(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak goi-kargudunen soldaten murrizketa eta soldata horiek Aurrekontuen Legean osorik eta gardentasunez argitaratzea onetsi ditu astelehena, 2011.eko azaroak 7


Lehendakariarentzat batez besteko murrizketa % 43koa da eta kontseilarientzat % 26koa 


Transcripción textual del video

Gobernuko kideek aurreko gobenuko kideek baino gutxiago kobratuko dute. Gainera, lehen aldiz, Gobernuko goi-kardugunen diru-sarrerak lege bakar batean, Aurrekontuen Legean, ezarriko dira.

Hala, Nafarroa goi-kargudunen ordainsariak gardentasun osoz arautu dituen lehen erkidegoetako bat da.

Soldatak aurreko gobernukoenak baino txikiagoak izango dira. Lehendakariaren diru-sarrerek % 43 egingo dute behera eta % 26 kontseilarienek.

Murrizketa hori bi modutara lortuko da: alde batetik, goi-kargudunen ordainsariak bere horretan utziko dira eta, beste alde batetik, goi-kargudun batek ere ez du kobratuko dietarik kide anitzeko organo publiko eta pribatuetako kide izateagatik.

Miranda Catalani Aurrekontuen proiektua ematen

Miranda presidenteordeak Aurrekontuen Proiektua eman dio Nafarroako Parlamentuko presidenteari ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 2012rako Nafarroako Aurrekontu Orokorren Proiektua onetsi du gaur ezohiko bileran. Proiektu horrek lehen aldiz jasotzen ditu goi-kargudun guztien ordainsari guztiak. Ordainsari horiek orain arte jasotakoak baino nabarmen txikiagoak izango dira, izan ere, batez beste, Lehendakariaren kasuan % 43koa izango da murrizketa eta kontseilarien kasuan % 26koa. Aurrekontuen Proiektua gaur aurkeztuko da Foru Parlamentuan haren inguruan eztabaidatu eta onetsi dezaten. Proiektuari esker, Nafarroa Gobernuko goi-kargudunek jasotzen duten soldata berariaz eta gardentasunez argitaratzen duen lehen autonomia erkidegoa da. Goi-kargudunak Gobernuko kideak, zuzendari nagusiak eta erakunde autonomoetako kideak, gabineteko buruak eta sozietate publikoetako kudeatzaileak dira.

Ordainsarien sistema berria Juan Luis Sánchez de Muniáin kontseilari eta Gobernuaren eledunak aurkeztu du prentsaurrekoan. Sistema horrek Nafarroako Gobernuak ‟egoera ekonomikok eskatzen duen mailan jokatzekoˮ duen asmoa betetzen du. Esan duenez, Gobernuak Nafarroako gizartea egiten ari den ahalegina egin nahi du egoera ekonomikoari aurre egiteko, ordainsarien sistema ‟gardena eta neurrizkoaˮ ezarriz. Nafarroako gizartearen bi aldarrikapen horiek bere egin ditu Gobernuak.

Soldata osoa Aurrekontuan

Soldaten taula berriak oinarrizko bi printzipio batzen ditu: orain arte Aurrekontuen Legean ezarrita zegoen soldata bertan behera uztea eta Gobernuko goi-kargudun guztiek erakunde publiko edo pribatuen dietak jasotzeari uko egitea. Hartara, Gobernuko kide guztiek Aurrekontuetako soldata bakarrik jasoko dute, eta aurreko egoerarekin alderatuta nabarmen murriztuko da.

Dietak kobratu ordez, Gobernuko kideek urteko zenbatekoa jasoko dute kide anitzeko organoen kudeaketagatik. Organo horietako kide dira Gobernuaren ordezkari gisa.  Ardura gehigarrien osagarria da, eta karguaren araberakoa izango da.

Hortaz, Lehendakariaren soldata 92.712,61 euro izango da. Horren % 75 oinarrizko soldata izango da eta gainerako % 25 osagarria. Presidenteordeek 80.679,03 euro jasoko dituzte, % 80 oinarrizko soldata eta % 20 osagarria. Kontselariek, bestalde, 75.933,20 euroko ordainsaria jasoko dute. Kopuru horretatik % 85 oinarrizko soldata izango da eta % 15 osagarria. Oinarrizko soldatak bertan behera utzita dituzten zuzendari nagusien, zuzendari kudeatzaileen, organismo autonomoetako zuzendarien edo kabineteko kideen kasuan, osagarria % 15ekoa izan ahalko da Nafarroako Gobernuak kargu bakoitzerako ezartzen duenaren arabera. Baliteke ez aplikatzea osagarririk.

Kalkulatutako datuen arabera, Lehendakariaren, presidenteordeen eta kontseilarien osagarri guztiak batuta, diru-kutxek aurreko egoerarekin alderatuta % 43 gutxiago izango dute, hau da, 96.000 euroko murrizketa.

Ordainsarien taula berri horrekin, Gobernuak Gobernuko kide guztien soldaten homologazioa ere esleitu du kargen arabera. Esan bezala, alderatze hori beherantz egin da. Hortaz, Gobernuko kontseilari guztiek ordainsari bera jasoko dute eta ordainsaria aurreko Gobernuan soldatarik baxuena zeukan kontseilariarena baino baxuagoa izango da.

Gardentasuna

Goi-kargudunen ordainsariak murrizteko, Nafarroako Gobernuak oinarri hartu ditu beste autonomietako gobernuen ordainsariei buruzko azterlanak. Horiek adierazle teknikoak kontuan hartuta egin dira, esate baterako, autonomia erkidego bakoitzeko BPG, per capita errenta, erkidegoaren aurrekontua, langile publikoen kopurua, etab.

Azterlan horiek oinarri, Nafarroa Gobernuak eta goi-kargudunek jasoko dituzten diru-sarrera guztiak aurrekontuetan jasotzen dituen estatuko laugarren erkidegoa izango da. Euskal Autonomia Erkidegoak, Kantabriak eta Kanariak bakarrik arautu izan dituzte orain arte politikarien soldatak. Nafarroaren kasuan, gainera, enpresen sektore publikoko datuak jaso dira, hiru autonomia erkidego horietako batek ere egiten ez duena. Beraz, goi-kargudunen (sozietate publikoetako zuzendariak barne) soldata guztiak kaleratuko dituen erkidego bakarra izango da.

Gastu publikoaren zorroztasuna

Nafarroako Gobernuko goi-kargudunen soldata murriztea legegintzaldiaren hasieratik onetsi ziren zorroztasun neurriei batu zaie. Gobernu berriak % 24 murriztu zuen goi-kargudunen kopurua eta % 8 Administrazioaren egitura. Horrez gain, sozietate publikoen berregituratze prozesua amaitu zuen (sozietateak 38tik13ra murriztu ziren, % 66 gutxiago) eta horien kudeatzaileen soldatak murriztu zituen.

Gastu publikoaren zorroztasunaren ildo horretatik, Nafarroako Aurrekontu Orokorren Proiektuan 3.837,7 milioi euroko zenbateko osoa aurreikusi da. Horietatik 3.711 milioi euro gastu ez finantzarioa dira, hau da, departamentuek gauzatu ahal izango dutena. Azken zenbateko hori % 2,95 jaitsi da 2011ko ekitaldiko gastuaren mugari dagokionez.

Gobernuak onetsi ondoren, Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria Nafarroako Parlamentuaren egoitzara joan da proiektua Alberto Catalán bertako presidenteari emateko.

Nafarroako Gobernuak egin duen Aurrekontuen Proiektuak hauek betetzen ditu: eskualdeko BPGren % 1,3ko defizitaren helburua betetzea, gastu publikoari eustea (% 2,95 gutxiago), osasun, gizarte gai eta hezkuntzako zerbitzu publikoak mantentzea (hiru departamentuen artean aurrekontu osoaren % 51,28 hartzen dute. 2011an % 51,61 hartu dute), eta ekonomia eta enplegua suspertzearen aldeko apustua egitea, inbertsioei eutsiz, baina arreta jarriz egoera ekonomiko ezegonkorragatik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa