(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

contacto de esta sección

Herritarrei arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
Uztailaren 1etik abuztuaren 15era, astelehenetik ostiralera, 8ak eta 15ak artean.
Posta-elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Hedabideei arreta
Telefonoa: 848 426700
Posta-elektronikoa: prensa@navarra.es
Carlos III Etorb. 2
31002 Iruña
Ordutegia
Uztailaren 17tik abuztuaren 31era, biak barne, astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 14:30ak artean (jai egunak izan ezik).

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak mugikorretarako aplikazio bat aurkeztu du, herritarrek edozein motatako gorabeheren berri emateko aukera ematen duena asteartea, 2012.eko urtarrilak 17


Komunikatzeko tresna Internet bidez ere erabil daiteke


Aplikazioaren kaptura

Komunikatzeko tresna Internet bidez ere erabil daiteke ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak komunikatzeko tresna bat sortu du, hiritarrek Foru Gobernuari arazoen eta akatsen berri eman edo baliabide publikoak hobetzeko iradokizunak proposatzeko aukera ematen duena.

"Nafarroa osoko Gorabeherak" izeneko aplikazioa asteazken honetan aurkeztuko du Iruñean Guzmán Garmendia Partaidetza eta Teknologia Berrien zuzendari nagusiak, 19:00etan, NAPIko ekitaldien aretoan (Navarreria kalea 39, Iruña).

Horrez gain, Roberto Jiménez lehen presidenteorde eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak Nafarroa osoko Gorabeherak aplikazioaren berri emango du Madrilgo HUB negozio-zentroan (Gobernador kalea, 26) egingo den beste aurkezpen publiko batean, ostegunean, urtarrilaren 19an, 20:00etan. Aurkezpena kazetari espezializatuentzat, sektoreko enpresarientzat eta teknologia berrien erabiltzaileentzat izango da, besteak beste.

Bi aurkezpenak Nafarroako Gobernu Irekiaren Twitter kontuaren bidez zabalduko dira #oGob etiketa (edo hashtag-a) erabiliz. Horrez gain, Iruñeako aurkezpena zuzenean eskainiko dute www.navarratv.com web-orriaren bidez.

"Nafarroa osoko Gorabeherak" aplikazioa

"Nafarroa osoko Gorabeherak" aplikazioa doan deskarga daiteke, eta iPhone, Blackberry eta Android sistema operatiboa erabiltzen duten telefono mugikorretarako garatu dute. www.ogob.navarra.es web-orriaren bidez ere sar daiteke bertara.

Euskaraz eta gaztelaniaz dagoen aplikazioari esker, herritarrek edozein motatako arazoen eta akatsen berri eman edo baliabide publikoak hobetzeko iradokizuna egin dezakete. Argazkiak ere txertatu daitezke, eta sistemak berak gorabeherak geolokalizatzen ditu, hau da, mapa batean kokatzen ditu zehazki non dauden jakiteko.

Inf012Navarra bulegoetako langileek hiritarrek aurkeztutako gorabehera guztiak aztertu eta horiek konpontzeko eskumena duen administraziora bidaltzen dituzte.

Gorabeheren hamabi kategoria ezarri dira (garbiketa, bide publikoa, seinaleak, pintadak, altzariak, lorategiak, argiak, garraioa, herritarrentzako arreta, komun publikoak, establezimendu pribatuak, errepideak), eta tresnak jakinarazitako gorabehera guztien historia kontsultatzeko eta hainbat gizarte-saretan erakusteko aukera ematen du.

Zerbitzu berria herritarren eta Foru Administrazioaren arteko komunikatzeko dauden beste bitarteko bat da: herritarren arretarako Inf012Navarra bulegoak, 012 telefonoa, gobierno@navarra.es helbide elektronikoa eta Nafarroako Gobernu Irekiaren Twitter, FacebookTuenti eta Google+-eko profilak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Apple-ren gailuentzako deskarga
Blackberry gailuentzako deskarga
Android daukaten gailuentzako deskarga
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa