopulmonarra eta eztarrian gelditutako zerbaiten aurrean nola jokatu, segurtasuneko alboko posizioa eta trafiko-istripu kasuetan jarduteko oinarrizko ezagutzak.

Zenbait azterketak erakusten dute berpizte kardiopulmonarra (BBB) 11-12 urterekin irakastea (Legen Hezkuntzako 6. maila) etapa egokia dela arreta bereganatu eta bizitzak salba ditzakeen teknika bat ikasteko. Elkarteak jarduera hori gutxienez urtero egitea adin horretan gomendatzen du, nahiz eta irakasleek panpinak dituztela eman dezaketen jarduera hori ikastetxeko komunitate guztiarientzat."

"El ABC que salva vidas" elkartea

Ekimenaren elkarte sustatzailea, Nafarroako Osasun Zerbitzuetako (NOZ) larrialdi-sisteman lan egiten duten osasun-langile batzuen laguntza altruistaren emaitza da; haiek berpizte kardiopulmonarraren ezagutza zabaltzeko beharra erkidegoan betetzea nahi zuten.

Helburu nagusia "Bihotzeko komunitate seguruak" izenekoa sortzea da, berpizte kardiopulmonarreko abildadeak herritarren artean orokortuta dagoen ezagutza izan dadin bat-bateko heriotza baten biktimari emandako artapena ondo eta denbora asko pasa gabe egin dadin.

Elkarteak panpinak eta materiala ditu proiektuari ekiteko Agoitzeko ongile baten babesari eta NOZetako administrazioari esker. Beste laguntza altruista batzuk ere jaso dituzte ilustrazioak egiteko (Juan Iriarte), diseinurako (Adrian Larripa), webgunea sortzeko (Daniel Poza) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Konputazio Departamentuarena.

Elkartearen sortzaileen artean daude: Clint Jean Louis Fernández, Diego Reyero Diez, Carlos Beaumont Caminos, Susana Miranda Alcoz, Ana Fernández Urdaci eta María del Carmen Iriarte, guztiak ere aparteko eta ospitaleko larrialdi-eremuan lan egiten duten osasun-langileak. Ikastetxeetan zenbait ekimen egin ostean, sortzaileek Foru Erkidego guztira iristeko erronka jartzen zuten.

Anbizio handiko proiektu honek erakunde askoren laguntza behar duela jabetuta, elkarteak tartean sartu nahi ditu: ikasleak, irakasleak, gurasoen elkarteak, hainbat kolekibo, erakunde publikoak, bat-bateko heriotzaren arriskua duten pazienteen familiarrak ,era mailakatuan, gero eta herritar gehiagok teknika horiek ikas ditzan; oso teknika sinpleak dira, baina garaiz aplikatuta bizitza bat salba dezake. Informazio gehiago eskura daiteke www.elabcquesalvavidas.org webgunean.

Komunitateko proiektua Agoitzen

2011ko maiatzean era honetako proiektu bat egin zen, Izaga Mankomunitatearen babesarekin. Zehazki, BBB prestakuntza eman zitzaien San Miguel ikastetxe publikoko irakasleei eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta DBHko 4. mailako ikasleei.

Ikastaroa egin ostean, Lehen Hezkuntzako 6. mailako 38 ikaslek panpina bat eta DVD bat eraman zituzten beren etxeetara bi astetarako. Horren emaitza: 222 familiarrek eta 54 adiskidek prestakuntza era autodidaktan jaso zuten. Hamabi haurrek panpinak Foru Erkidegoz kanpoko zonalde batera eraman zituzten, 215k prestakuntza osasuneko oinarrizko zonaldearen barnera eraman zuten eta beste 75ek zonaldetik kanpo, baina Nafarroa barnean.

2011ko ekainean, ate irekien jardunaldi bat egin zen osasuneko oinarrizko zonaldeko herritarrentzat. Landa inguruko larrialdi-zerbitzuak, lehen mailako arretako taldeak, Izaga Mankomunitateak eta Agoitzeko San Miguel ikastetxeak antolatu zuten, 30 osasun-boluntarioekin batera; azken horiek herritarrei oinarrizko bizi-euskarria erakutsi zieten.

Komunitateko proiektuak beste talde batzuentzako prestakuntzarekin jarraitzen du: erretiratutakoen kluba, nekazariak… Azken urtean ere jarduerak egin dira San Maria la Real (Maristas) eta Jesusen Bihotzeko ikasleekin.

Bat-bateko heriotza eta komunitateko programen beharra

Espainian bihotzeko bat-bateko heriotzaren (MSC) eragina industrializatutako herrialdeen artean baxuenetakoa da. Hala ere, heriotzen % 12 orokorrean bat-batean gertatzen dira. Kopuru horretatik % 88 bihotzarekin zerikusia dutenak dira. Kardiopatia iskemikoa duten pazienteengan, hiltzeko arrazoi ohikoena da (% 50). Bihotzeko bat-bateko heriotza gehienak ospitaletik at gertatzen dira: % 75 bizilekuan eta lekuko ohikoena familiako bat da (sarritan haur bat).

Gaur egun geldialdi kardiorespiratorio baten aurrean ospitaletik kanpo bizirik ateratzeko probabilitateak oso txikiak dira. MSCren eragina murrizteko estrategia eraginkorrena eta biziraupena handitzeko, arriskuen azpitaldeak identifikatzea da (miokardioko infartu baten ondoren bihotz-gelditzearen aurrekariak dituzten pazienteak, bihotz-gutxiegitasuna duten pazienteak…) eta baita ebakuntza terapeutiko eraginkorrak ere.

Larrialdi-zerbitzuen erantzun azkar batean eta herritarrei berpizte kardiopulmonarreko irakaskuntzan oinarritutako komunitateko programek, paziente horien biziraupena handitzeko eraginkorrak izan daitezkeela erakutsi dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa