(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

contacto de esta sección

Herritarrei arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 8ak eta 19ak artean.
Posta-elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Hedabideei arreta
Telefonoa: 848 426700
Posta-elektronikoa: prensa@navarra.es
Carlos III Etorb. 2
31002 Iruña
Ordutegia: astelehenetik ostiralera (jai egunak izan ezik), 8etatik 15etara eta 17etatik 19etara.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Yolanda Barcinak Pirinioetako Lan Elkartearen presidente kargua hartuko du ostegun honetan asteartea, 2011.eko urriak 25


Nafarroak Toulouse-ren lekua hartuko du datozen bi urtetarako, muga arteko kooperazio-organo horren buru


La Región hotela, Toulouse.

La Región hotela, Toulouse.

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Pirinioetako Lan Elkartearen (CTP) 29. Kontseilu Orokorrean parte hartuko du ostegun honetan; saio horretan Nafarroak muga arteko kooperazio-organoaren presidentzia hartuko du datozen bi urtetarako.

Yolanda Barcinak gaur egun CTPren presidentzia duen Midi-Pyrénées eskualde frantsesera bidaiatuko du; Barcinarekin batera, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin joango da, Erakunde Harremanetako zuzendari nagusi Fátima Baigorri, eta baita Ekonomia nahiz Nazioarteko Politikako zuzendari nagusi Maria Jesús Valdemoros ere .

Osoko bilkura eta CTPk antolatutako jardueren programa paraleloa La Region hotelean egingo dira, Midi-Pyrénées eskualdeko gobernuaren egoitzan.

Ekitaldien programa

Osteguneko jardunaldia CTP osatzen duten eskualdeetako ordezkarien lan-bazkari batekin hasiko da: Akitania, Midi-Pyrénéss eta Languedoc-Roussillon, Frantzian; Katalunia, Aragoi, Nafarroa eta Euskadi, Espainian eta Andorra.

Jarraian, Midi-Pyrénées eskualdeko presidente Martin Malvyse-k osoko bilkurari hasiera emango dio CTPren buru egin dituen bi urtetako balantze bat eginez; ondoren, mahai-inguru bat egingo da 2013. urtetik aurrerako `Muga arteko integrazioaren etorkizuna´-ri buruz; bertan muga arteko organo horretan sartutako erkidegoen presidenteek parte hartuko dute.

Azkenik, Pirinioetako Lan Elkartearen presidentzian errelebua hartzeko ekitaldia burutuko da; bertan Yolanda Barcinak presidentzia hartuko du Maltin Malvy-ren eskutik.

CTPren kide diren eskualdeen ordezkari moduan, Espainiatik honako hauek izatea aurreikusita dago: Kataluniako Generalitat-eko presidente Artur Mas; Aragoiko Gobernukon presidente Luisa Fernanda Rudi eta Eusko Jaurlaritzaren muga arteko kooperazioko ordezkari Miguel Angel Crespo. Frantziatik, Languedoc-Roussillon-eko presidenteorde Jean Claude Gayssot, Midi-Pyrénées eskualdeko presidente Martin Malvy eta Akitaniako presidente Alain Rousset. Andorratik, berriz, Kanpo Gaietarako ministro Gilbert Saboya izango da.

CTPren ekitaldi paraleloak

Saio hori egitearekin batera, Pirinioetako Lan Erkidegoak ostegun honetarako, hilak 27, "Muga arteko ekimenen foro´ bat antolatu du, non CTPko kide diren eskualdeen arteko kooperazioko 30 proiektu erakutsiko diren; bertan Nafarroako sei erakundek zortzi proiektutan parte hartzen dute

Zehazki, muga arteko ekimenen foroan parte hartzen duten erakundeak ondorengoak dira: Gestión Ambiental de Navarra SA (Nafarroako Ingurumen Kudeaketa SA) sozietate publikoa; Fundación para la Investigación Médica Aplicada –FIMA– (Medikuntza Ikerketa Aplikaturako Fundazioa); Asociación de Criadores de Ovino de Raza Latxa de Navarra –Aslana ITG ganadero– (Nafarroako Latxa Arrazako Ardi Hazleen Elkartea –Abeltzantzako Aslana ITG-); Fundagro (UAGNren fundazioa); Asociación Nuevo Futuro (Nuevo Futuro Elkartea); eta Asociación Navarra de Empresas Laborales –ANEL– (Nafarroako Lan Enpresen Elkartea).

Foro horri esker, muga arteko lurralde horretako eragileen artean esperientziak bizi eta partekatzeko aukera izango da, eta bere garapen ekonomikoa eta iraunkorra laguntzeko balioko du.

Aurreko egunean, asteazkenean, Nafarroako Gobernuko Herri Lan eta Garraioetako zuzendari Camino Bonafaux eta Berta Mirandak, hurrenez hurren, Toulouse-n ere egingo diren Pirinioetako Komunikazioei buruzko V. Konferentzian parte hartuko dute. Camino Bonafaux-ek "Zer abiadura handiko sarea abian jarri behar da Europako hego-ekialdean?" izeneko mahai-inguruan esku hartuko du, eta Berta Mirandak, berriz, Nafarroan abiadura handiko trena ezartzeak zer eragin sozio-ekonomikoa duen azalduko du.

Pirinioetako Lan Elkartea

Pirinioetako Lan Elkartea (CTP) 1983an jaio zen Pirinioetako zonaldeari muga arteko kooperazio-egitura bat emateko asmoz, Europako beste muga batzuetan daudenen antzekoa.

CTPren helburu nagusia Pirinioetako mendigunearen garapenean laguntza ematea da, haren erronkak aintzat hartuz eta aberastasunak zainduz, eta baita nazio arteko kooperazioa sustatuz ere.

2005. urtetik, CTPk Partzuergo bat eratu zuen, eta haren bidez Europako garapeneko funtsak kudeatzeko aginpidea hartzeko izendatu zen (INTERREG IV A Espainia-Frantzia-Andorra programa).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa