Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Planak jasoko dituen inbertsioak ondoko atalekin izango dute zerikusia: I+G eta teknologia; azpiegitura adimendunak, garraioak, telekomunikazioak eta energia-eraginkortasuna; hezkuntza eta osasunaren bikaintasuna; Administrazioaren modernizazioa; eta gizarte-garapena
Transcripción textual del video
Nafarroako Gobernuak 2013-2016 urtetarako Inbertsio Publikoen Plana egiten hastea onetsi du gaur bere asteroko bileran. Planaren helburu nagusietako bat Nafarroako Gobernuaren Departamentu eta enpresa publiko guztien koordinazioa lortzea da, honela, inbertsio publikoen politikaren koherentzia bermatzeko.
Gobernuko Departamentu ezberdinek antzeman eta proposatutako beharrak hartuko dira kontuan bere elaborazioan. Horien artean, lehentasuna izango dute Nafarroak bere helburu sozial eta produktibo estrategikoak lortzeko aukera hobea ematen duten inbertsioek, etorkizunari baldintza onenetan aurre egiteko asmoz.
Nafarroako Jauregia.

Zentzu honetan, Moderna Planarekin bat etortzen diren inbertsioak jasoko ditu plan berriak. Zehazki, ondoko atalekin izango dute zerikusia: I+G eta teknologia; azpiegitura adimendunak, garraioak, telekomunikazioak eta energia-eraginkortasuna; hezkuntza bikaintasuna; osasunaren bikaintasuna; Administrazioaren modernizazioa eta berrikuntza; eta gizarte-garapena.
Nafarroako Aurrekontu Orokorren bidez eta aurrekontuetatik kanpoko diru-sarreren bidez finantzatuko da 2013-2016 urtetarako Inbertsio Publikoen Plana. Departamentu ezberdinetako inbertsio publikoen plangintza une bakoitzako baliabide ekonomikoen arabera egingo da. Aurrekontuen bidezko finantziazioa duten inbertsioak Nafarroako Gobernuaren hainbat urtetarako Ekonomia Programazioan jasoko dira.
Metodologia eta egutegia
Gaurtik hasita eta datorren urtarrilaren 20a bitarte, Gobernuko Departamentuek datorren lau urtetan burutzeko asmoa duten proiektuen zerrenda aurkeztu beharko dute. Eta hau, zuzenean edo euren menpe dauden enpresa publikoen bidez egin beharko dute. Horretarako, fitxa batzuk banatuko zaizkie informazio modu homogeneoan lortzeko.
Behin informazio hori aztertu ondoren, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak proposamen bat aurkeztuko dio Gobernuari bere onespena lortzeko. Planarekin batera aldizkako jarraipena eta ebaluazioa egiteko arauak onetsiko dira. Eta, era berean, proiektu bakoitzaren arduradunak izendatuko ditu Gobernuak.
Gobernuaren onespena jaso eta gero, plana Nafarroako Parlamentura helaraziko da.
Hazkunde ekonomikoa eta enpleguaren sorrera sustatzeko UPNek eta PSNek izenpetutako Gobernu Akordioan jasota dago hainbat urtetarako Inbertsio Publikoen Plana.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen